21. Testua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,08 KB

Antonio Añoveros---- Bilboko gotzaina

Kokapena:
Testu erlijiosoa ,Bizkaiko elizetan irakurritako sermoi baten zatia. Egile formala A A , bilboko gotzaina, baina benetako egileak abade euskaltzale eta abertzale batzuk izan ziren. Bilboko elizbarrutia nahiko berria zen, baina Francoren garaian probintzia bakoitzean gotzaitegi propioa egitea erabaki zuten. Añoveros , jatorriz nafarra zen eta Bilbora etorri baino lehenago Cadizen egon  gotzain eta han arazo sozialak konpontzeko lan handia.
Ez zekien euskaraz. Sermoia Bizkaiko kristauei zuzenduta ,eta eliza  gehienetan irakurri. Abade frankista batzuk ez zuten irakurri , mezuak hedapen handia izan zuen. Sermoian frankistei gustatu ez zitzaizkien idea batzuk azaltzen. 1974ko testua da frankismoaren azkeneko urteetakoa.

Analisia:

Ideia bat nabarmentzen. Testua ez dago osorik eta teorian kristauei zuzenduta dago , zeharka Errejimen frankistako agintariei zuzenduta, adierazteko Eliza Bizkaiko katolikoekin dagoela eta euskaldunekin orokorrean. Testuan zapalketa orokorra zapaltzen dute , zehazkiago zapalketa kulturala.

Esaldi bat dago agintari frankistak amorrarazi zituena: zenbait herritarrek… Esaldi hori izan zen agintari frankistek onartu ez zutena eta ondorengo erreakzioak ekarri zituena.

Testuingurua:

Errejimen frankista agintean jarri zen gerra zibil bortitz bat irabazi ondoren. Gerra gurutzada bat izan zen, katolizismoa eta eliza defendatzeko gerra. Frankismoaren urteetan Eliza eta Errejimenaren arteko lotura oso handia izan zen. Eliza franksimoaren nazional-katolizismoaren defendatzailea zen. EHan katoliko gehienek ez zuten onartzen identifikazio obligatorio hori (katolikoa=espainarra). Errejimen frankistari ez zion grazia handirik egiten euskal apaiz askok hartzen zuten jarrera, Espainiara halabeharrez aldatu, kartzelaratu...

Gerra ostean atzerrian zeuden euskal abade batek Frankismoaren kontrako liburu bat atera zuen: “el catolicismo y la cruzada de Franco”. Apaizen ekimen batzuk izan ziren EHak jasaten zuen zapalkuntza salatzeko:

-133abadek sinatutako agiriak polizia-etxeetan torturatu egiten zela salatzeko.

-Derioko Seminarioan Bizkaiko apaizek egin zuten itxialdia Errejimen frankistaren izaera zapaltzailea salatzeko. Bilboko gotzaina bera inplikatu zen arte , euskal apaizek ez zuten inoiz lortu hierarkiaren laguntzarik, Francoren aldeko izan zelako. Agintarien lehenengo erantzuna Añoveros erromara bidaltzea izan zen , horretarako hegazkin bat bidali zuten Sondikarak baina Elizak ez zuen onartu erabaki hori. Sermoiak oihartzun handia izan zuen EHn, baita estatuko beste herrialdeetan. Espainiako Elizak ere ezin zuen onartu horrelako erabaki bat , ez zen hainbeste identifikatzen Erregimenarekin. Francok ustezuen bera izan zela Elizaren salbatzailea eta Elizak derrigorrez eskertu beharko ziola. Elizaren erantzuna hau: Añoveros Erromara bidaltzen bazuten FRanco eta bere gobernuko kide guztiak Elizatik kanporatuko zituzten. Ondorioz , konkordatua haustea eta apaizak soldatarik gabe geldituko ziren. Akordio moduko batera heldu: Añoveros etxean preso edukiko zuten eta eskomunio eta konkordatuaren haustura ez ziren egingo. Etxean preso egon zen bitartean apaiz askoren bisita izan zuen. Añoverosek oso oroimen ona uzi zuen.




Entradas relacionadas:

Etiquetas:
21.testua 21. Testua