1979ko Gatazkak eta Gerra Hotzaren Gakoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,31 KB
Funtsezko Urtea
1979. urtean potentzien arteko tentsioa asko gaizkiagotu zen. Irango Iraultza Islamikoak eta sobietarrek Afganistan inbaditzeak eragin zuzena izan zuten AEBetan.
Irango Iraultza Islamikoa
Iranen, Reza Xahk gobernatzen zuen diktadurazko erregimen baten bidez. AEB Ekialde Hurbilean zuten aliatu nagusietakoa zen, munduko petrolio ekoizle handienetakoa. Mendebaldeko kutsuko ohiturek biztanleriaren gaitzespen handia eragin zuten, eta Khomeini Aiatolah-k gidatu zuen iraultza. 1979an piztu zen, errepublika fundamentalista islamikoa ezarriz.
Urte horretan bertan, islamiar erradikal batzuek AEBren Teherango enbaxadari eraso zioten. Enbaxadaren bahiketak urtebete iraun zuen eta asko ahuldu zuen Jimmy Carter presidentearen agintaldia.
Afganistango Gerra
Sobietar Batasuna indartsu zegoenez, egoera horretaz baliatu zen herrialdea inbaditzeko. Hiru ziren esku-hartze horren helburu estrategikoak:
- Fundamentalismo islamikoaren hedapena gelditzea.
- Afganistango gobernuari botereari eustea.
- Indiako Ozeanoan eta Persiar Golkoan posizioak hartzea, Sobietar Batasunaren eragin-eremutik aldentzeko asmoz.
Gerrilla horiek AEBren, Pakistanen eta Saudi Arabiaren laguntza ekonomikoa eta armak jasotzen zituzten. Afganistango gerrak nazioarteko ondorio handiak izan zituen eta Sobietar Batasunarentzat porrot ekonomiko eta politiko larria izan zen; aliatu askok eraso inperialistatzat jo zuten.
Kubako Krisia
1959an, Fidel Castro gidaturiko gerrillak boterea eskuratu zuen eta erregimen berria Mendebaldeko interesen arriskutzat jo zuten. 1961ean, CIAk Kuba inbaditu nahi izan zuen Cochinos Badiatik, Estatu Batuen babesaz, Castroren gobernua erorarazteko.
1962an misilen krisia piztu zen: AEBetako hegazkin espioiek Sobietar Batasuneko misil nuklearrak jaurtitzeko arrapalak hauteman zituzten Kuban. AEBetako John F. Kennedyk Kubaren itsas blokeoa agindu zuen, kanpoko hornidura militarra eragozteko, eta Sobietar Batasunari ohartarazi zion uhartea inbadituko zutela misilak kentzen ez bazituzten. Gerra Hotzeko gatazka arriskutsuena izan zen; bi superpotentzietako agintariek bilera batzuk egin zituzten eta harremanetarako bide zuzena ezarri zuten: telefono gorria.