1931ko konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,45 KB

BIGARREN ERREPUBLIKA ETA GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN (1931-1939)

II. ERREPUBLIKA:

1931ko apirilaren 12ko hauteskundeetan, Alfontso XIII.A erregea zelarik, errepublikanoek irabazi zuten eta 14ko apirilean, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen Eibarren.

BEHIN BEHINEKO GOBERNUA


:Donostiako Itunaren bidez sortutako batzorde errepublikanoaren baldintzak onartu ziren eta behin behineko Gobernua eratu zuten, Alcalá-Zamora zela Gobernuburu.Manuel Azaña progresista, ministro erradikalek eta erradikal-sozialistek izan ziren haren kideak.Konstituzioa 1931ko abenduaren 9an onartu zen. Konstituzioa demokratiko, progresista, deszentralizatu eta laikoa zen eta horretan “Estatu integrala” ezarri zen eta eskualde autonomiak onartu ziren, baita emakumeen botoa ere. Euskal Estatutuaren aitzindaria Jose Antonio Agirre, EAJ alderdikoa, behin-behineko gobernuarekin elkarrizketak izan zituen autonomia eskatzeko. Hiru euskal probintziak eta Nafarroak autonomia aurreproiektua egin zuten. EAJk onartu egin zuen proiektua, baina erabateko askatasuna nahi zuen erlijioaren auzian, Vatikanoarekin konkordatua sinatuz. Batzarra egin zuten euskal abertzaleek Lizarran, Lizarrako Estatutua onartuz. Errepublikaren Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeetan, euskal-nafar koalizioak irabazi zuen. Lizarrako Estatutua 1931ko irailean aurkeztu zuten Gorteetan, baina ez zen aurrera atera erlijioaren asuntoagatik. Gobernuak Estatutua erreformatzea proposatu zuen. EAJ indar hartzen ari zen, eta errepublikazaleengana, Katalanengana eta sozialistengana hurbildu eta karlismo tradizionalistatik aldentzen hasi zen.

BIURTEKO ERREFORMISTA (1931-1933)


: Nafarroako karlistak eta nazionalistak banatu ziren, 1932an. Espainian hauteskundeetan ezkerreko alderdiek irabazi zuten, Bizkaian eta Gipuzkoan izan ezik EAJ irabazi zuela. Euskal udalerriek autonomia proiektu berria aurkeztu zuten erlijioaren asuntoak kenduta. Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian bakarrik landu zuten. Proiektuak udalerri gehienen babesa izan zuen, Arabakoena izan ezik. Herri erreferenduma egin zen. Gobernuaren aldaketak eta Arabako babes eza atzeratu egin zuten Estatutua Gorteetan onesteko prozesua.

BIURTEKO ESKUINDARRA/KONTSERBADOREA (1933-1935)



1933ko hauteskundeetan, euskal nazionalistak indar hartu zuten Bizkaian eta Gipuzkoan. Karlistak eta tradizionalistak, ordea, Araban eta Nafarroan. Horren eta 1934ko gertaeren ondorioz, ez zuten onartu euskal estatutua.
Gainera, 1934ko urrian kontzertu ekonomikoa kentzeko zurrumurrua zabaldu zen eta hori errepublikaren kontrako mehatxutzat hartu zuten ezkerreko langileek.

FRONTE POPULARRA:


1936ko hauteskundeetarako, Fronte Popularra osatu zutenezkerrekoek eta irabazi zituzten, Indalecio Prieto buru izanda. Beren programan, eskatzen zuten amnistia 1934ko gertaerengatik zigortutakoentzat eta Biurteko Erreformistako erreformak abian jartzea, horien artean Euskal Estatutua. Araban eta Nafarroan, aldiz, eskuin tradizionalista karlistak irabazi zuten. Azaña hautatu zuten Errepublikako lehendakari. 1936ko uztailaren 18an estatu-kolpea eman zuten Gerra Zibilari hasiera emanez.

GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN (1936-1937):

Euskal Herria, Espainia bezala zatituta geratu zen: Bizkaia eta Gipuzkoa errepublikari leial (EAJk eta Fronte Popularrak)  eta Araba eta Nafarroa kolpistekin (Elkarte tradizionalista). Hori 1936ko hauteskundeetan nabaritu zen. Euskal gobernuaren osaketa: Gipuzkoa erori ondoren EAJri Errepublikaren gobernuan sartu eta Madrilen zenbait puntu negoziatzeko aukera eman zion: Estatuaren onespena, Euskal Herrirako behin-behineko gobernua osatzea eta EAJko kide Manuel de Irujo gobernu errepublikarreko Justizia ministro izendatzea. 1936ko urrian, EAJk lehen euskal gobernu autonomoa zuzendu zuen, Jose Antonio Agirre lehendakari zela, eta bertan kide nazionalistak eta Fronte Popularrekoak sartu zituen.




Euskal Herriari autonomia handiarekin jarduteko aukera eman zion: txanpon propioa, ertzaintza, euzko gudarostea eta nazioartean bereko politika burutzea, atzerrian zituzten ordezkaritzen bidez. Euskadiko Herri Auzitegia sortu zuten, matxinatuen delituak eta gerrarekin loturikoak epaitzeko. Dena den, lehen euskal gobernuaren eragina eskasa izan zen, lurraldetasunari eta denborari dagokionez.

Bilakaera: Lehenengo aldia, uztailetik lehen euskal gobernua sortu arte luzatu zen, urrira arte. Gipuzkoako lurraldeek erreketeen erasoa pairatu zuten. Gipuzkoa Mola jeneralaren esku geratu zen eta asaldatuen tropek Bizkaian aurrera egin zuten. Errepublikaren defentsa Defentsa Batzarraren ardurapean geratu zen (EAJ, Fronte Popularra, CNT) eta gerra antolatzeko eta lurraldeak kontrolatzeko sorta zuten. Anarkisten eta nazionalisten arteko eztabaida etengabeak eta matxinatuen erasoei aurre egiteko miliziek zuten gaitasun eskasa zirela medio, fronte gipuzkoarra desegin egin zen. Bigarren aldian, botere politikoa Defentsa Batzarretatik euskal gobernu osatu berriraeskuz aldatu zen. Agirreren gobernuak kontseilaritza nagusiak bere kargu hartu zituen. Arerioen tropek Bizkaian eragiten zuten presio handia zela eta, kontseilaritza horrek Legutio (Araba) erasotzeko agindua eman zuen. Garaipena lortuz gero, Gasteiz hartzeko bidea irekia egongo zen, baina erasoak porrot egin zuen eta agerian geratu zen matxinatuen tropen nagusitasuna. Hirugarren aldia 1937ko apiriletik ekainera bitartekoa eta Bizkaiko lurretan izan zen. Euskal gobernuak Bizkaiko lurrak defendatzeko ahalegin guztiak egin zituen, Euskal Herriaren autonomia babesteko. Hiriburua defendatzeko burdinazko gerriko sortu zuten. Armada frankistak Condor Legioaren bidez (alemaniarraren eta italiarren laguntza zuena) aire eta artileria bidezko erasoak egin zituen eta ondoren, infanteriak hartu zuen parte. Frontea desegiteko, Alejandro Goikoetxearen laguntza izan zuten nazionalek, defentsa sistema diseinatu zuena. Nazionalak ekainean sartu ziren Bilbon. Euskal armadaren zati handi bat tropa italiarren aurrean errenditu zen, Santoñan. Alderdi ezkertiarra aurrera egin zuen Santander eta Gijon erori arte. Euskal Herria nazionalen esku erori zenean, euskal nazionalistek, euskal sozialistek eta euskal gobernua erbestera joan ziren, Frantziara.  

Ondorioak: Frankoren garaipena arlo guztietan izan zuen eragina.

Politikan, errepublikak ezarri zuen legedia guztia (erakundea, gobernu autonomoa, alderdi politiko eta sindikatu guztiak) debekatu zuten. Demokrazia kendu eta sistema autoritarioa ezarri zuten.Gizarte arloan, jende asko zigortu zuten lanpostutik botatzen. Garaituak kontzentrazio esparruetan edo espetxetan sartu zituzten, jende asko fusilatu eta inolako kontrolik gabe hil egin zuten, baita haien familiak ere. Gaztelania hizkuntza bakarra ezarri zen, euskara debekatuz. Ekonomiari dagokionez, Francok zigor bereziak ezarri zien errepublikaren alde borrokatu zuten euskal probintziei, hala nola, kontzertu ekonomikoak kenduz.


Entradas relacionadas: