1930 Hamarkadako Mundu Osoan Zehar Egondako Depresioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB

1930 hamarkadan mundu osoan zehar egondako depresioa ulertzeko, lehenengo kontuan izan behar ditugu zer faktore agertu behar dira krisi bat depresiotzat jotzeko. Hasteko krisia sektore ekonomiko guztietan agertu behar da eta eskaeren, inbertsioen eta soldaten beherapen bat gertatu behar da, eragingo duena kontsumoa murriztea. Hau izan zen 1930 hamarkadako depresioaren kasua, non industria produkzioa %40 batean jaitsi egin zen eta AEBren nekazaritza-prezioak %57 batean murriztu egin ziren.


Depresio hau 1929ko crasharekin batera hasi egin zen, baina urte larrienak 1931 eta 1934 bitartekoak izan ziren. Hasiera batean krisia AEB sortu zen, baina herrialde hau momentu honetan munduko potentzia bat zenez krisia mundu kapitalista osoan zehar hedatu egin zen. Herrialde kaltetuena Alemania izan zen, I mundu gerraren ondorioz Pariseko Bakean ezarri zizkioten kalte-ordainen ondorioz.


Depresio honek izugarrizko ondorio soziopolitikoak erakarri zituen. Hasteko lan gabezia haztea oso larria izan zen, gizarte babeseko sistemak garapen handirik ez zutelako. Lan gabezi luzeak miseriak zekarren. Aberatsen eta pobreen arteko kontrastea gero eta handiagoa zen, krisiak, itxuraz, gizarte-eragilerik aktiboenetan izan zuelako eraginik handiena eta mesede egin zion sektore pasiboenei. Desoreka egoera honek krisi politikoak areagotu zituen eta honek haserre handia eragin zuen biztanleen artean eta sistema demokratikoen kontrako joerak agertuko dira. Alde batetik sozialismoa garrantzi handia lortu zuen, Sobietar Batasunan Stalinen Bosturteko Planari esker krisi ekonomiko hau nagusitu ez zelako eta horregatik lurralde askotan Fronte Popularrak sortu egin ziren. Beste aldetik, krisi honek eragin zuen faxismoaren aldeko joerak nagusitzea eta horregatik Alemandar askok Hitlerrengana bere arazoen konponbidea aurkitu zuten.


Depresio honetarako era askotako irtenbideak bilatu ziren. Soluzio tradizionaletan oinarrituz, gobernu askok protekzionismoa erabili egin zuten, euren produkzioa kanpoko lehiatik defendatzeko, krisia laburra izango zela pentsatuz. Beste herrialde batzuetan deflazio politikak ezarri egin ziren baina hau egoera konpondu beharrean okertu egin zuen.


Depresioa hain larria zela ikusita, zenbait estatuek irtenbide berriak bilatzen saiatu ziren. Hauen artean nagusiena New Deal izan zen. Keynes ekonomialaria proposatu zuen eta “Laissez faire”-aren aurka zegoen, hau da, estatuak ekonomian esku ez hartzea, hau bakarrik orekatzea itxaroten. Politika ekonomiko hau AEBetan aplikatu zen eta Roosvelt izan zen honen bultzatzaile nagusia.


New Deal produkzioa hobetzea zeukan helburu bezala, eta horretarako zenbait neurri proposatu zituen. Esate baterako, bankuen kontrola areagotzea, administrazioak langile langabetuak kontratatzea, ekipamendu lanak egiteko, nekazariei prezio minimo bat ziurtatzea, gutxieneko soldata finkatzea, lanaldiak murriztea kontratazioa handitzeko eta azkenik inbertsio publiko handiagoa, azpiegiturak eginez horrela lanpostu gehiago sortzeko. Monetaren kasuan inflazioa kontrolatu behar zela adierazten zuen, kontsumoa sustatzeko, eta burtsa ikustatzeko neurriak hartzea beste krisi bat gertatu ez zezan. Azkenik legeriaren arloan zenbait politika sozialak, proposatu egin ziren. Hhala nola, langabetu sistema eta pentsio sistema, sindikatuen protagonismoa sustatzea enpresaburuen solaskideak bihurtuz eta dirudunei zerga altuagoak ezartzea desberdintasun sozialak murrizteko.


Honi esker New Dealek sistema kapitalista demokratikoa salbatu zuen, eta honek izan behar duen jokaera soziala adierazi zuen. Hala ere, II mundu gerra hastean erreforma ekonomikoak geldiarazi ziren hau gerrari begira antolatzeko.

Entradas relacionadas: