1978ko konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,55 KB

TESTUA:

1978ko Espainiako Konstituzioa (1978-12-29)


1. SAILKAPENA


-
Testu historiko, politiko eta juridikoa da, konstituzioa delako. 1978ko konstituzioak 169 artikulutan ordenatua dago eta haien artean aukeraketa bat egin dute. Ulerterraza da eta estiloa zuzena eta jasoa erabiltzen du.

-
Egilea kolektiboa da, alderdi nagusien eta ezberdinen konsensoaren (adostasuna
) emaitza izan zen. 1977an, Indar politiko guztietako zazpi – hiru UCDkoak, bat socialista (PSOE), bat komunista (PCE) bat Alderdi Popularrekoa eta Kataluniako nazionalista bat- ordezkarik osaturiko batzordea aurkeztu zen, konstituzio berriaren zirriborra idazteko. EAJk ez zuen parte hartu.

-
Hartzailea publlikoa da. Espainiar guztiei zuenduta dago bete dezaten.

-
Helburua egitura politiko frankisten ordez, Estatu demokratiko berria ezartzea da.

-Oinean argi uzten denez, aipatzen ari garen Konstituzioa
Gorteek onartu zuten 1978ko urriaren 31an Madrilen eta herritarrek abenduaren 6an erreferendum baten bidez. Abenduaren 27an erregeak konstituzioa zin egin zuen. Ondoren, indarrean jarri zen 1978ko abenduaren 29an, BOEn argitaratu zen egun berean. Beraz,
kokapen  historikoa, Trantsizio garaia da, lehen hauteskunde orokorrak (1977an) egin eta gero Adolfo Suarez presidente eta Juan Carlos I errege zirenean.


2.- TESTUAREN AZTERKETA


1978ko konstituzioak dituen 169 artikuluen artean  6 artikulu azaltzen dira eta bi xedapen. Bukaeran. Konstituzioaren artikulu garrantzitsuak dira, demokrazia-sistema berriaren oinarri nagusiak biltzen dituztenak. Hona hemen artikulu horien definizioa:


1.Artikuluan, sistema-demokratiko berriaren oinarrizko printzipioak agertzen dira (askatasuna, berdintasuna eta pluralismoa)  “Espainia zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa da” esaldian jasota daudelarik.


  • Zuzenbideko estatua: hiritarrek ez ezik botere publiko guztiak konstituzioa eta legearen menpe daude.

  • Demokratrikoa: oinarrizko instituzioak legeztatuak daude sufragio unibertsalaren bidez

  • Soziala:hiritarren berdintasunaren alde azaltzen da

Hurrengo artikuluak (Art.1.2.)
subiranotasun mota aipatzen du. Horri dagokionez, konstituzioak subiranotasun nazionala onartzen du, hau da, herriak du boterea baina aldarrikapen hori XIX. Mendean du jatorria Ilustrazio mugimendua sortu zenean.


1.3. Artikuluan sistema politiko berria monarkia parlamentario gisa definitzen da.. Konstituzioak erabat mugatzen ditu koroaren ahalmenak (erregeak ez du gobernatzen).


3. Eta 143. Artikuluetan


Estatuaren lurralde antolaketa deskribatzen da. Espainian mantentzen da Espainia banaezinaren ideia baina nazionalitate historikoei  eta eskualdeei aukera ematen zaie autonomia lortzeko, hau da, autogobernua izan dezaketela Autonomia estatutuetan araututa. (Hain zuzen ere, autonomiak sortzeko bi bide zehaztu ziren: lehenengo eta behin, bide azkarragoa nazionalitate historikoentzat (Katalunia, Euskal Herria eta Galizia), eta bigarren bide motelago bat gainerako eskualdeentzat.


66. 98. Eta 117. Artikuluetan, botereen banaketa zehazten da. Bakoitzaren osaera azaltzen da:

- Botere legegilea Gorteei dagokie eta hauek Kongresua eta Senatua osatzen dute (bi Ganbera)

- Botere betearazleak gobernua du.

- Botere judiziala independientea da  eta epaileei eta auzitegiei dagokie.


Aurrekoarekin lotuta bi xedapen gehigarriak :


Lehenengoan, konstituzioak foru lurraldeen eskubide historikoak errespetatzen dituela eta eguneratzeko aukera ematen duela Konsttiuzioaren eta Autonomia Estatutuaren arabera.

Bigarrenean, erreferentzia historiko egiten die XIX. Mendeko bi legeei:

1839ko urriaren 25ko legea (foruen aldaketaren hasiera) eta 1876ko uztailaren 21eko legea (foruen abolizioa). Argi uzten da konstituzioak indargabetzen dituela betiko.


Testuaren azterketa bukatzeko esan dezakegu 1978ko konstituzioa demokratikoa dela, eskubideei dagokienez, subiranotasun nazionala,  sufragio unibertsala, aginteen banaketa, eta norbanakoen eskubide eta askatasunen onarpena ezartzen direlako. Oinarri nagusia monarkia erregimen parlamentarioa eta estatu deszentralizatuaren kontzeptuak ditu. Azken idei horrekin lotuta, konstituzio horrek ematen du autonomia prozesua abian jartzeko aukera.


3. IRUZKINA


Trantsizioa: definizioa.  Franco hil ondoren konstituzioa arte (hau ere barne). Denbora izanez gero, aldaketa politikoak trantsiziotik gaur egun arte.

- Trantsizioa definitu: epeak; aipatu bi aldaerak, JC Borboikoa errege izendatzetik Konstituzioaren onarpenera erreferendumean, baina zuzenagoa 1982ko urrian PSOEk hauteskundeak irabazten dituenera arte luzatzea.


4. BALORAZIOA


1978ko konstituzioa Trantsizio garaiko testurik garrantzitsuena dela esan genezake. Oso esanguratsua da talde ezberdinen arteko kontsensuaren emaitza izan zelako, talde hauek ikuspuntuak hurbiltzera behartuak aurkitu baitziren, Gerra Zibila eta frankismoaren ondoren elkarbizitza demokratikoa arautu eta arazo politikoei aurre egiteko aukera sortu zuelako.  Azken finean, testu hau igarobidea da garai baten amaiera (frankismoa) eta beste baten hasiera (demokrazia).

Konstituzio honen aitzindaria II. Errepublikak egindako 1931ko konstituzioa da eta eragin handia izan du gobernu-mota salbu, printzipio demokratikoak eta eskubideak berdinak baitira.


Gaur egungo Espainiako konstituzioa Europako herri demokratikoen parekoa da eta gaur egun da Espainian indarrean dagoena.


Aurrekoa da balorazio politikoki zuzena. Nik aurrekoa ez nuke bere horretan sinatuko, eta konstituzioa espainiar herriak berretsi zela esaten badu testuak (3. Lerroa), egia hau bezain egiazkoa da Euskal Herriak ez zuela onartu konstituzioa abenduaren seian eginiko erreferendumean.  Hala ere inposatu egin zitzaion erabakia, eta hor aurkitu behar dira, trantsizioan EHrekiko ongi burutu ez zen kudeaketa politiko horretan, gaur gatazka politiko gordina izaten jarraitzearen arrazoi nagusietako bat.


Trantsizioari hasiera eman zion Erreforma Politikorako Legea  erreferendumean onartu zuten espainiarrek, baina hasierako ekinbide horretatik bertatik ageri da EHk kontsentsu gutxienekorik ez duela agertu prozesu demokratikoa kudeatzeko moduaren gainean. Soilik herritarren %45ek parte hartu zuen erreferendum horretan (Espainiako bataz bestekoaren oso azpitik: %77).


Adolfo Suárezek Gorte Konstituziogileetako parlamentarietatik Batzorde bat aukeratu zuen Konstituzioaren idazketa lanak egiteko. Alderdi garrantzitsu denetako ordezkariak bildu ziren han, baina EAJ kanpoan utzi zen. Honek Alderdi horren Konstituzioarekiko jarrera ezkorra baldintzatu zuen. Abstentzioaren alde egin zuen PNVk, eta ezkerreko alderdi abertzaleek (ANV, ESB) ezezkoa aldeztu zuten. Emaitzak argi erakutsi zuten hain funtsezkoa den lege batek eduki beharreko gutxieneko babesik ez zuela izan euskal probintzietan, ez hurrik eman ere.

Konstituzioaren alde Bizkaian heren bat baino gutxiago, Gipuzkoan laurdena pasatxo, Araban ia erdia eta Nafarroan erdia agertu ziren.


Entradas relacionadas: