1978ko konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,34 KB

Aurrean dugun testua lehen mailako testu historiko eta juridikoa da, hain zuzen, 1978ko Konstituzioaren zenbait artikulu.
Estatuaren egituraketa eta botere banaketa agertzen ditu batetik, eta hiritarren eskubideak eta eginkizunak bestetik.

Egilea kolektiboa da, alderdi nagusien eta ezberdinen kontsensuaren (adostasuna) emaitza izan zen. Konstituzioaren zirriborroa egiteko osatu zen batzordea, legebiltzarra ordezkatzen zuten zazpi diputatuek osatua. Ondokoak izan ziren: J. P. Pérez Llorca, M. Herrero de Miñón eta G. Cisneros, UCDren izenean; G. Peces Barba, PSOEren izenean; J. Solé Tura, PCE-PSUCren izenean; eta azkenik, gutxiengo katalanaren aldetik Miguel. Roca, eta APren aldetik, berriz, Manuel Fraga. EAJk ez zuen parte hartu..

Publikoa da, espainiar guztiei zuzenduta dago eta bere helburua
Estatu demokratiko berria ezartzea da ( egitura politiko frankisten ordez).

Trantsizioaren garaian kokatzen da, Eztabaida ugariren ondoren, 1978ko uztailaren 21ean Kongresuan onartu zen. Senatuak urriaren 5ean eman zion onespena. Ondoren, 1978ko abenduaren 6an, erreferendumera eraman zen, baiezkoa izan zelarik nagusi. Erregeak abenduaren 27an zin egin zuen Konstituzioa. Azkenik, 1978ko  abenduaren 29an, BOEn argitaratu zen.

2. ANALISIA

Aztertzen ari garen testuan,1978ko konstituzioak dituen 169 artikuluen artean 6 agertzen dira eta bi xedapen bukaeran.

Lehengo paragrafoan Joan Karlos Espainiako  erregeak espainiar guztiei jakinarazten die Gorteek konstituzioa onartu dutela eta herriak berretsi duela.

1. Artikuluko 1. Puntuan sistema-demokratako berriaren oinarrizko printzipioak agertzen dira (askatasuna, berdintasuna eta pluralismoa) “Espainia zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa da ” esaldian jasota daudelarik.

- Zuzenbideko estatua: hiritarrek ez ezik botere politiko guztiak konstituzioa eta legearen menpe daude.

- Demokratikoa:  oinarrizko instituzioak legeztatuak  daude sufragio unibertsalaren bidez.

- Soziala: hiritarren berdintasunaren alde azaltzen da.

2. Puntuan dio nazioaren  subiranotasuna Espainiako herrian datzala eta hortik sortzen direla Estatuaren boterek

3. Puntuan sistema politiko berria Monarkia parlamentario gisa definitzen da. Koroak, funtsean, ordezkaritzazko eginkizunak ditu, eta armada botere zibilaren mendean dago.

2. Eta 143. Artikuluetan, Estatuaren lurralde antolaketa deskribatzen da. Espainiako nazioaren batasunazatiezin dela dio baina Espainia osatzen duten nazionalitate eta herrialdeen autonomia eskubidea aitortzen eta bermatzen du. Autonomia lortzeko bi bide ematen ditu konstituzioak. Batetik,  151. Artikuluaren bide azkarra nazionalitate historikoentzat (Katalunia, Euskal Herria eta Galizia) eta bestetik, 143.Artkuluarena, bide mantsoagoa gainerako eskualdeentzat.

66. 98. Eta 11.7 artikuluetan, botereen bereizketa eta independentzia zehazten da:

- Legegilea, Gorteei dagokie. Bi ganberek osatzen dute, Diputatuen Kongresuak eta Senatuak. Biak sufragio unibertsal zuzen eta sekretuaz aukeratu behar dira, nazioaren subiranotasunaren hartzaile dira, eta legeak egitea dagokie. Senatua, Espainiako eskualdeek ordezkatzen dute eta Kongresuak onartutako lege proposamenak berrikusten ditu. Gorteek, botere betearazlea kontrolatzen dute inbestiduraren eta zentsura mozioen bidez.

- Betearazlea:  Gobernuan datza . Hauteskundeen bitartez, diputatu gehienak lortzen dituen alderdiak gobernuko presidentea hautatuko du, eta ondoren gobernua osatzeko eskubidea izango du. Espainiako barne eta kanpo politika zuzentzen du. Legeak egiteko ahalmena ere badu, eskubidea baitu Gorteetan lege proiektuak aurkezteko.

- Judiziala: epaile eta magistratu independentez osatuta dago, eta justizia administratzen du, justiziak herrian du  jatorria eta erregearen izenean administratzen dute.

Aurrekoarekin lotuta  bi xedapen gehigarriak:

  • Lehenengoan, Konstituzioak foru lurraldeen eskubide historikoak babestu eta errespetatzen dituela eta eguneratzeko aukera ematen duela dio,  Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuaren arabera.

  • Bigarrenean, erreferentzia historikoa egiten die XIX: mendeko bi legeei: 1839ko urriaren 25ko legea (foruen aldaketaren hasiera) eta 1876ko uztailaren 21eko legea  (foruaren abolizioa). Argi uzten da Konstituzioak betirako indargabetzen dituela.

Entradas relacionadas: