2. examen 1. evaluación

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,7 KB

Izaki bizidun bakoitza zenbait ezaugarri bereizgarri (anatomikoak, fisiologikoak eta jokabidekoak) ditu. Ezaugarri bereizgarri horiek karaktereak dira. Karaktere asko gurasoengandik heredatuak dira. Giroak ere eragin nabarmena du zenbait karakteretan. Elikadura ere eragin handia du.
Egituraren aldetik, karakteri jakin bati dagokion informazio genetikoa duen ADN zati bar da gene bat.
Beadle-ren eta Tatum-en esperimentua
Esperimentuak egin zituzten geneek zer funtzio duten jakiteko.
Gene bat entzima bat hipotesia aurkeztu zuten. Hipotesi horri esker nobela irabazi zuten. Teoriaren arabera, gene bakoitzak entzima bat sintetizatzeko informazioa dauka, eta entzima horrek karaktere bat zehazten du. Hipotesia proteina guztietara heda zitekeela frogatu zen, eta berriro formulatu zuten hipotesia: gene bat proteina bat.
Gaur egun, funtzioaren ikuspegitik, gene bat proteina bat sintetizatzeko informazioa garraiatzen duen ADN zatia da, eta proteina hori beharrezkoa da banako batean karaktere jakin bat adierazteko.
Genomaren egitura
Kromosometan dagoen ADN guztiak ez ditu proteinak kodetzen. ADNaren zati handienean, beste gene batzuen jarduera erregulatzeaz arduratzen diren genak daude, baina beste zati batzuek zer funtzio dute ez dakigu oraindik.
Organismo baten gene multzo osoari esaten zaio genoma.






Izugarrizko aldea dago prokariotoen eta eukariotoen artean.
Prokariotoetan, kromosoma biribil batez osatuta dago genoma. Zenbait bakteriok plasmidoak dituzte. ADN molekula biribilak.
Eukariotoetan, genoma gehiena kromatinan dago, zelularen nukleoan. ADNaren beste zati bat zelularen kloroplastoetan eta mitokondrietan dago.

Zenbaitetan material genetikoa aldatu egin daiteke. Aldaketa horiei mutazioak dira.
Organismo baten ADNan ausaz gertatzen diren aldaketak dira mutazioak. Mutazioek aldakortasun genetikoa eragiten dute, baita espezieen eboluzioan ere.
Mutazio gehienak ausaz gertatzen dira, arrazoi naturalak tarteko, berezko mutazioak dira. Beste batzuk artifizialki eragin daitezke, agente fisikoak eta kimikoak erabiliz. Horiei agente mutagenikoak deitzen zaie.

Banakoarengan duten efektuaren arabera: Kaltegarriak. Banakoaren biziraupena eragozten duten mutazioak dira. Oinarrizko egiturei kalte egiten badiete, banakoa ere hil egin daiteke.
Onuragarriak. Banakoei bizirauteko aukera gehiago eman eta populazioaren aldakortasun genetikoa eragiten dute. Neutroak. Inolako eraginik ez dutenak. Ez positiborik ez negatiborik.
Kaltetutako zelula motaren arabera:Somatikoak. Zelula somatikoei kalte egiten dieten mutazioak dira. Lesio edo gaixotasun larriak eragin ditzakete. Zelula somatikoetan gertatzen direnez, mutazioak ez dira hederatzen. Germinalak. Gametoei eragiten dieten mutazioak dira. Ez dira banakoan adierazten, baina etorkizuneko belanauldiek hereda ditzakete.
Kaltetutako material genetikoaren hedapenaren arabera:Genikoak. Gene jakin baten nukleotido sekuentzian aldaketak eragiten dituzten mutazioak. Genomikoak. Espezie baten kromosoma kopurua aldatzea eragiten duten mutazioak. Kromosomikoak. Kromosomen barne-egituran aldaketak eragiten dituzten mutazioak.

Entradas relacionadas: