1936ko Estatu-kolpea eta Espainiako Gerra Zibila

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,69 KB

1936ko uztailaren 18ko kolpe militarra jo zutenek uste zuten Frente Popularra azkar garaituko zutela, baina ez zen horrela gertatu. Ondorioz, gerra zibil odoltsua piztu zen Espainian.

Estatu-kolpea eta Espainiaren banaketa

Afrikako armadaren matxinadak penintsulan jarraipena izan zuen 1936ko uztailaren 18an. Kolpeak Elizaren bedeinkapena zuen, eta armadaren zati batean zein alderdi karlisten, monarkikoen eta falangisten babesa. Estatu-kolpeak Espainia bi eremutan zatitu zuen.

Matxinoek, nazionalak esaten zioten bere buruari, lur asko bereganatu zituzten, hala nola Gaztela-Mantxaren eta Gaztela eta Leonen zati handiena edo Balearrak (Menorca izan ezik). Agintea bateratzeko eta benetako politika-agintea erabiltzeko, matxinoek Defentsa Nazionalerako Junta sortu zuten Burgosen. Handik gutxira, Franco gobernuburu izendatu zuten eta matxinada babesten zuten alderdi guztiak batu ziren, FET y de las JONS alderdian (Espainiako Falange Tradizionalista eta Ofentsiba Nazional Sindikalistako Junten Falangea).

Errepublikaren aldekoek leku asko kontrolatzen zituzten: Aragoiren zati handiena, Katalunia, Madril, ia Andaluzia guztia... Kolpearen ondoren, gobernuak botere eta autoritate guztia galdu zuen. Sindikatuek eta zenbait herri-erakundek horretaz baliatu ziren gizarte-iraultza egiteko; finkak eta fabrikak desjabetu zituzten. Errepublika defendatzeko, herri-miliziak antolatu ziren, baina ez zeuden ondo antolatuta eta batzuetan beren artean borrokatzen ziren.

Gatazka nazioartekotzea

Gerra Zibilak herri-eztabaida handia piztu zuen Europa osoan eta herrialde guztietan banaketak sortu ziren: batzuek Errepublikaren gobernu legitimoaren alde egiten zuten, eta besteek kolpisten alde. Ondorioz, Frantziak eta Britainia Handiak konferentzia batera deitu zuten; bertan, esku ez sartzeko ituna sinatu zuten, gatazka beste herrialde batzuetara ez hedatzeko. Inork ez zuen akordioa kontuan hartu eta berehala kanpotik lortu zuten laguntza:

  • Errepublikak SESB-ren laguntza lortu zuen, eta Espainiako Bankuko urre-gordailuekin ordaindu zion laguntza.
  • Matxinatuek laguntza asko jaso zuten, armak eta soldaduak: Italia faxistatik eta Alemania naziatik, meatze-kontzesioen truke.

Errepublikanoek intelektual askoren babesa zuten; esate baterako, Einsteinena. Mundu osoko ezkerrak begiko zituen errepublikanoak, Espainiako gerra faxismoaren aurkako frontetzat hartzen zuten-eta. Boluntario asko etorri ziren atzerritik eta izena eman zuten Brigada Internazionaletan. Brigadek rol nabarmena eduki zuten gerran.

Entradas relacionadas: