1929ko crack

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,27 KB


1-

Esan zelako ondorio ekonomiko izan zituen IMGk eta azaldu Alemaniako egoera

-Ekonomia-arloko mundu-nagusitasuna Estatu Batuetara pasa Zen.-Ekonomiak berregokitze prozesu luzea izan zuen:inflazioa oso Handia zen eta langabezia ere bai. Egoerarik txarrena Alemaniak zuen. 

2-Zeri deitzen diogu “urte zoriontsuak”?

1922tik 1929ra doazen urteak dira AEBn.-Industria asko hazi zen inbertsio handiak egin zirelako.-Bizi-kalitatea hobetu eta ondorioz kontsumo gizartea sortu Zen.-Etxeetan berogailua, garbigailua, kotxea…eukitzen hasiko Dira.-Epekako erosketak egingo dira.-Aisialdi moduak aldatu: orain zinema, kabareta, Masa-kirolak…-Guzti honi bizimodu amerikarra deitzen zaio. 

3-1920ko hamarkadan Frantzia eta Alemaniaren arteko gatazka Sortu zen. Azaldu zergatia. Nola konpondu zen?

Alemaniak Frantziari gerragatiko Kalte-ordainak ez ematen hasi zen eta horrela Frantziak ezin zituen AEBkin Zituen zorrak ordaindu (maileguak). Frantziak Ruhr, Alemaniako meategien eremua Inbaditu zuen eta meategi horietako produkzioa berantzako hartu zuen, saldu eta Gero dirua izateko. Alemania gehiago ondoratu zen.-Konponbidea: Dawes Plana, hau da, AEBk mailegua Emango zioten Alemaniari horrela Frantziari ordaindu ahal izateko, horrela Frantziak AEBri ordainduko zion. Bi itun sinatu ziren Alemania eta Frantziaren arteko harremana hobetzeko: Lokarnoko Ituna eta Briand-Kellog Ituna. 

4-Zeintzuk izan ziren 1929ko krisialdiaren arrazoiak? Azaldu

-Gainekoizpena: IMG amaitzean herrialdeek era guztietako Produktu asko fabrikatzen hasi ziren eta horrek produkzio soberakinak sortu Zituen.(Stocka).-Espekulazioa: jendeak maileguak eskatzen zituen burtsan Inbertitzeko, Burtsa jaitsi egin zen momentuan jendean diru guztia galdu zuen, Hori, ostegun beltzean gertatu zen, 1929ko urrian, akzioek balio guztia galdu Zuten “crack”-a gertatuz. 

5-Zer izan zen New-Deal?

Roosevelt, AEBko presidenteak Abiarazi zuen plana da 1929ko crack-a eta gero, plan honen bidez Estatuak Esku-hartze handia zuen ekonomian.>Hartutako neurriak:-Herri lanetan inbertsioan handitu enplegua sortzeko.-Nekazariei diru-laguntzak eman gutxiago ekoiz zezaten.-Lan-baldintzak hobetu.-Finantza-sistema berregituratu. 

6-Zeintzuk dira faxismoaren jatorri ideologikoak?

Demokrazia eta Komunismoaren aurka Dago.- Estatua dago pertsonen gainetik Eta hauek ez dute askatasunik.- Alderdi politiko bakarra onartzen Da: Alderdi Faxista.- Indarkeria erabiltzen du kontrako Eritziak zapaltzeko.- Propaganda izugarria egiten du: Duce-aren irudi ona eman bere baloreak goraipatuz. Horretarako mitinak, Desfileak, konzentrazio handiak…Komunikabideen kontrola ere menpean hartzen Dute.- Alkondara beltza eta labanak eta Ikur faxistak agerian eramaten dituzte, himnoak abesten joaten dira talde Handietan jendeari beldurra emateko. 

7-Nola lortu zuen Mussolinik botereaz jabetzea?Zer egin zuen Boterea lortu zuenean?

1919-1921 bitartean egin ziren Hauteskundeetan boto gutxi lortu zuenez indarkeria erabiltzea erabaki zuen. Erromako martxa antolatu zuen, milakaalkondara beltz bildu zituen eta Erromara abiatu ziren Viktor Manuel erregearengana, Honek ez zuen erresistentziarik jarri eta gobernua eman zion Mussoliniri. Boterea lortu bezain laster Diktadura ezarri zuen eta bere ideologia faxista garatu zuen. 

8-Azaldu Hitlerren ideologiaren aspektu guztiak

Faxismoaren ezaugarri guztiak Biltzen ditu baina beste ezaugarri batzuk gehitzen ditu:-

Arrazismoa

Juduenganako gorrotoa du eta pentsatzen du Alemanian gertatu diren gauza txar guztiak haien errua direla.-Arraza arioa beste arrazen gainetik dago, arraza purua da Eta ezin da nahastu beste behe mailakoen arrazekin.-Bizi-espazioaren teoria:
Arraza arioak bere lurraldea Zabaltzeko eskubidea du eta horretarako beste arrazei bere lekua kendu ahal Die. Lurralde zabal baten ario guztiak bildu nahi ditu. 

Entradas relacionadas: