1978ko Konstituzioa eta 1979-1985eko Bilakaera Politikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB
1978ko Konstituzioa:
Konstituzioa egiteko Gorteetatik batzorde bat aukeratu zuten: UCDtik: Herrero de Miñón, Pérez Llorca eta Cisneros, PSOEtik Peces Barba, PCtik Jordi Solé Turá, Katalanista bat Miquel Roca eta APtik Fraga Iribarne. Denak gizonezkoak ziren. Kasu gehienetan bilerak izkutupean egiten zituzten eta gai polemikoetan militarrei eskatzen zieten baimena. Espainia erreuma bat izango zela arazo handirik gabe adostu zuten. Gorteetan onartu ondoren, erreferenduma (herriari galdetu) egin zen eta abstentzioa nahiko handia izan zen.
Konstituzioaren Ezaugarriak:
- Konstituzioa luzea.
- Espainiar estatua soziala, demokratikoa eta eskubidezkoa bezala defini.
- Estatua monarkia parlamentarioa.
- Erregea: estatu buru, estatuaren ordezkaria eta Armadaren goi agintea.
- Gorteetan 2 ganbara: Diputatuen kongresua eta Senatua.
- Herriaren parte hartze zuzena Erreferendumen bitartez.
- Estatua soziala moduan definitzen denez, eskubide ugari: hezkuntza, osasuna, lana, etxebizitza…
- Eliza eta estatuaren arteko harremanak nahiko nahasiak.
- Botere bereizketa:
- Betearazlea: gobernuak.
- Legegilea: Gorteek.
- Judiziala: Tribunal konstituzionala, Tribunal Gorena eta tribunak arruntek.
- Gorteek zentsura mozioa aurkezteko eskubidea.
- Defensor del Pueblo.
- Estatua bakarra eta zatiezina, baina autonomiarako eskubidea onartzen da:
- Bide azkarra: Euskadik, Catalunyak eta Galiziak.
- Bide geldoa: hau da autonomia berriek jarraitu dutenak.
- Estatuko lurralde guztia komunitate autonomotan antolatu zuten (café para todos).
Bilakaera Politikoa (1979-1985)
3.1 UCDren Gobernua (1979-82):
1979an hauteskundeetan UCDk irabazi zuen. Krisi ekonomikoa nahiko larria zen eta Suarezek dimititu egin behar izan zuen. Leopoldo Calvo Sotelo jarri zen Gobernuko Presidente moduan. Tejeroren estatu kolpea 1980ko otsailaren 23an izan zen. Kolpe militar hornen ondoren LOAPA legea atera zuten: prozesu autonomikoa zuzentzeko eta Estatu espainolaren zatiketa arriskuei frente egiteko.
3.2 PSOEren Gobernua:
82ko urrian PSOEk irabazi zituen hauteskundeak. Politogo eta historiadore askoretnzat PSOEren garaipenarekin eta gobernu txandaketa “baketsu” honekin, amaitutzat ematen dute Transitzioa: Errejimen frankistaren demokrazia organikotik Juan Carlos Borbongoaren monarkia parlamentariora. 1985ko ekainean Espainak atxikitze ituna sinatu zuen Europar Batasunarekin.