2. Testua pertsiarren manifestua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,21 KB

2.3. ADIZKO GORTEAK ETA KONSTITUZIOA Frantziarren kontrako gerra bete.Betean, 1810. Urtean, Batzorde Zentral Gorenak Gorteak biltzeko deia egin zuen, erregea kanpoan zela herrialdea nola gidatu erabakitzeko. Cadizen bildu zituzten Gorteak. Cadizko Gorteetan, liberalismoa nagusi Cadizen, erdi mailako klaseak eta intelektualak elkartu ziren nagusiki, baita kleroaren eta nobleen ordezkari batzuk ere. Liberalen ideiak nagusitu ziren, eta haiei jarraituz idatzi zuten Espainiako lehen konstituzio liberala. Cadizko gorteek nazioaren burujabetasuna aldarrikatu zuten, eta erregimen berria ezartzeko eta gizartea liberalismoaren aldera erabat lerratzeko lege batzuk eman zituzten, baina frantsesen babesaren mende jarri gabe, betiere. Cadizen liberalismoa ezartzearen alde jarri ziren. Cadizko Gorteek Erregimen Zaharra eraisteko oinarriak jarri zituzten, eskubide asko ezagutu baitzituzten; esate baterako, legearen aurreko berdintasun juridikoa, inprimatze askatasuna, hezkuntzarako eskubidea. Zentsura deuseztatu zuten, baita jauntxoen eta kleroaren jaun eskubideak. Cadizko Konstituzioa Gorteen lan nagusia 1812ko Cadizko Konstituzio zabala idaztea izan zen. Konstituzio haren oinarriak hauek ziren: nazioaren burujabetasuna (Gorteetan ordezkatua) eta aginpide banaketa -aginpide betearazlea (erregea), legegilea (Gorteak) eta judiziala (justizia epaitegiak)-. Ordezkaritza eskubidea gizonezkoentzako zeharkako sufragio unibertsalez aukeratutako diputatu batzuen eskuratu zuten. Ez zituen foruak ez berresten ez indargabetzen. Bizkaiak izan ezik, gainerako lurraldeek konstituzioaren testu berria zin egin zuten, eta, hura indarrean egon zen bitarte laburrean, foru erakundeetan erro-errotiko aldaketa gertatu zen. Zalantzarik gabe, Independentzia gerrarekin eta Cadizko legeekin, Espainia gaur egungo garaiko historian sartu zen. FERNANDO VII.Aren AGINTALDIA Valençayko Itunaren ondoren, 1813ko abenduan, Napoleonek Espainiako erregetza aitortu zion Fernando VII.Ari. Haren erregealdian hainbat fase izan ziren: 1814 eta 1820 bitartean, absolutismoa ezarri zuen berriro; eta 1820 eta 1823 bitartean, liberalek agintea berreskuratu zuten. 1823 eta 1833 bitartean berriz absolutismo monarkiko berrezarri zen. Seiurteko absolutista (1814-1820) -

Absolutismoa berrezartzea

Fernando VII.Ak 1814ko martxoan Espainiara itzuli zelarik, Erregimen Zaharreko printzipio nagusiak jarri zituen indarrean. Gorteetako diputatuen herenek, joera absolutistakoek, Pertsiarren
Manifestua deritzona sinatu zuten; manifestu horretan gogor arbuiatu zuten Cadizko legedia, eta gobernu absolutua ezartzea aldarrikatu zuen, baina Gorteak biltzeko eta erreforma epe batzuk egiteko ere eskatu zuten.
Napoleonek abdikatu egin zuela jakinik, Fernando VIIak estatu kolpea eman zuen 1814ko maiatzaren 4an; Konstituzioa eta cadizko
Gorteek prestatutako lege liberal guztiak indargabetuz eta 1812ra arteko erregimena ezarri zuen:

Erregimen absolutista





Entradas relacionadas: