1931ko konstituzioa testu iruzkina

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,79 KB

Clara Campoamor:


Kokapena: Aztertzen ari garen testu hau, 1931ko irailaren 1-ean Espainiako Errepublikaren Gorte Konstituziogileen saioen egunkarian argitaratua izan zen./  Formari dagokionez narratiboa da eta edukiari begira politiko soziala da. Testua Clara Campoamor abokatu eta politikariak idatzita dago. Clara Campoamor, emakumearen eskubideen berdintasunaren alde borrokatzen zuen. Horregatik, Emakumezkoen Batasun Errepublikarra sortu zuen eta emakumeen sufragioaren sustatzaile garrantzitsuenetako bat izan zen, 1931.Urtean lortutakoa. Gainera, Espainiako abokatuen elkarteko kide iza zen, bigarren emakumea hain zuzen. Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean(1931), Alderdi Erradikalak diputatu bezala aukeratu zuen eta egoera horretaz baliatuz, emakumearen boto eskubidea defendatzen zuen./Jatorriari dagokionez, lehen mailako testua da. Testua Gorteetako diputatuei zuzenduta dago, beraz, testua publikoa da. Testu honen helburua, emakumeen eskubideak finkatzea eta emakumeen sufragioa lortzea zen./Analisia:
Testu honen ideia nagusia, emakumeen eskubideak aldarrikatzen ditu eta emakumeen eskubiderik garrantzitsuena sufragioa da, hau da, botoa emateko eskubidea izatea./Testua 2 paragrafotan bananduta dago./1.PAR: Emakumeak, gizakia izateagatik, eskubideak dituela adierazten du eta printzipio aristotelikoak emakumeak eta gizonak ezberdinak direla adierazten du, izan ere, gizonak adimena zuten eta emakumeek sentimendua. Printzipio honek ez zuen balioa “zaharkitua” dagoela esaten baituelako. Aipatzen den beste ideietako bat, hanka sartzearen bidez, azkenean ikasi egiten dutela adierazten du./2.PAR: Sufragio unibertsalaren eskubidea onartzen bada 1931ko konstituzio hau, konstituzioa librea, aurrerakoia eta onena izango da. Izan ere, monarkia 20 mende egon zen eta ez zituen eskubideak lortu, baina errepublikarrek aldiz 15 egunean lortu zuten. Azkenik, sufragioa onartuta Espainia lehen latindar herrialdea izango zela adierazten du./Testuingurua:
1930ean monarkiaren eredua bukatuta zegoen. Alfontso XIII. Aren desprestigioak  ezinezko egin zuten monarkiaren jarraipena. Testuinguru honetan sinatu zen Donostiako Ituna, Errepublika ezartzea xede zuen ituna./ Monarkiaren aurkako altxamenduak porrot egin arren, gobernu berriak ( Aznar) ezin zuen egoerari eutsi. 1931.Eko udaleko hauteskundeetan errepublikarrak eta sozialistak nagusitzeak monarkiaren amaiera ekarri zuten. Errepublika aldarrikatu ondoren, Alfontso XIII.Ak erbestera jo zuen. Batzorde Iraultzaileko kideek behin behineko Gobernua eratu zuten, Niceto Alcala Zamoraren zuzendaritzapean: errepublikazaleak, sozialistak, Kataluniako eta
 Galiziako nazionalistak./II. Errepublika aldarrikatu zenean mugimendu feminista oso ahula zen, eta sufragismoak militante gutxi zituen, baina Europako estatu gehienetan emakumeen boto-eskubidea onartuta zegoenez, ideia hori nahiko errotuta zegoen./Bestalde, Errepublikaren garaian jendartea asko politizatu zen eta emakumeak ere politikan parte

 hartzen hasi ziren. Alderdi gehienetan emakumeak afiliatzen hasi ziren, emakumeen sailak osatuz; mitinetan ere emakumeak hizlari moduan aritzen ziren./ Errepublikako konstituzioa egiten ari ziren Gorteetan hiru emakume zeuden: Clara Campoamor(erradikala), Margarita Nelken(sozialista) eta Victoria Kent(ezker errepublikarra). Clara Campoamor gogor aritu zen sufragio-berdintasunaren alde (Victoria Kent eta Margarita Nelken, ordea, kontra zeuden). Gorte haietako diputatu gehienak ezkertiarrak ziren, eta uste zuten emakumeak Elizaren eraginpean zeudela, eta botoa ematerakoan apaizen aholkuei jarraitu eta botoa eskuineko alderdiei emango zietela. Ezkertiarrek uste zuten botoa emateko eskubidea zabaldu baino lehenago emakumea hezi,behar zutela, bestela Errepublika bera arriskuan jarriko zela. Horregatik, Gorte haietako diputatu gehienak ezkerrekoak zirenez, Campoamorri kostatu egin zitzaion konbentzitzea./ 1931eko konstituzioa idazteko Gorteek Batzorde Konstituziogilea izendatu zuten eta Clara Campoamor bertako kidea izan zen. Konstituzioa demokratikoa, soziala eta laikoa izan behar zuen, horretarako neurri batzuk hartu ziren: herriak subiranotasuna izango zuen, hau da, botere guztiak herriak emango zituen; estatua unitarioa izango zen, autonomia eskubidearekin; botereak berrantolatu egingo ziren eta eliza-estatuaren artean banaketa izango zen (diru laguntzak kendu, jesuitak desegitea, ezkontza zibila eta dibortzioa onartu); norbanakoek eskubideak izango zituzten nahi zutenean elkartzeko, erlijio askatasuna izateko eta beste hainbat eskubide edukitzeko; gizon eta emakumeek sufragio unibertsala izango zuten lehen aldiz eta jabeei ondasunak kentzeko aukera izango zuten.Gorte haietako diputatu gehienak ezkertiarrak ziren, eta uste zuten emakumeak Elizaren eraginpean zeudela, eta botoa ematerakoan apaizen aholkuei jarraitu eta botoa eskuineko alderdiei emango zietela. Ezkertiarrek uste zuten botoa emateko eskubidea zabaldu baino lehenago emakumea hezi,behar zutela, bestela Errepublika bera arriskuan jarriko zela. Horregatik, Gorte haietako diputatu gehienak ezkerrekoak zirenez, Campoamorri kostatu egin zitzaion konbentzitzea./Ondorioa:
 Azkenean, Gorteek onartu zuten emakumeen zenbait eskubide. Emakumezko Sufragio eta ezkontza zibilak Gorte Konstituziogileek onartu zituzten. Honen kontra alderdi katolikoak jarri ziren. Batzuen ustez, 1933. Urteko hauteskundeetan CEDA-ren garaipenean zerikusia izan ez zuten emakumeek nahiz eta zurrumurruak izan, hauek oso kontserbatzaileak zirelako. Frankoren diktadurak(1939) lege hauek desegin zituen eta demokrazia(1975) heldu zenean sufragio unibertsala eta dibortzio lege berriak onartu ziren.

Entradas relacionadas: