1905 IRAULtza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,63 KB

Tsarismo autoritarioa:

Monarkia absolutua (Tsaren autokrazia) nagusi. Tsarra (Nicolas IIa, Romanov familiakoa) Dumaren (parlamentuaren) gainetik zegoen agintean, aginte guztiak biltzen zituen. Noblezia, klero ortodoxoa, armada eta burokrazia tsarren aldekoak ziren, mesedetzen zituelako. Burgesia, indar gutxikoa zen eta liberalismo zaleak, beraz antiabsolutistak. Herriaren gehiengoa, nekazariak, miserian bizi ziren, iraupenezko nekazaritzagatik eta lurren jabetzarik ez zutelako. Langile industriala, gutxiengoa, lan baldintza txarrekoak, baina oso aktiboak ziren hirietan. Nekazariak eta langile industriala (proletalgo industriala) sobietetan antolatu ziren, geroago armada batuko zaie.

Herritarrak sortu zituzten partidu marxistak desberdinak ziren:

  • Moderatua: sozialdemokratak, mentxebikeak, burges liberalekin elkarlana onartu, sozialismoa inposatzeko.

  • Erradikalak: marxista komunistak, Lenin eta boltxebikeak, langile diktadura zaleak, burges liberalen aliantza gabe

Ekonomian iraupeneko nekazaritza nagusitu. Industrial iraultza (kapitalismoa) ahula hasi, industrializazio gutxi eta berantiarra, trenbideen eraikuntza hasi. Gizarte feudala (estamentala) nagusitu, jaiotzezko pribilegiatuetan oinarrituta.


Iraultza liberalista: (1905-1917)

Burgesen iraultza, 1905eko iraultza liberalismo moderatua (saiakera bat izan zen) eta 1917ko otsaileko iraultza liberalismoa erradikala (errepublikarra)

Liberalismoaren ezaugarriak: errolda sufragioa, aginte banaketa (Duma tsarraren gainetik zegoen), eskubideak, konstituzioa. Baina arrakastarik ez. Burgesiak liberalismoa bultzatu zuen, bai monarkikoa baita errepublikarra, baina ahala ere biak huts egingo dute. Sozial moderatuak: sozialdemokratak, mentxebikeak, burgesekin elkarlana onartu, ondoren sozialismoa inposatzeko. Tsarismoaren aldekoak: noblezia, klero ortodoxoa, armada (goi karguak) eta burokrazia. Armadak estatu kolpea antolatu 1917an, Kornilov jeneralena. Langile arradikalak: Lenin eta boltxebikeak, langile diktadura zaleak, burges liberalen aliantzaren kontrakoak zirelako. Sobieten kontrola lortu. Leninen boltxebikeak estatu kolpea desegin zuten.

Burgesek, sistema kapitalista (liberala) nahi zuten, ezaugarri hauekin: (Kapitalismoa hasi, baina ahala ere ahula)

  • Bakoitzaren irabaziak helburu izango ziren

  • Jabetza pribatuen aldekoa ziren

  • Estatuak ekonomian ezin zuen parte hartu.

Burgesak gizarte klasistaren aldekoak ziren, aberastasunaren arabera eta jabetza pribatuetan oinarrituta zegoen, ez pribilegio tradizionaletan.




Entradas relacionadas: