1917ko parlamentarien biltzarra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,17 KB

24. Oposizioko indarren hazkundea: errepublikanismoa, Kataluniako eta euskal abertzaletasuna._Canovasek sistemaren barruan eta kanpoan nor zeuden finkatu zuen segituan. Horrela, indar moderatuak joko politikoan integratu zituen eta erradikalenak (eskuindar nahiz ezkertiarrak) sistematikoki baztertu zituen._Errepublikanismoa oso ahulduta atera zen I. Errepublikaren esperientziarengatik. Errepublikazaleak desilusionaturik zeuden eta erregimen berriaren partetik zapalkuntza gogorra jasotzen zuten. Gainera, hainbat alderditan banatuak zeuden: posibilistak, federalak eta errepublikano progresista-demokratak. Beren presentzia parlamentuan testimoniala izan zen eta langile mugimenduaren sorrerak sostengu asko galtzea eragin zion errepublikanismoari._Mugimendu abertzale eta erregeonalistak gobernuaren zentralismoaren ondorioz sortu ziren._Katalanismoa hasiera batez kultura mugimendu moduan sortu zen (renaixença); baina, poliki-poliki idei abertzaleak eta federalistak errotu ziren mugimenduan. 1892an, Unio Catalanista taldeak Manreseko Oinarriak deituriko aldarrikapen autonomista egin zuen eta katalanismoa erregionalismotik nazionalismoa pasa zen. 1901ean, Lliga Regionalista sortu zen. Honek, Kataluniako burgesiaren interesei men egiten zien eta horregatik, politika kontserbadorearen alde zeuden. Lligak Kataluniarendako autonomia eta bere industria babesteko asmoz neurri protekzionistak eskatzen zituen. Alderdi hau izanen da hurrengo hamarkadetan nagusiagoa izanen den mugimendua; ERCk II. Errepublika kendu arte._Euskal abertzaletasuna sortzeko hainbat arrazoi izan ziren: euskal lurraldeek foruak galtzea (1841 eta 1876ko foruen aurkako espainiar legeak), industrializazioaren aurkako sentimendua (betiko baserri sistema krisian) eta Espainia aldetik etorkinak lanera etortzea industriako lantegietara (Bizkaiko ezkerraldean bereziki). Arrazoi horiek kontuan hartuta, Sabino Aranak Euskal Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) sortu zuen 1894ean. EAJak independentzia nahi zuen Euskal Herriarentzat; baina, alderdi barruan independentisten eta autonomisten arteko tiraberak etengabeak izan dira gaur egun arte. EAJak Bizkaian lortu zuen errotzea eta karlismoaren aurkari zuzena bihurtu zen; 1918ko hauteskundeetan 7 diputatu lortu zituen eta Bizkaiaz gain, Araban, Gipuzkoan eta NAfarroan ere hedatu zegoen honezkero.


27.
1917ko krisia eta sistemaren amaiera._1909ko Aste Tragikoak ezegonkortasun politikoa ekarri zuen eta agintean txandaketaren fartsarekin segitu zuten. Bestetik, Lehen Mundu Gerrak hazkunde ekonomikoa ekarri zuen eta langileek hobekuntzak eskatzen zituztenez, tentsio sozialak areagotu ziren._1917ko krisian hiru iraultzek edo protestek bat egin zuten; lotuak ez egon arren: militarrena, oposizio errepublikano eta abertzaleen Bartzelonako Biltzarrarena eta langileen mugimenduarena. Militarrak haserre zeuden soldata baxuak zituztelako eta Marokoko gerraren eraginez, ofizial batzuek izandako igoerengatik. Horregatik, Defentsa Batzordeak sortu zituzten beraien kexak bideratzeko eta armada erdi matxinatu egin zen._Defentsa Batzordeen erdi matxinadek krisia eragin zuten Gobernuan. Bitartean, zenbait parlamentari errepublikar, sozialista, erreformista eta abertzale katalan Bartzelonan elkartu ziren estatuaren antolaketan benetako demokrazia eta nazionalitateei autonomia eskatzeko (Bartzelonako Biltzarra); baina, bilkura zapaldua izan zen eta Gobernuak ez zituen beren eskakizunak onartu._Hirugarren protesta, anarkistek eta sozialistek langileen egoera hobetzeko antolatutako greba orokorra izan zen. Antolatzaileek gobernuarekin bilerak egin ondoren, Romanonesek arazoak konponduko zituela zin egin zien. Hala ere, gobernu aldaketa izan zenez, Dato kontserbadorea jarri zen eta honek ez zien jaramonik egin. Orduan, greba orokor baketsua egin zuten eta armadak, gobernuaren alde eginez, gogor zapaldu zituen greba eta protestak._Grebak aurreko mugimenduak kaltetu edo ezeztatu zituen. Greba hasi zenerako, militarrak prest zeuden edozein matxinada sozial edo politiko isilarazteko eta Bartzelonako Biltzarrean parte hartu zutenek gizarte ordena mantendu nahi zutenez, ez zuten urrunago joan nahi._Sistema politikoa krisi etengabean zegoen langileen bortizkeriaren eta oposizioaren ondorioz. Kontzentrazio gobernuak eratu zituzten sistema salbatzeko ahaleginetan; baina, gobernuek gutxi irauten zuten eta gero eta ahulagoak izaten ziren (sei urtetan 23 gobernu-krisi). Horrela, ezinezkoa zen errestaurazioaren oinarriak mantentzea; hau da, gobernuaren txandakatzeari eta hauteskundeen manipulazioari eustea. _1917 eta 1923 urteen artean gizartean asaldura handia izan zen. Prezioak etenik gabe goratzen ziren; baina, soldatak ez. Horren aurrean, langileek indarra eta protestak uztartzen zituzten eta Gobernuak zapalkuntzarekin erantzuten zuen. Gainera, Lehen Mundu Gerraren amaierak krisi handia eragin zuen. 1917ko Errusiako Iraultzak ere langileen protestak areagotu zituen. Anarkosindikalismoa asko indartu zen eta anarkisten aurkako zapalkuntza handitu zuen Gobernuak._1921ean, PSOEtik aldendutako talde batek Espainiako Alderdi Komunista (PCE) sortu zuen; boltxebikeen bidea segitu zuten eta III. Internazionalarekin bat egin zuten._Horrez gain, Espainiak arazo kolonialak zituen Marokon. Frantziak, Alemaniak eta Espainiak Maroko bereganatu nahi zuten. Frantziak Alemania baztertzeko Espainiaren presentzia onartu zuen Marokoko iparraldean (Ceuta eta Melilla) eta bien artean banatu zuten Maroko: Marokoko franko-espainiar protektoratua sortuz. Lurrak mugatzeko hiru itun sinatu zituzten (1902, 1904 eta 1912) eta Espainiak Rifeko eremu txikia bakarrik lortu zuen (Maroko osoaren %5a). Eremua txikia izan arren, bertakoek ez zuten amore eman eta borrokak etengabeak izan ziren 1909 eta 1927 urteen artean. Gainera, 1921ean, Annualgo hondamendia izan zuten espainiarrek (14.000 soldatu hil ziren)._Hondamendiaren erantzunle erregea egin nahi zuten eta ondorioz, gatazkak ekiditeko, Primo de Riverari estatu kolpea emateko baimena eman zion erregeak. Horrela, errestaurazioko sistemarekin amaitu zuten eta diktadura militarrari hasiera eman zitzaion.

Entradas relacionadas: