1929ko kraka

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,61 KB

2..HOGEIKO HAMARKADAKO URTE ZORIONTSUAK

Gerraren ondoren,Estatu Batuak munduko potentziarik handiena izatera iritsi ziren.Mundura esportatu zituzten bizitza ulertzeko beste modu bat,moda berriak,gizarte zoriontsuaren ikur bilakatu,Oparoaldi ekonomiko hura 1922tik 1929ra luzatu zen.

2.1.GERRAONDOKO KRISIALDITIK OPAROALDIRA

1929an,Europa hondatuta zegoen guztiz:suntsiturik,lehengaia urria,makineria zaharkiturik zegoen.

Berreraikitzea lan geldia eta nekeza zen,ez baitzeukaten dirurik;izan ere,gerra garaian Estatu Batuei eskatutako maileguak itzuli behar zituzten,galtzaileek kalte-ordainei aurre egin behar zieten.

Gerraondoko krisiak ez zuen Estatu Batuetan eraginik izan,baina emandako maileguak berreskuratzeko,inbertsio eta kreditu sistema bat hitzartu zuten Alemaniarekin.Planari esker,Alemanek herrialdea berreraikitzeari ekin ahal izango zioten,gerrako kalte-ordainak pagatu bitartean.Aliatuek beren ekonomiak suspertu ahal izango zituzten,Estatu Batuei maileguak ordaindu bitartean.

Ekonomia hazi egin zen.

-Oinarrizko janarien kostuak merkatu ziren mekanizazio-prozesuari esker.

-Arras zabaldu aurrerapen teknologikoetan,batez ere garraiobideetan.

-Kate-lana hedatu.

-Industria-sektore berriak hazi ziren,kontsumo-ondasunak (automobilak,etxeko tresna elektrikoak)


3.HOGEITA HAMARREKO HAMARKADAKO KRISIALDIA

Krisi ekonomiko handi bat hasi zen 1929ko urrian.

Herri kapitalista guztiek jasan zuten langabezia.Totalismoaren gorakada Europan.

Italiar faxismoa eta nazismo alemana.

3.1. 1929KO KRAKA

Lehen Mundu Gerrak sistema ekonomikoa aldarazi zuen,gain-produkzioa ekarri baitzuen.Behar baino kantitate handiagoak ekoitzi ziren,metatuz Joan ziren stockak.
Enpresek ekoizpena apaldu behar izan zuten.

Irabazteko modurik bizkorrena burtsan espekulatzea zen:akzioak merke erostea eta aurreraxeago garesti saltzea.

1929ko urriaren 24an (ostegun beltza) akzio-kopuru handi bat jarri ziren salgai New Yorkeko Burtsan.Eroslerik ez zegoela ohartu zirenean,izu laborria.Akzioak saldu nahirik merketu egin zituzten eta Kraka eragin zuen burtsan.

3.2.DEPRESIO HANDIA

Krisiaren ondorioak:

-Ekonomikoak:Bankuak itxi egin ziren,bezeroek ezin erretiratu izan zituzten beren diru-deposituak.Industriek ekoizpena geldiarazi zuten.Urritu egin ziren merkataritza-trukeak eta apaldu prezioak.

-Sozialak:Lantegiak itxita,langabezian geratu ziren milioika langile.Soldaten jaitsierak eta erosahalmena urritzeak gizarte-gatazka giroa areagotu.Gosea,pobrezia,karitatea bizirik irauteko izan zuten baliabide bakarra.

-Politikoak:Krisiak ahuldu egin zituen Europako sistema demokratikoak.Iraultza sozialistaren beldurrez (arrisku gorria),diktadura-erregimenen gorakada bultzatu zuten hogeita hamarreko hamarkadako.



Entradas relacionadas: