2.Sektorea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,16 KB


HONDAKIN ARRISKUTSUAK

Zerbait ekoiztearen,eraldatzearen eta kontsumitzearen ondorioz sortzen diren gaiak dira, hauek arriskutsuak izango dira giza osasunerako, ingurumenerako eta baliabide naturalentzako. Hazkunde demografikoak eta garapen teknologikoengatik, industria jardueren eta kontsumo ohitura berrien eraginez, lehen baino askoz zabor gehiago sortzen da eta aniztasun handikoa. Horren ondorioz, materia eta energia galera handiak daude, eta ondorio larriak eragiten dituzte ingurumenean.

Hondakin arriskutsu izateko honako ezaugarrietako bat bete behar da: sukoia, korrosiboa, erreaktiboa, toxikoa edo mutagenoa izatea.

Hondakin arriskutsuak hiru motatakoak izan daitezke:

Lehen sektorea:
Nekazaritzen plagizidak, intsektizidak eta ongarri kimikoen ondorioz sortutako hondakinak eta horiek sortutako arazoak: eutrofizazioa(urak nitrogenoa galdu). Hondakin hauek ugariak eta oso sakabanatuak daudenez, zaila da kontrolatzea, berazkutsadura iturri garrantzitsua lurrazalan eta uran. Basoko materia organikoa kontrolatzea oso garrantzitsua da suteak sahiesteko.Meatzaritzan sortutako hondakinak(metal astunak, ur azidoa,,,) toxikoak dira lurra eta uretarako.

Bigarren sektorea


Indutrsi hondakinak dira, batzuk arrisku handikoak dira: toxikoak. Hondakin erreaktiboak zentral nuklearretan sortzen dira(erradiazio handiak igorri.) Oso arriskutsuak dira alde batetik hondakin kopuru txikiek erradiazio handia askatzen dutelako, bizidunei kaltetuz. Bestalde, iraupen luzea dutelako oraindik ezin dira suntsitu.

Hirugarren sektorea: Sektore honetan arrsikutsuenak lehenik hondakin biosanitarioak dira, infekzioak eragiten dituzte,kutsakorrak eta toxikoak direlarik. Bestalde hondakin kimiosanitarioak ditugu, hauek erreaktiboak dira,laborategiko gai kimikoak… Azkenik, hondakin erradiaktibiak ditugu, medikuntza nuklearretik datozenak, likido edo solidoak,adb X izpiak erabiltzen dituzten tresnak edo erradioterapian, edo ikerkuntzan erradiazio txikiak igortzen dituzteknak, ospitaleko erramientak…

Aipatutako sektore hauen hondakinak kudeatzea eta prebentzio neurriak izatea komenigarria da. Prebentzioa hondakina kopurua murrizteko da, eta arriskugarritasuna murrizteko hartzen diren neurri multzoa da. Hondakin arloan zehaztutako printzipioak Ingurumena Babesteko Lege orokorrak jaso ziren(1995):

1-Aurrez neurriak hartu produkzioa eta kaltegaritasuna murriztuz

2-Hondakinak berrrerabili,birziklatu eta berreskuratu

3-Baloratu ezin diren hondakinak ezabatu

Lehenengo sektorean komenigarria izango litzateke nekazaritzan orgarri naturalen erabilera egitea eta horretaz gain basoen plangintza egoki bat egitea.

Bigarren sektorean teknika garbiak erabiltzea eta produktuen berrerabilera eta birziklapena errazten duten diseinuak egitea gomeni da. Hondakinak jaso era denbora mugatu batean baldintza berezietan gorde, ondoren tratamendu kimikoak egin arriskua murrizteko. Ahal den kasuan baliabideak berreskuratu eta bukatzeko desagertarazi. Hondakin arriskutsuak direnez. Enpresa bereziak arduratzen dira horien kudeaketaz. Zentral nuklearren bat isten denean, konpainiak 100 urtez zaindu edo hormigoiez estali behar ditu hondakinak, baina teknika hau ez da oso segurua, egokiena hondakin erradiaktiboak biltegira eramatea da.

Hirugarren sektorean, ospitaleetan kutsaturiko erramientak desinfektatu behar dira. Hondakin kimiosanitarioen kudeaketa osasun zentroari dagokio eta hondakin erreaktiboak ENRESA izeneko enpresak kudeatzen ditu.



Entradas relacionadas: