1917ko Errusiako Iraultza: Otsailetik Urrira
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,14 KB
1. 1917ko Otsaileko Iraultza: Tsarismoaren erorialdia
Petrograd hirian, 1917ko otsailaren 23an, sekulako manifestazioa egin zuten, ondoren greba orokorra eta altxamenduak kuarteletan. Horren ondorioz, tsarrak abdikatu egin zuen eta behin-behineko gobernu bat sortu zen. Errepublika izendatu zen eta hauteskunde konstituziogileak deitzeko konpromisoa hartu zen, Errusia demokrazia parlamentario bihur zedin.
Alderdi burgesek (AKD eta ASI) agintzen zuten gobernu berrian. Zenbait erreforma politiko eta sozial egiteari ekin zion, baina, aldi berean, gerrako aliatuekin zituen konpromisoei eustea erabaki zuen gobernuak. Horrek ezinezkoa egiten zuen biztanleen bizi-baldintzak hobetzea eta aspalditik eskatutako nekazaritza-erreformari ekitea.
Herritarren nahigabea areagotu egin zen eta sobietak gobernua boteretik kentzea exijitzen hasi ziren. Tsarra boteretik kendu zuten indarren batasuna hausten hasi zen, eta botere-bikoiztasuna sortu zen: behin-behineko gobernuaren boterea eta sobieten boterea.
2. Urriko Iraultza: Boltxebikeak boterera
Boltxebikeak sobiet gehienen babesa irabazten joan ziren. Haien buruzagia Lenin zen. Lenin erbestetik itzuli zen Errusiara eta Apirileko tesiak proposatu zituen. Tesi horietan defendatzen zuen:
- Behin-behineko gobernua agintetik kentzea eta langile eta nekazarien sobieten gobernua ezartzea.
- Alemaniarekin bakea sinatzea.
- Lurrak nekazarien artean banatzea.
- Lantegien zuzendaritza langileen esku uztea.
- Banka nazionalizatzea.
- Inperioko nazionalitateak onartzea.
Boltxebikeek 1917ko urriaren 25erako altxamendua prestatu zuten. Horretarako, sobieten laguntza zuten (sobietek beren milizia armatuak sortu zituzten: Armada Gorria). Matxinatuek Petrograd hiria okupatu zuten, Neguko jauregia hartu eta behin-behineko gobernua kendu zuten boteretik. Iraultza bat-batean zabaldu zen Moskun eta herrialdeko gune industrialetan.
Langile-gobernua aldarrikatu zuen Petrograden bildutako Errusiako sobieten II. biltzarrak: Lenin zuen buru gobernu horrek, eta Trotski eta Stalin gobernukide ziren.