1919-1929: Gerraostea, Hamarkada Zoriontsua eta 1929ko Kraka

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,14 KB

1. Gerraostea (1919)

Galtzaileen inperioak desagertu ziren: Austria-Hungaria, Turkia, Tsarren inperioa eta Alemaniakoa. Alemania errepublika demokratiko bihurtu zuten, nahiz eta esperientzia demokratikorik ez izan.

  • AEB lehen potentzia: Dolarra libraren ordez nagusitu zen.
  • Ekonomiaren egoera: Galera handiak sektore guztietan. Ekonomia nazionalak berregituratu beharra zegoen.
  • Galtzaileen egoera: Ekonomiak ordainketengatik itota zeuden eta urre-patroia baztertu zuten.
  • Desorekak: Herrialde garatu eta ez-garatuen arteko merkataritza-desoreka handia sortu zen.

2. Hamarkada Zoriontsua

Europako txanponak egonkortzeko, AEBk Dawes Plana proposatu zuen Alemaniako ekonomia suspertzeko:

  • Ekonomiaren hazkundearen araberako ordainketak ezarri ziren.
  • Aliatuei ordaindu beharreko zorren interesak jaitsi ziren.
  • AEBk mailegu handiak eman zizkion Alemaniari urre-patroira itzultzeko eta Reichmark diru-erreforma egiteko.

Hazkunde ekonomikoa eta masa-kontsumoa

AEB munduko banku bihurtu zen eta hazkunde ekonomiko izugarria izan zuen:

  • Masa-ekoizpena: Taylorismoa eta fordismoa aplikatuz, ekoizpenak gora egin zuen, kostuak eta prezioak jaitsiz.
  • Kontsumoa: Epekako salmenta asmatu zuten eta publizitatearen garapena bultzatu zen, masa-kontsumoa sustatuz.

3. 1929ko Kraka

Kontsumo-ondasunak kredituen bidez erosten ziren. Superprodukzioa handia zen, baina enpresak ongi zihoazen eta akzioek gora egin zuten burtsan.

Espekulazioaren gorakada

Irabazi handiak lortzen ziren, ez industrietan inbertitzearen ondorioz, baizik eta salerosketa bizkorrak eginez. Herritarrek, inbertsore txikiak zein handiak, bankuei maileguak eskatuz erosten zituzten akzioak.

Akzioen balioak gora egiten zuen bitartean, maileguak arazorik gabe itzultzen ziren. Baina akzioen balioak behera egin zuenean, inbertsoreek saltzeko presa izan zuten. Beldurra sortu zen, akzio kopuru handia zegoen salgai, baina inork ez zuen erosten.

Entradas relacionadas: