1978ko konstituzioa iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,75 KB

23. TESTUA. 1978KO KONSTITUZIOA (1978-12-29)
1.SAILKAPENA
Aztertzen ari garen testua oinarri iturri historikoa da aztertzen ari garen garaian jatorria duen
idatzia delako.
Edukiaren arabera testu politiko eta formaren arabera juridikoa, konstituzioa delako.
Egilea taldekakoa da, 7 diputatuko talde batek, UCDko hiru kide eta PSOE, PCE, AP eta CiUko
beste lau kide idatzi eta Espainiako Gorteak berretsi zuten. Erreferendum batean onartu
zen.
Testu publiko eta nazionala da, Espainiar guztien interesekoa delako. Testuaren helburua
egitura politiko frankistak desagerrarazi, eta estatu demokratiko bat ezartzea zen.
1977ko hauteskundeak eta gero, 1978ko urriaren 31n Gorteetan onartu zen eta abenduaren
6an erreferendum baten bitartez herriak onartu zen. Eta abenduaren 29an “Boletín Oficial
del Estado”-n argitaratu zen. Momentu honetan Suarez izan zen gobernuburua.
2.ANALISIA
● Juan Karlos I.A: Alfonso XIII.Aren iloba da eta Frankok izendatu zuen ondorengoa, lege
Organikoaren arabera.

Konstituzioa

Nazio baten lege gorena da, nazioaren ezaugarri guztiak biltzen dituena.
Testu honetan 1978ko konstituzioari erreferentzia egiten dio.
Lehenengo paragrafoan azaltzen du nola gorteak eta herria konstituzioa onartu dutela.
Orain artikuluz artikulu aztertuko dugu:
1.Art - Espainia zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoa izango da. Subiranotasuna
herria izango du eta monarkia parlamentarioa izango da Estatuaren forma politikoa.
2.Art – Autonomia eskualdeak onartzen ditu, bakoitza bere gobernua izanik, nahiz eta
Espainia nazio bat izan.
66., 98. Eta 117 art – Botere banaketa adierazten dute. Botere legegilea Gorte nagusiek
daukate bi ganberez osatua: Diputatuen Kongresua eta Senatua eta horiek espainiar herria
ordezkatzen dute. Botere beterazlea gobernua izango du: presidenteak, presidenteordea,
ministroak ... Osatua. Botere judiziala magistratuek dute erregearen izenean.
143.Art – Ezaugarri historiko, kultural eta ekonomiko erkideak dituzten probintziak
2.Artikuluan esan bezala gobernua propioa izan ahal dute, eta autonomia eratu daitezke.
Xedapen gehigarriak: Konstituzioak foru lurraldeen eskubide historikoak babestu eta
errespetatzen ditu eta konstituzioaren eta autonomia estatuaren esparruan egingo da.
Xedapen indargetzailea: indargabetutzat jotzen da 1839ko urriaren 25eko legea eta 1876ko
uztailaren 21eko legea ere bai.
3.TESTUINGURUA

Trantsizioa


Espainian frankismoak demokrazia bihurtzeko eraldaketa politikoa da, Francoren
heriotzatik, 1975an PSOE irabazi arte iraun zuen 1982an, 1973an Carrero Blancoren hilketa
trantsiziorako pausoa izanda. Bake bidezko prozesua izan zen eta Frankismoaren legeak
errespetatuz gauzatu zen.
1976ko ekainean, erregeak demokraziaren alde adierazi zen. Arias Navarrok, lehenengo
gobernuburua izan zena, 1976ko uztailaren 1ean dimisioa eman, eta Joan Karlos I.Ak, Adolfo
Suárez izendatu zuen Gobernuko presidente. Honek Erreforma Politikorako Legea egin zuen.
1977ko otsailaren 8ko Lege Dekretuaren bidez, alderdiak legeztatu ziren, PCE barne. Kode
Penalaren erreforma eta Ordena Publikoko Auzitegia desegin zituzten eta Amnistia bat
eman zen, preso politikoei.
Gobernuak eta oposizioak hauteskunde arauak negoziatu zituzten. Hauteskunde
demokratikoak 1977ko ekainaren 15an egin ziren. UCDk irabazi zuen, Adolfo Suárezen
alderdia, eta PSOE oposizioaren lehen alderdia zen. Bizkaian eta Gipuzkoan EAJk irabazi
zuen.
Zazpi diputatuko talde batek (hiru UCD eta lau PSOE, PCE, AP eta CiU), konstituzio
aurreproiektu bat prestatu eta Kongresuaren Batzorde Konstituziogileari aurkeztu zioten.
UCD eta PSOE, puntu delikatuenak negoziatu eta kontsentsua lortu zuten. 1978ko urrian,
Gorteak Konstituzioari buruzko erreferenduma egin zuten, konstituzioa onartuz.
1978 konstituzioak 169 artikulu biltzen ditu eta puntu hauek ditu aipatzekoak:
● Herri subiranotasuna eta askatasun, justizia, berdintasun eta pluralismo politikoaren
printzipioak.

Monarkia konstituzionala ezartzea.
● Askatasun eta eskubide sozial zabalak.
● Erregimen politiko parlamentarioa ezartzea bi ganberekin: Diputatuen Kongresua
(haren konfiantza behar du gobernuak agintzeko) eta senatuak (Gorte Nagusiak osatua).
Gorteen esku dago botere legegilea eta judiziala epaile eta magistratuen esku. Instantzia
juridiko bakarra dago Estatu demokratikoaren printzipio izanik.
● Espainia Estatu deszentralizatu gisa definitzea.
● Konstituzioa eta askatasunak betetzeko berme sistema bat ezartzea.
1979ko martxoaren 1eko hauteskundeetan, UCDk irabazi zuen, nahiz eta PSOE hurbil
gelditu. Ondorioz, Adolfo Suárez UCDko kideekin Gobernu Konstituzionala osatu zuen.
1982ko urriaren 28an hauteskundeetan PSOEk irabazi zuen, Felipe Gonzalez gobernuburua
bihurtuz eta trantsizioarekin bukatuz.
4. ONDORIOA
Testu hau oso garrantzitsua izan zen, 40 urteko diktadura eta gero, demokrazia ezartzeko
bidea ireki zuelako. Frankismoarekin amaitu eta erregimen demokratikoa ezarri zen
Espainian.

Entradas relacionadas: