1936ko autonomia estatutua iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,56 KB

3. TESTUINGURU HISTORIKOA 1931eko apirilaren 14ean, II. Errepublika aldarrikatu zenean, itxaropena sortu euskaldunengan autonomia-
estatutua lortzeko. Autonomia-
proiektua bultzatu zen, baina ez zen onartu azken fasera arte. Gutxi iraun zuen, Francok kendu zuelako.

Errepublikaren garaian, autonomia proiektuak hasi ziren prestatzen.Nazionalismoa errotuta egon arren, nazionalisten konfesionaltasunak eta Donostiako Itunean ez egoteak zaildu egin baitzituzten negoziazioak, gobernuan zeuden ezkertiarrek mesfidantzaz ikusten zituzten eta.

1931ean, Lizarrako proiektua hasi,nazionalisten eta tradizionalisten karlisten proiektua,eskundarrena izan zen. II. Euskal mugimendu autonomista, 1931ko apirilaren 14ean zen, Jose Agirrek, Getxoko alkateak, autonomiaren aldeko mugimendua sustatu zuenean. Bera buru zela, komisio bat osatu zen alkate nazionalistak eta karlistak osaturikoa eta Eusko Ikaskuntza-ri autonomia proiektua prestatzea eskatu zitzaion. Behin proiektua burututa, alkateak Lizarran Bildu ziren eta onartu zuten. Ezaugarri garrantzitsuenak: foruen onarpena,Kontzertu Ekonomikoa eta Vatikanorekin konkordatoa sinatzeko ahalmena.Espainiako konstituzio printzipio batzuk betetzen ez zituenez, gobernu zentralak uko egin z.

Gobernuak, 1931eko abenduan, estatuto-proiektu berria eigteko agindua eman diputazioetako batzar kudeatzaileei. Lan-talde bat izendatu zuen gobernuak, ziurtatuz estatutua konstituzioaren izaera laikoan eta demokratikoan oinarrituz egingo zela, batzar kudeatzaileen kideetako gehienak ezkerrekoak (sozialista) ziren. Ezaugarriak: ahalmen apalagoak eta autonomia-maila txikiagoa zeuden. Proiektua gorteetan aurkeztu, baina Erradikala eta Cedak 1933ko hauteskundeak irabazi zituztenean, proiektua gelidtu zen.

1936ko otsailan, Frente Popularrak hauteskundeak irabazi eta autonomia proiektu berri bat egiteko batzorde bat antolatu zuen, Prieto eta Agirreren gidaritzapean. Eztabaidetan ari zirela, altxamendu militarra hasi zen. Errepublikak EAJren laguntza behar zuen eta honela gorteek, Valentzian bilduta onartu zuten 1936ko urriaren 4ean. Horrela, gobernuak ziurtatzen zuen EAJk parte hartzea gerran bere alde. Estatutua 9 hilabetetan indarrean, soilik Bizkaian, Gipuzkoa eta Araba frankisten eskuetan.

4. BALORAZIOA Valentzian onartu zen Elgetako estatutua,laburragoa zen. Aginte-sistemen eta ogasunaren arloetan zehaztasun eza zegoen. Gerra zela eta,onarpena lortu zen eta 9 hilabetez indarrean, Bizkaia erori arte. Eusko gudarostea eta Ertzaintza sortu, unibertsitatea, euskarari ofizialtasuna eman... Trantsizio garain, 1979ko abenduaren 18an, onartuko da gaur egun indarrean dagoen estatutua, Gernikako Estatutua, 1936koa oinarri.

Entradas relacionadas: