22 testua antonio añoveros

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,85 KB

22. TESTUA : ANTONIO AÑOVEROS BILBOKO GOTZAIAREN SERMOIA (1974-02-24)

Aurrean Dugun testua izaera sozial eta Erlijiosoa duen lehen mailako iturri historikoa da;
hain zuzen ere, Antonio Añoveros, Bilboko Gotzainaren  “ El Cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos” Sermoiaren  laburpena

Antonio Añoveros,


Bilboko Gotzain Bera izan zen egilea, beraz Indibiduala.

Testua publikoa da, Bizkaiko elizbarrutiko Eliza guztietan irakurri zen 1974ko otsailaren 24ean, hartzailea herritarrak Izanik.

Helburua


Euskal Herriak bizi zuen Egoera  azaltzea  eta bere nortasuna garatzeko zituen Zailtasunak salatzea izan zen

Gaia, hauxe da: Euskal Herriaren egoera Eta  bere nortasuna garatzeko zituen Oztopoak. Euskal gatazka kontzeptua erabiltzen du eta arazo honen aurrean Elizak zuen jarrera azaltzen digu.

Testua, Frankismoaren azken urteetakoa da,
Franco hik baino urte t’erdi lehenago irakurri zen Bizkaiko  parrokia guztietan. Igandeko mezaren sermoian, Komentariorik gabe irakurtzea zuen helburu. Beraz, Bizkaiko eliz barrutiko Agintariek adostu eta oso neurtutako homilia zen.

Testua bi zatitan Banatzen da, sarreran idatziaren zergatia Azaltzen du, hau da, galdera baten bidez euskal gatazka izenez ezaguna den Arazoa zertan datzan galdetzen du.

Ondoren berak erantzuten dio galdera horri Puntuz puntu.

Bere Arrazonamenduari hasiera ematen dio Euskal Herrian bi iritzi kontrajarriak daudela azalduz. Alde batetik, Euskal Herria zapalduta dagoela baieztatzen dutenak eta aldaketa nahi dutenak eta Bestetik, hori ukatu eta gizarte sistemaren aurkako erasoak direla Aldarrikatzen dutenak.

Hurrengo Paragrafoetan Euskal Herriak duen berariazko nortasuna aitortzen du hizkuntza Bereiziki aipatuz eta bere nortasun hori mantentzeko eskubidea aldarrikatzen Du, hori bai,  inguruko herriekiko harremanei Kalterik egin gabe. Guzti horretarako  bidezko askatasuna emango dion antolamendu Soziopolitiko aipatzen du.

Laugarrenean, Añoverosek  Euskal Herriari aitortzen Dion eskubidea garatzeko dauden oztopoak onartzen ditu, Euskara eta kulturaren Ingurukoak  batik bat.

Ondorio bezala, Euskal Herriko egoera Aldatzeko Elizaren papera azpimarratzen du, adorea eta aholkua emanez


 Beraz onartzen du Euskal herriaren berezko Nortasuna eta nortasun hori garatzeko eskubidea

Testua ongi ulertzeko ezinbestekoa da bere  testuinguru historikoan kokatzea

Burgoseko kontseiluaren ondoren (1970ko Abenduan), gauzek abiadura latza hartu zuten. Krisi ekonomikoaren lehen zeinuak Agertu ziren eta horrekin batera errebindikapen sindikal klandestinoen eragina Gero eta handiagoa izan zen. Errebindikazio sindikalak politikak ziren beste Batzuekin nahasten ziren, hala nola, erregimen demokratiko baten ezarpena, Preso politikoentzako amnistia… Oposizioa ere unibertsitatean eta auzokide Elkartean  hautematen zen. Dena den, Ez  da ahaztu behar, ordea, mobilizazio Hauetan biztanleagoaren   portzentaia Txikia izan zen, bai beldurrarengatik, bai interes faltagatik, bai frankismo Egokiturik egoteagatik.

1968tik 1975era bitartean, ETAk Atentatuak burutu zituen, besteak beste, Carrero Blanco almirantea (Frankoren Ondorengoa). Ondoren Arias Navarro izan zen gobernu buru  Franko hil zorian zegoela, gobernua, ETAko Ekintzei erantzuteko, bi etakide (Txiki eta Otaegi) eta FRAPeko hiru kide  fusilatu zituen 1975ko irailean. Orduan Frankok ez zuen indulturik eman, nahiz eta egin ziren protestak inoiz baino Handiagoak izan. Erregimenaren amaiera zetorren.

Frankismoaren Zehar Eliza eta Estatua bat izan ziren, Eliza izan baitzen Frankismoaren zutabe Nagusietarikoa. Lehen lehenik, altxamendua justifikatuz, fedearen etsaien Kontrako gurutzada izendatuz eta gero, Frankismoa hiru hamarkadaz babestuz. Horren truke Elizak botere handia zuen, batez ere, hezkuntzan eta moral Publikoan. Hori dena 1953. Urtean sinatuko Konkordatuan islatu zen. Vatikanoaren II Kontzilioa izan zen Elizaren eta erregimenaren arteko banaketaren hasiera

Hirurogeigarren hamarkada Arte euskal elizan lasaitasuna nagusitu zen, nahiz eta 1944ean hainbat  euskal apaizek Vatikano aurrean Frankismoa Salatu zuten... Ez zuten oihartzun handirik izan baina lehen abisua izan zen.

1960.Urteko maiatzean “Los Sacerdotes vascos ante el momento historico actual”  izeneko idatzia sinatu zuten. Hauxe izan zen Haustura puntua apaiz askok sinatu zutelako eta Europan eta Amerikan oihartzun Zabala izan zuelako.

Guzti hori kontutan Hartuta, eliza azken 30 urteetan egindako bidetik aldentzen hasi zen. Prozesu Luzea izan zen gora behera askorekin baina erregimena  ahultzen hasi zen.

1968an berrogei apaizek Bilboko Gotzaitegia hartu zuten hamar egunez protesta modura..Ekintza Errepikatu zuten 5 hilabete geroago Derion eta protesta honetan eskutitz bat Bidali zioten Aita Santuari Euskal herriak bizi zuen egoera salatuz eta Aldaketak eskatuz.

Erregimen frankistak zera Uste izan zuen Añoveros Bilboko Gotzain izendatuta egoera  kontrolpean jarriko zuela baina kontrakoa Gertatu zen ordea, bere agintaldian gertatu ziren istilu nagusienak eta berak Burutu zuen larriena.

1973ko azaroan eman zen Zamorako presondegian geroko istilu guztiak eragingo zituen gertakaria. Zamoran, Erlijiosoentzat zegoen kartzelan, bertan giltzapeturik zeuden sei apaizek euren Zeldei su eman eta gose greba hasi zuten. Haiekin elkartasuna erakutsiz Bilboko Eta Donostiako Gotzaitegiak hartu zituzten dozenaka apaizek, poliziek handik Bota zituzten eta istilu ugari gertatu ziren

Horrelaxe Hasi zen 1974, tentsioz beteriko giroan. Otsailean Bilboko Gotzaitegiak Euskal Herriaren eskubideak defendatu eta hauek garatzeko zeuden oztopoak salatuz Sermoia irakurtzeko bidali zuen Bizkaiko parrokia guztietara… orain aztertu Dugun testua hain zuzen ere. Espainiako gobernuak Añoberosen atxiloketa agindu Zuen (gotzainek eta Vatikanoak Añoveros defendatu zuten) eta elizbarrutitik Bidaltzeko ahaleginetan hasi zen baina azkenik etzuen bete exkomunioaren Mehatxuaren aurrean

Testua oso baliagarria da  Euskal Herriko Elizak diktaduraren aurrean Izan zuen papera ulertzeko


Euskadi barruan, frankismoaren aurkako oposizioa areagotu egin zen aldi Horretan, eta apaizek lan handia egin zuten oposizio horretan. Hainbat eskari Egin zituzten: euskal herriaren eskubideak errespetatzea, amnistia,..Eta eskari Horiekin batera gose grebak, itxialdiak... Egin zituzten. Erregimenaren Erantzuna gogorra izan zen: atxiloketak, isunak,  ea.

Euskal kleroaren zati Batek nazionalismo ideiekin bat egin eta beste oposizioko taldeekin batera, 70eko hamarkadan Francoren diktaduraren erorketan lagundu zuten.

Entradas relacionadas: