22 testua antonio añoveros

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,14 KB


1. SAILKAPENA

Aurrean dugun testuak Euskal Herriaren egoera eta  bere nortasuna garatzeko zituen oztopoak azaltzen dizkigu. Euskal gatazka kontzeptua erabiltzen du eta arazo honen aurrean euskal Elizak izan zuen jarrera azaltzen digu. Izaera sozial eta erlijiosoa duen lehen mailako testu historikoa da; hain zuzen ere, Antonio Añoveros, Bilboko Gotzainaren  “ El cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos”  Sermoiaren laburpena.Antonio Añoveros, Bilboko Gotzaina bera izan zen egilea, beraz indibiduala.Testua publikoa da, Bizkaiko elizbarrutiko eliza guztietan irakurri zen 1974ko otsailaren 24ean, hartzailea herritar fededun guztiak izanik.Euskal Herriak bizi zuen egoera  azaltzea eta bere nortasuna garatzeko zituen zailtasunak salatzea izan zen komentatzen ari garen Sermoia idaztearen helburua.

Testua, Frankismoaren azken urteetakoa da, Franco hil baino urte eta erdi lehenago irakurri zen Bizkaiko  parrokia guztietan. Igandeko mezaren sermoian, komentariorik gabe irakurtzea zuen helburu. Beraz, Bizkaiko eliz barrutiko agintariek adostu eta oso neurtutako homilia zen.


2. ANALISIA

Testua bi zatitan banatzen da,sarreran idatziaren zergatia azaltzen du, hau da, galdera baten bidez euskal gatazka izenez ezaguna den arazoa zertan datzan galdetzen du. Ondoren Antonio Añoverosberak erantzuten dio galdera horri puntuz puntu.

Bere arrazonamenduari hasiera ematen dio Euskal Herrian bi iritzi kontrajarriak daudela azalduz. Alde batetik, Euskal Herria zapalduta dagoela baieztatzen dutenak eta aldaketa nahi dutenak eta bestetik, hori ukatu eta gizarte sistemaren aurkako erasoak direla aldarrikatzen dutenak.

Hurrengo paragrafoetan Euskal Herriak duen berariazko nortasuna aitortzen du hizkuntza bereiziki aipatuz eta bere nortasun hori mantentzeko eskubidea aldarrikatzen du, hori bai,  inguruko herriekiko harremanei kalterik egin gabe. Guzti horretarako bidezko askatasuna emango dion antolamendu soziopolitiko aipatzen du.

Laugarrenean, Añoverosek  Euskal Herriari aitortzen dion eskubidea garatzeko dauden oztopoak onartzen ditu, Euskara eta kulturaren ingurukoak  batik bat.

Ondorio bezala, Euskal Herriko egoera aldatzeko Elizaren papera azpimarratzen du, adorea eta aholkua emanez.  Beraz onartzen du Euskal Herriaren berezko nortasuna eta nortasun hori garatzeko eskubidea.

Entradas relacionadas: