1917ko krisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,21 KB

ALFONTSO XIII. Aren ERREGEALDIA (1902-1923) Etapa honetan arazoak ugaritu eta eragin handikoak izan ziren. Ekonomian egoera larria zen, atzeratua. Kanpo zor handia. Egoera bikoitza: industria gutxi, nekazari lur asko zegoen egoera txarrean (hegoaldean okerrago). Lehen Gerra Mundiala egoera aprobetxatu zuten esportazioak gehitzeko. Gizarte mailan, Iparraldea industrialagoa zen baina ez guztiz industriala, hegoaldea nekazalagoa (Latifundio asko hauen jabeek batzuetan lurrak ez zituzten lantzen, langilerik ez zituztelako kontratatzen). Klase gizartea, baina estamentuen antzera: gutxi batzuk boterea eta dirua zuten, gehiengoa ezin zen duintasunez bizi. Ez zegoen erdi mailako klaserik, altua eta baxua bakarrik, maila altuko klasean oso jende gutxi baina aberatsak ziren. Nazionalismoak gero eta indar gehiago hartu (Indar nazionalistak). Euskalduna (Sabino Arana hil ondoren banaketa, ELA sortu, EAJ indartu). Katalan sortu Lliga Regionalista, Autonomia aldarrikatu. Gailegoa eta Valentzianismoa indartzen, beste biak beste fase batetan daude. Langile mugimenduak: Langileak batu ziren sindikatuak sortuz, adb: UGT (Iglesias, Perezagua,             I. Prieto). Anarkistek bultzatu zituzten ekintza biolentoak eta CNT sortu. Arazo Militarra, ejerzitoan arazoak zeuden: Buruzagi militar gehiegi zegoen soldadu kopuruarentzat. Gutxi kobratzen zuten. Errepresio indar moduan erabaki. Canovasen sistemaren amaiera, Errestaurazioaren krisi sakona, Txandakatze sistemaren amaiera, honekin amaitzeko urte batzuk behar izan ziren.


Amaiera honen arrazoiak:

Erregearen protagonismoa, beraz, botere gehiago eduki, eta erabaki gehiagotan parte hartu nahi zuen, gobernuburuei hainbeste utzi beharrean.  Jauntxokeria, iada jendea ez dago prest herrietan kazikea aguantatzeko. Gobernu aldaketa asko, 21 urte hauetan, gobernuan ia urtero aldatzen ziren.  Sistemaren aurkarien lana, oposizioa (Errepublikarrak, intelektualak, Nazionalistak, Langileak, Anarkistak, Prezioen igoerarekin sindikatuek grebak egin, PCE sortu, nahiz eta ilegala izan, Errepresio giroa, adibidez Datok bultzatutakoa.


Hiru egoera kiritiko egon ziren:

  • Bartzelonako aste trajikoa (1909)

Bartzelonan istilu handiak eman ziren. Arrazoiak: Anarkista, sozialista eta Lerrouxen errepublikak bultzatuta. Bultzatzailea: Gobernuak leporatu zion Francisco Ferrer Guardari atxilotu eta fusilatu egin zuten.

  • 1917ko krisia

3 eragile egon ziren urte horretan: Defentsarako Batzorde Militarrak ez desegitea (militarren ordezkarien erakundea). Parlamentarien Biltzarraren lana (txandakatze sistema desagerrarazteko helburua; erreformaren alde. Estatu golperik gabe): Abuztuko greba orokorra konbokatzeko deia egin zuten (sozialistak, UGT, CNT, atxilotuak,...) ugari egon ziren eta hauek ere errepresioa jasan zuten.


  • Marokoko hondamendia

1909an, Espainiak 20.000 soldaduri deitu. Urte horretan “Barranco del Lobon” militar espainiarrak enfrentamenduan galdu, lurraldea galduz, baina ez lurralde osoa. 1912an, Frantziarekin batera Afrikako ipar-ekialdeko eremua banatu; Espainia iparraldearekin geratu. 1913an, protektoratua ezarri. Koloniak. 1921ean, “Annualeko porrota”; gerra hau Rifekoen aurka. Galera handia Espainiarentzat: 8000 soldadu hilik lurraldea galdu. Ikerketa edota informea egitea eskatu zuten, horrelako galeraren arrazoiak jakiteko. Informe hori egin zuen gobernuak, arrazoiak argitzeko, “Picasso informea”.  Galerak eragina izan politikan, Primo de Riverak estatu golpea eman eta Diktadura ezarri 1930 arte.

Alfontso XIII

Ak dimititu, eta politika utzi egin zuen eta horrela diktadura hasi, inongo enfrentamendurik gabe.


Entradas relacionadas: