1898ko krisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 41,82 KB

4. Gaia :Errestaurazioa eta krisia: 1. Ezaugarriak: 1874 ko Errestaurazioa deitutako garaia hasi zen eta 1923. Urtean Primo de Riverak estatu kolpea jo zuen arte luzatu zen historiagile batzuen iritziz; beste batzuen aburuz, ordea 1931n Alfontso XIII ak tronua eta Espainika utzi harte. Errestaurazioa Canovas del Castillok bultzatu zuen eta bi faktoretan oinarritu zen, 1876ko Konstituzioa batetik eta bi alderdi burges handien artean hitz hartutako txandakatze politikoa bestetik. 1998 ko hondamendiaren eta AEBen aurrean Kuba, Filipinak eta Puerto Rico galdu ostean Errestaurazioaren ereduaren gainbehera hasi zen. Gainera, mende amaieran jauntxokeriaren eta hauteskundeetako iruzurraren kontrako kritikak zein langileen eta nazionalisten aldarrikapenak nagusitu ziren. Espainiak oso une larriak igaro zituzten. Erregeak zuzenean parte hartu zuen politikan eta horrek Canovasen sistema konstituzionalaren desintegrazio prozesua azkartu zuen; gainera gizarteko sektoreek ez zuten euren indarrak batzen jakin porrot egin zuen sistema konstituzionalari irteera emateko. Horrek egonezin sozial eta politikoak zein herritarren altxamenduak eragin zituen eta erregimenak autoritarismo kontserbadorearekin erantzun zion egoera kritiko horri: Primo de Riveraren diktadura. Diktaduraren irtenbidea, hala ere, monarkiaren erortzea ekarri zuen. Horren erantzuna II. Errepublikaren aldarrikapena izan zen.


2. Monarkiaren berrezartzea: Alfontso XII.A (1875-1885): 1874 an, Borboien monarkia berrezarri zenean, Alfontso XII.Arekin, Errestaurazioa izenaz ezagutzen den garai luzea hasi zen. Oreka eta indar politikoen adiskidetza lortu nahi zen. 2.1 Canovasen sistemaren oinarriak: 1923 arte luzatu zen Errestaurazioaren sistema politikoaren bultzatzaile nagusia Canovas de Castillo izan zen. Sistema politiko baten oinarri juridikoak ezarri zituen bi elementu bermatzeko: ordena eta aurrerakuntza ekonomikoa. Sistenma horrek 3 oinarri nagusi izan zituen: 2.1.1 1876 ko Konstituzioa: 1876 ko konstituzioa erregimen berriaren neurrira sortu zen. 1845 ekoaren antz handia zuan alderdi askotan, baina hura baino malguago eta anbiguoagoa zen. Konstituzio berriak subirotasuna erregearen eta gorteen artean banatzen zuen: Erregeak ministroak izendatzen zituen, gorteak deitzen zituen eta gorte horiek desegiteko zein legeei betoa jartzeko ahalmena zuen. Gorteetan bi ganbarako sistema mantendu zen: 1-Senatua noblezia eliza eta armadako kideek osatzen zuten. Kide horietariko batzuk erregeak izendatzen zituen eta gainerakoak aberats batzuentzat mugatutako sufragioaren bidez hautatzen ziren.2 - Kongresua. Lehenik diputatuak sufragio mugatuz hautatzen hasi ziren, baina 1890 ean gizonezkoen sufragio unibertsala berrezarri zen.  Eliza eta estatuaren harremanei dagokienez, seiurteko garaiko askatasun erlijiosoa mugatu egin zuten eta gainera, katolizismoa erlijio ofizial bakar gisa ezarri zen, baina gurtza guztiak onartu ziren. 2.1.2 Txandakatze politikoa:  Bi alderdi liberal handien arteko adostasuna bilatzen zuen antolamendua zen, aurrez hitz hartuta boterean txandakatzeko. Hauek ziren bi alderdiak: 1- Alderdi kontserbadorea: 1875 urtean sortu zen, Canovas zuen buruzagi eta garai bateko liberal moderatuek eta unionistek osatzen zuten. 2- Alderdi liberala: 1880 an sortu zen, Praxedes Mateo Sagasta zen buruzagia eta liberal progresistak bildu zituen bere baitan. Txandakatzetik kanpo, hala ere, alderdi asko geratu ziren: ezkertiarren artean, errepubliarrak eta sozialistak; eta eskuindarren artean, karlistak,kataolikoak, tradizionalistak eta alderdi nazionalista berriak. 2.1.3 Jauntxokeria: Txandakatzearen sistemak burgesiako bi alderdi nagusiek boterearen parte hartzea ahalbideratu zuen. Txandakatze hori eraginkorra izateko, ezkertiar eta eskuindarren indar erradikalek instituzioetan parte ez hartzea lortu behar zuten, eta horretarako hauteskundeen manipulazioa beharrezkoa zen. Hauteskudeetan iruzur egin zen, bai sufragio mugatuaren garaian, bai, gizonen sufragio unibertsala zegoenean ere; hala, gobernua osatu behar zuen alderdiak beti lortzen zuen gehiengoa parlamentuan. Nekazaritza inguruetan jauntxoek, lurjabe handiek herrietako botazioak kontrolatu zituzten eta horretarako indarkeria erabili zuten, botoak erosi zituzten, zerrendak aldatu zituzten, bi alderdi nagusienek erabakitako pertsonak aukeratzeko, hauteskundeetako azken emaitzak aldatzen zituzten gobernatzea zegokion alderdiaren alde...2.2 Foruen ezeztapena eta kontzertu ekonomikoaren ezarpena: II. Gerra Karlista amaitutakoan, Canovasek 1876ko uztailaren 21 eko legearen bidez foruen abolizioa dekretatu zuen eta ondoren 1878ko otsailaren 28 an Kontzertu Ekonomikoa zeritzan zerga erregimen berezia eskaini zuen. 2.3 Alfontso XII. Aren erregealdiko bilakaera politikoa (1875-1885) 2.3.1 1875 etik 1881 era: Canovas bake sozial eta politikoa lortzen saiatu zuen, ezinbestekoa baitzuen bere sistema politiko berria oinarritzeko. Horretarako, militarki bi fronteri ekin zien gatazkak bukatzeko asmoz: Karlistenari, penintsula iparraldean eta independentistenari, Kuban. Martinez Campos jenerala bidali zuen Kubako altxamendua baretzera. Horrek bakea ezartzeko agindua zeukan, hainbat konpensazio sozial eta ekonomikoren truke eta hori, 1878 ko Zanjon-go Bakeari esker lortu zuen. Bake horren bidez, autonomia erregimena eman zion Espainiak irlari, indultu orokorra onartu zen eta esklabotza abolitzeko konpromisoa hartu zen. Hala ere, gatazka berpiztu egin zen 1895.Urtean eta orduan ere kubatarrek AEB ren laguntza izan zuten. Garai honetan errestaurazioaren sistemaren oinarriak ezartzeaz gain, Canovasek norbanakoaren eskubideak mugatu zituen gobernuaren zentsura berrezarriz katedra askatasunean, biltzeko eta adierazteko askatasunean eta prentsa askatasunean. Bestetik, guardia zibila jurisdikzio militarren menpe zen, horrela izaera zibila galdu harte. 2.3.2(1881etik aurrera) 1881ean Alderdi liberala gobernura iritsi zenean, Sagastak proiektu erreformistak planteatu zituen esparru ekonomikoan politiko liberalizatzailea sustatzeko. Ginera gizartean, langileen interesetan hurbiltzen saiatu eta 1883an gizarte erreformako batzordearen sorrera onartu zuen, izaera informatiboa zuen. Katedra askatasuna eta bizteko eta adierazteko askatasuna ere onartu zituen.  1883 eta 1885  artean kontserbadoreek boterea berreskuratu zutenean, erreforma asko bestan behera geratu ziren. 2.3.3Hego Euskal Herrian:Karlistak indar handia izateni jarraitu zuten, nekazaritza inguruetan batez ere; diputazioetako eta udaleko hauteskundeetan argi erakutsi zuten joera hori. Liberalak karlismoari aurre ahal izateko, joera desberdinetako liberalek elkartu egin behar izan zuten hauteskundeetan, Hauek azkar egokitu ziren kontzertu ekonomikoen esanetan.


3-MARIA KRISTINAREN ERREGEORDEA: 1885eko azaroan Alfonso XII.A hil egin zen eta horren emazte Maria Kristinak hartu zuen erregetza. Canovasek ahozko konpromisoa hartu zuen Sagastarekin (el Pradoko Hitzarmena) txandakatze politikoa eta Errestaurazioko erregimenarekin  aurrera egin eta sendotzeko. 3.1Gobernu liberalaren ekintza:Maria Kristinaren erregealdiko lehen urtean Sagasta itzuli zen gobernura eta liberalekin harriari egonkortasun politiko eman zitzaion eta garapen ekonomikoari bultzakada eman zioten.
Erreformismo liberala nagusitu zen eta 68ko iraultzako ideiak, 1881-1883 aldian berrezarri nahi izan zirenak, aurrera eramatea lortu  zen: askatasunak hedatu ziren, epaimahai bidezko epaiketak ezarri ziren: sufragio mugatua baztertu(1890) eta gizonezkoen sufragio unibertsala ezartzen zuena; kode zibilaren erreforma egin zuten. Hazkunde ekonomikoa eta trenbideen hedapenerako hainbat lege liberalizatzaile eman zen. Txandakatzetik kanpo zeuden alderdiei zegokienez; batetik, mugimendu errepublikarra gainbehera izan zuela Pi i Marmallen talde federala minoritarioa bilakatu baitzen era Castelarrek monarkiaren aldeko alderdi liberalekin bat egitea erabaki baitzuen; bestetik, karlismoak artean ere indar handia izaten jarraitu zula Euskal Herrian; eta azkenik, garai horretan gizarte mugimenduak sortu edo indartu egin zirela; katalanismoa, sozialismoa era beranduago euskal nazionalismoa.
3.2 Laurogeita hamarreko hamarkada:  Canovas eta Sagastaren txandakatzea zorroztasun handiz bete zen, baina, mende amaieran, esparru sozioekonomiko era politikoa eragin zuen krisi  gogorrari aurre egin behar izan zioten bi alderdiek. 3.2.1 Mende amaierako krisia: Europan Hirurogoita hamarreko hamarkadan hedatzen hari zen krisi ekonomikoa eragin negatiboa izan zuen Espainiako, ekonomia, lehiakortasun handiaren ondorioz. Nekazaritzak et abeltzaintzak laurogoiko hamarkadan amaiera krisia izan zuen, produkzioan eta prezioak behera egin zutenean, lurjabe handiek atzerriko produktuen aurrean euren produkzioa babesteko muga zergak ezartzea eskatu zuten. Horren ondorioz, kontserbadoreek 1891ean, krisiari aurre egiteko joera protekzionistagoa zuen politika ekonomikoa ezarri zuten eta aurreko librekanbismoa baztertu. Lurjabeek ez ezik, Kataluniako ehungintza industrietako eta bizkaiko siderurgietako jabeek ere neurri protekzionistak eskatu zituzten nazioarteko konpententziari aurre egiteko. Ekonomi krisiak, era berean, gizarte krisia eragin zuen. Nekazaritza krisiaren ondorioz nekazarien bizi eta lan baldintzak asko gogortu zituen eta horrek gatazkak areagotu zituen. Langileen mugimendua ere sendotu egin zen eta dotrina anarkista zein sozialistak hedatu egin ziren langileen artean. Gizarte tensioa ere handitu egin zen eta horrek, mitinak, manifestazioak eta atentatuak ekarri zituen. 3.2.2 Euskal Herrian : Foruzaleen egonezinaren eta kontzertua berritzean sortutako tentsioaren emaitza 1893an sortutako nazionalismoaren aurreko istiluak izan ziren: Nafarroako Gamazada eta Gernikako Sanrokada. Bestetik, errepublikanismoak eta sozialismoak gero eta jarraitzaile gehiago zituzten, batez ere hirietako erdi eta behe mailako klaseen artean; klase horiek gero eta jarraitzaile gehiago zituzten Bizkaiko industrializazioaren erritmo azkarraren ondorioz. Bestetik, industriako eliteak Errestaurazioko hauteskundeetako iruzurra erabili zuen eta botoak erosi zituen Euskal Herriko bizimodu politikoan parte hartu ahal izateko, Victor Chávarri enpresariak bultzatutako La Piña erakundearen bidez, besteak beste. 3.3 Kolonietako gerrak : Kolonietako arazoak izan ziren laurogeita hamarreko hamarkadako gatazka nagusiak eta errestaurazio sistemaren kontrako jarrera piztu zutenak. Garai horretan, potentzia handien hedapen inperialista gertatu zen, eta Afrika eta Asia banatu zituzten. Espainiari berriz, garai batean izandako inperio kolonialetik, Puerto Rico eta Kuba eta Filipinak baino ez zitaizkion geratzen 1895. Urterako. 3.3.1 Gerraren garapena : Errestaurazioaren garaian, AEBk Kuban zituen interesak gero eta handiagoak ziren, azukrearen industria oparoan eta meategietan inbertitutako kapitalak zirela eta. Zanjongo Bakearen ondoren (1878), Kuban mugimendu independentistak hedatuz jarraitu zuen, AEBk bultzatuta eta José Martík zuzenduta. 1895. Urtean, enfrentamendu armatua areagotu egin zen, Filipinetan zein Kuban. Cánovasen gobernuak Martinez Campos jenerala bidali zuen azken horretara altxamendua baretzera eta 1897.Ean autonomia handia eman zion irlari. AEB Maine zeritzon ontzi iparramerikarraren leherketaren aitzakia erabiliz, gerran sartu ziren. Gerra berehala amaitu zen eta Espainiako armada suntsituta eta irainduta geratu zen. AEBko ontziek ez zuten inolako arazorik izan espainiarren ontziteria suntsitzeko Manilan (Filipinak) eta Santiagon ( Kuba). Espainiako soldadu  asko hil zen, gehienak behe mailetatik erreklutatuak. 3.3.2 Amaiera eta ondorioak : Errendizio formala 1898ko abenduan sinatu zen, Parisko bakea. Bertan Espainiak Puerto Rico, Filipinak eta Guam uharteak AEBri emango zizkiola jasotzen zen eta gainera Kubaren independentzia onartzen zen. Urtebete beranduago, Espainiak itsasoz bestaldeko inperio osoa desegin zuen, Alemaniari Karolina uharteak, Mariana uharteak eta Palos uharteak saldu baitzizkion. 98ko hondamendiak nortasun krisi latza eragin zuen Espainiako gizartean, hurrengo mende arte irauteaz gain, errestaurazio sistemaren krisiaren hasiera eragin zuena. 3.4 98ko KRISIA: 3.4.1 Hondamendiaren eragina: AEBen aurrean izandako porrot militarrak eragin handia izan zuen Espainiako gizartean eta gutxiagotasun sentimenduak menderatutako pesimismoa nagusitu zen. Krisi egoera horrek Espainiaren gainbeheraren eta 98ko hondamendiaren arrazoien berezko hausnarketa intelektual eta politiko sakona eragin zuen eta bi mugimendu nabarmendu ziren nazionalismo espainiar kontserbadorea indartuz. 3.4.2 Erregenerazionismoa
: Korronte ideologiko bat izan zen, Errestaurazioaren sistema kritikatu zuena (Juaquin Costaren berriztapenari kritika). Sistema liberala berritzea proposatzen zuen eta Espainiako arazo larriei aurre egitea. Erregenerazionismoko pertsonaia nabarmen eta garrantzitsuena Juaquien Costa izan zen. Bere ustez erregimenaren arazoak oligarkia eta jauntxokeria ziren. 3.4.3 98ko belaunaldia:
XX. Mendera igarotzean nagusi zen pesimismoa ezin hobe islatu zituen mugimendu artistiko literarioa izan zen eta XX. Mendeko lehen urtetan garatu zen. Belaunaldiaren lanak Espainia ilunaren kritikan oinarritu ziren, miserian eta tradizioan murgilduta, iraganean geldituta zegoen Espainia salatu zuten. Hori gainditzeko herrialdea alor guztietan modernizatu eta berritu beharra zegoela uste zuten. Kiderik garrantzitsuenen artean; Miguel de Unamuna, Azorin, Pio Baroja, Valle Inclan etab.


5. Alfontso XIII.A Errestaurazioaren krisia eta Hondaratzea (1902-1931): 1902an Alfontso XIII.Ak erregetza hartu zuenetik 1931n galdu zuen arte, Euskal Herriak eta Espainiak una larriak igaro zituzten. Alfontso XIII.A adinez nagusi izan eta bere erregealdia hasi zenean, Errestaurazioaren sisteman ordurako hasi zen krisia sakonduz eta larrituz joan zen. Hala, Canovasen sistema konstituzionalaren desintegrazio prozesua areagotu egin zen, erregearen parte hartze politiko zuzenak eta gizarteko eragileen bateratze faltak lagunduta. Horrek egonezin sozial eta politiko handia eragin zuen eta ondorioz herritarren altxamendu gogorrak 1923an arazo horiei guztiei erantzuteko erregimen autoritario eta kontserbadore batek (primo de Riveraren diktadura) hartu zuen boterea, monarkiaren agortzea eta erotzea ekarri zuena. Hala, 1931n erregimen errepublikarrari ireki zitzaion atea.  5.1 Egiturazko arazoak. 5.1.1 Egoera ekonomikoa: Nekazaritza zen sektore nagusia eta ekonomia horren mende zegoen, baina sektore honen egoera txarra zen, baita bertan jarduten zuten pertsonena ere. (soldata txikiak, oinarrizko beharrak ezin ase,analfabetismo ikaragarria... )Azken horrek emigrazioa ekarrio zuen. Kataluinia zein Euskal Herriko industri guneetara edo Amerika zein Afrikara. Mendearen lehenengo urteetan nolabaiteko garapena izan arren, Espainiako industrializazioa oso ahula zen eta toki zehatzen baino ez zen garatu. Lehen Maila Gerrako neutraltasunak sortu zituen etekin pribatuak ez ziren inbertitu eta estatua izan zen kapital publikoa inbertitu zuen bakarra. Besteak beste, modernizazio ekonomikoaren porrota eragin zuen.5.1.2. Gizarte egoera: Espainiako mende hasierako gizartea ekonomiaren dualtasunak baldintzatu zuen: Mundua gero eta pobreagoa bihurtzen ari zen bitartean, hiri inguruetako industri guneak aurrera zegiten. Demografiari dagokionez, 1900. Urtetik Espainiako biztanleriak Hazkunde iraunkorra izan zuen, heriotza tasak behera egin zuen nabarmen eta jaiotza tasak behera egin zuen. Jokaera demografikoa modernizatu egin zela. Aurreko horrekin batera, migrazio mugimenduak ere gertatu ziren. Gizarteak aurreko mendeetako egituraren antzekoa izaten jarraitu zuen eta, gehiengoa izan arren, langile klaseen egoera negargarria azpimarra genezake. Bestetik, Alfontso XIII.Aren erregealdian Kataluinia eta Euskal Herriko erregionalismo eta nazionalismoek mugimendu garrantzitsuak izan zituzten; baita, hein txikiagoan, Galizia eta Valentziakoek ere. Horrek politika zentral eta zentralistari eragozpenak sortu zizkion. Langileek ere, euren egoera tamalgarriari aurre egiteko aurrera eraman zituzten ekintza zein egiturekin erregimenari eragozpenak sortu zizkioten. Espainiako langileek zituzten arazoek klase horren batasuna bultzatu zuten eta erakunde sindikaletan elkartu ziren. Halaber, euren arazoak konpontzeko grebak, manifestazioak eta ekintza iraultzaileak ere egin zituzten. Ordu arteko langileen aldeko bi korronte nagusiek jarraitu zuten ekintzaile nagusiak izaten: -  Sozialismoa eta horren sindikatua, Langileen Batasun Orokorra, langile gaituen eta hirietako langileen artean errotu ziren. 1910. Urtetik aurrera, Pablo Iglesias, alderdiaren fundatzailea, gobernuko diputatua izan zen. - Anarkosindikalismoa, Lanaren Konfederakuntza Nazionalaren sorrerarekin, batez ere Kataluinia, Andaluzia, eta Levanten hedatu zen tresna iraultzaile gisa.

Armada ere arazoa zen militar kopuru handia zuelako, proportzio falta handia agintari eta tropen artean, oso soldata txikiak, baliabide gutxi eta material zaharra, gaitasun operatibo txikia… Horrez gain, ordena publikoaren arazoak ere armadari dei eginez konpontzen ziren; hala, proletario eta langileen mugimenduen artean militarren kontrako giroa sortu zen.

5.1.3. Indar politikoak: Alfontso XIII.Aren erregealdia, Cánovasek ezarritako txandakatze sistemaren krisia bizi izan zuen. Alderdi konstituzionalek agindu arren, erregearen parte hartzea gero eta handiagoa izatea; alderdi politiko horiek herritarrengana ez iristea; hauteskundeetako jauntxokeriak eta etengabeko gobernu aldaketak ezegonkortasun politikoa eragitea; alderdien barnean ere zatiketak gertatzea; kontserbadore eta liberalek lanaren esparruan berrikuntzak egin arren, langileen mugimendu falta zegoen. Alderdi kontserbadorean Canovas hil ondoren, francisco Silvela eta Antonio Maura izan ziren alderdiaren buruzagiak. Jauntxokeria, hauteskunde iruzurra eta zentralismo burokratikoa baztertzen saiatu baziren ere ez zuten lortu. Alderdi liberalean, Sagasta hil ondoren Eugenio Montero (1903-1905) eta Segismundo Moret izan ziren gobernuan (1906ko Eskumen legea eman zuen, terrorismoaren aurka borrokatzeko botere militarraren hedapena onartzen zuena). 1907an, alderdi kontserbadoreak gobernua hartu zuenean, zatiketa gertatu zen alderdi liberalean eta alderdi liberal demokrata sortu zen eta Jose Canalejas izan zen buru. Canalejas gobernuburu izan zenean, Maurarena baino berrikuntza programa zabalagoa proposatu zuen, eta bertan arazo erlijiosoa, gizarte arazoak eta Kalaluniako egoera aztertzen ziren. Txandakatzearen erregimen konstituzionalaren aurkako oposizioa zatituta egon zen eta ez zen oso eraginkorra izan: errepublikarrak, intelektualak, nazionalista periferikoak.. Ezin izan zuten errepresentazio aipagarriak lortu, baina eragin zizkioten buruhausteak erregimenari.5.2. KRISI SOZIAL ETA POLITIKOA Espainiak zituen arazo ekonomiko , sozial eta politikoak bortizkeria handiz lehertu ziren eta zalantzan jarri zuten erregimen politikoaren jarraipena. 5.2.1. Bartzelonako aste tragikoa (1909):  Bartzelona eta Katalunian 1909ko uztailean indarkeria egoera latza bizi izan zuten eta giro hori sortzeko hainbat faktorek eragin zuten. Batetik, Marokoko gerra kolonialaren kontrako protesta: Algecisrasen 1906an hartutako erabakien ondoren, Maurak Espainiari zegokion Maokoko zatia okupatu nahi zuten. Tropak formatzeko egindako deiaren aurrean, Kataluniako erreserbistek ez zuten parte hartu nahi izan gatazko horretan, ofizialtasuna lortzeko aukera bazuten ere, soldaduen heriotza arriskua handia baitzen, Eta bestetik, fanatismo antiklerikala: Masa proletarioak eta burgesia ezkertiarrak kristautasunetik aldetzen ari ziten gero eta gehiago, eta kleroa eta erlijioaren kontrako fanatismoa agerian geratu zen herren ondorioz. Fanatismo horren adibide dugu eliza eta komentuei su ematea.

Gizarteko altxamendu bortitzak une hartan Espainiako industri gune garrantzitsuena zen Bartzelonako hirian gertatu ziren 1909ko uztailean. Hainbat manifestazioren ondoren, greba orokora deklaratu zuten anarkistek, sozialistek eta Lerrouxen erradikalek eskatuta eta langileekin batera, bat-bateko altxamendu bortitza gertatu zen: hiria gelditu, kaleak hartu, barrikada jarri, eta komentuak eta elizak erre zituzten. Mauraren gobernu kontserbadoreak gerra egoera dekretatu zuen Bartzelonan eta armada bidali zuen altxamendua menderatzera. Gobernuaren zapalkuntza zela eta, heriotza eta atxilotu egari egon zen, gainera, altxamenduaren bultzatzaile intelektuala, Francisco Ferrer Guardia antiklerikal eta antimilitarista, fusilatu egin zuten. Ondorioz, Espainiako eta nazioarteko iritzi publikoa muraren kontra agertu zen eta gobernuaren aurkako kritikak asko gogortu ziren. Horien aurrean Maurak dimititu egin behar izan zuen. Maura erori ostean, alderdi liberalak hartu zuen boterea. Oposizioari dagokionez, errepublikarrek eta sozialistek 1909ko azaroaren itun bat sinatu zuten monarkiaren erregimenaren kontra elkartzeko; gainera, 1910eko hauteskundeetan Pablo Iglesias sozialistak diputatu akta lortu zuen

5.2.21917ko Krisia eta sistemaren desintegrazio prozesua: Gizarteko hiru protesta izan ziren krisia piztu zutenak. Hiru mugimendu horiek konstituzioaren erreforma eta nazioko bizitza publikoaren berrikuntza planteatu zituzten. Militarren protestak: Protesta horiek Datorren gobernuak Militarren Defentsarako Batzordeak deuseztatu nahi izan zituenean sortu ziren. Batzorde horiek 1916an sortu ziren militarren eskaerak eta maila igoerak bideratzeko eta militarren baldintza profesionalak kontrolatzeko. Gobernuaren asmoen aurrean militarrek presioa egin zuten, eta gobernuak atzera onartu egin behar izan zituen estatu kolpe bat ekiditzeko. Gertari horrek botere zibilak armadaren aurrean zuen ahultasuna erakutsi zuen.  Altxamendu parlamentarioa:. Parlamentua itxita, konstituzioa berritzeko  eta txandakatze sistema baztertzeko asmoz, uztailaren Parlamentarioaren Biltzarra deitu izan zena elkartu zen Bartzelonan. Biltzar horretan katalanistek, sozialistek eta errepublikarrek hartu zuten parte eta indarkeria erabili gabe desegin. Egindako presioaren ondorioz, Lligak gobernuan parte artzea lortu zuen. Errege eman zuen ahalmen hori; baina horrek ez zion Lligari proposatutako erreformetariko bat bera ere lortzeko balio izan 1917ko Greba Orokarra:, 1917ko abuztuaren 9an Espainia osora hedatu zen greba orokorra egin zen. Greba horrek aldeko ( CNT, sozialistek eta UGT sindikatua) eta kontrako sektoreak (Batzorde Militarrak eta Parlamentarioaren Batzarra) izan zituen. Armadak gogor zapaldu zuen mugimendua. Ondorioz, laurogei hildako izan ziren eta bi mila atxilotu. Nahiz eta partaidetza ez en eskasa izan, deskonbokatu egin behar izan zuten greba eta antolatzaileek horri porrota iritzi zioten. Hala, sozialisten eta anarkosindikalisten artean tirabirak sortu ziren eta banandu egin ziren. Sistemaren desintegrazio prozesua: 1917tik 1919ra krisiari aurre egiteko zenbait kontzentrazio gobernu eratu ziren, baina ez ziren arazoak konpontzeko gai izan eta sistema konstituzionala zatituz joan zen. 1917 eta 1923 artean gizartearen asaldura izan zen ezaugarri nagusia, eta hainbat faktorek egoera orokorra larriagotu egin zuen: Batetik, gizarte eta ekonomi joera baztzuek ez zuten inongo mesederik egin, prezioek gora eta gora egin zuten… Bestetik, 1919. Urtetik aurrera Europako merkatuaren uzkurtzearen eta Europako iraultzen ondorioz, ekonomi krisia areagotu egin zen. Horrek ekarri zuen asalduraren gune nagusiak Bartzelona eta Andaluziako nekazari inguruak izan ziren. Azkenik, 1921ean Datoren Gobernuak neurri zapaltzaileak areagotu zituen eta anarkistek hil egin zuten. Gainera Alderdi Komunistaren sorrerak joera politikoen erradikalizazioa eragin zuen.

5.2.3. Marokoko Porrotoa: Maroko zela eta zituzten tirabirak konpontzen saiatzeko 1904an Frantziak eta Espainiak itun bat sinatu zuten bi herrialdeen eremuak zehaztuz. Banaketa horretan onura handienak frantsesek lortu zituzten. 1906ko Algecirasko Hitzarmenari esker Frantziak eta Espainiak egoera pribilegiatua lortu zuten germaniarren aurrean. 1909tik aurrera (1927ra arte), Espainiak Melillako sektoreko aurkako guneekin etengabeko liskarra izan zuen. 1912. Urtean, Marokoko iparraldea Espainiaren protektoratu bihurtu zen, 1906ko Algecirasko Hitzarmenean eta 1912an Frantziarekin sinatutako itunean ezarritakoaren arabera. Hala ere, protektoratuarekiko politika porrota izan zen, 1927a arte ez zuten lur hori menderatzea lortu. Marokoko protektoratua okupatzeak kostu ekonomiko handia izan zuen Espainiarentzat, eta heriotza ugari eragin zuen. Gertakari adierazgarriena 1921eko Annual-go Hondamendia izan zen, horrek markatu baitzuen Marokoko porrota. 800 soldadu espainiar hil ziren eta Melilla hiria arrisku larrian egon zen  5.3 PRIMO DE RIVERAREN DIKATDURA eta MONARKIAREN ERORKETA: 1923ko irailetik 1930eko urtarrirela Miguel Primo de Rivera jeneralaren gobernuko agintaritza beregain hartu zuen estatu kolpe bat eman ondore. Estatu kolpearen osteko diktaduran hainbat etapa bereiz daiteke: lehene, 1923ko irailetik 1925eko abendura bitarte direktorio militarra garatu zen. Diktadoreak herria militartzea erabaki zuen gizarteko premia larriei erantzuteko (gizarteko gatazka eta terrorismoa, Marokoko gerra, sistema politikoaren modernizazioa, katalanismoa…). Bigarrena, 1925eko abendutik 1927ra artekoa, diktaduraren goren aldia. Azkenik, 1927tik 1930era artekoa, non erregimena desmilitarizatzea izan baitzuten helburu, eta estatu berri bat sortzeko ahalegina egin zen. 5.3.1Estatu kolpea: Annualen izandako sarraskiaren ondoren iritzi publikoa asaldatu egin zen eta erregeari leporatu zioten erantzukizuna. Parlamentuan Marokoko porrotaren erantzukizunak zehazteko batzorde bat eratu zen, baino une horretan estu kolpea gertu zen. Estatu kolpea Madrilgo lau jeneral eta diktadure bihurtuko zen Bartzelonako Miguel Primo de Rivera jeneralaren konplizitatearen emaitza izan zen: irailaren 12an Primo de Riverak manifestu bat eman zien egunkarie gerra egoera deklaratzeko Bartzelonan eta, berehala, erregeak kontrako jarrerarik agertzen ez zuela ikusirik, García Prietoren gobernuak dimititu egin zuen. Erregeak Primo de Riverari gobernua osatzeko agindu zion eta, beraz, konstituzioaren kontrako ekintza bultzatu zuen. Iritzi publikoak, bizi zen egoeraren aurrean larrialdiko neurriak hartu beharra zegoela ikusita, ez zion kontra egin estatu kolpeari. Anarkismoa izan zen kontra egin zuen bakarra eta greba orokorra deitu zuen, erantzunik gabe. Diktadura hasi zen unean Espainiak zituen arazo larrienak hauek ziren: txandakatze sistema politikoa eta Annualeko porrota eta gobernuak gatazko hori konpontzeko erakutis zuen gaitasun eza. Gizarteko altxamenduak hedatu ziren eta indarkeria terrorista ere bazegoen. Primo de Riverak sistemaren ustelkeria deuseztatu, Marokoko arazoari irtenbidea eman, ordena publikoa bermatu eta mugimendu separatistak isilarazi nahi zituen. 5.3.2 Diktaduraren arazoak: Primo de Riverak bere manifesuan hiru gai hauei irtenbidea eman nahi ziela adierazi zuen. Terrorismoa eta orden publikoa: Diktadoreak garantia konstituzionalak deuseztatu zituen eta gerra egoera Espainia osora zabaldu zuen. Somaten milizia zibilaren ezarpenarekin terrorismoa eta ordena publikoaren arazoa konpondu nahi izan zuen, batez ere Katalunian. Manifestazioak eta grebak debekatu zituen. Aberriaren segurtasunaren eta batasunaren kontrako edozein jarduera debekatu zuen; ondorioz, alderdi erregionalisten mitinak, bilerak, banderak… debekatu zituen. Alderedi komunista gogor zapaldu zuen. Alderdi politikoak debekatu ez zituen arren, kongresua desegin zuen eta senatuan zuten partaidetza deuseztatu zuen. Orden publikoaren arazoa konpontzea lortu zuen eta industri koitura hobetu zuen. Asko lagundu ekonomia alorrean, bai gizarte arazoak gutxitze aldera. Kataluniaren separatismoa: Horren aurrean diktadoreak trakestasun borondate txarra erakutsi zituen. Kataluniako burgesiak eman zion laguntza morala beharrezkoa zitzaion eta Cambórem LLiga eta burgesia Katalanistarengan Espainia osoan aplikatu zituen seriotasun ezaugarri erregenerazionistak ikusten ezin zituen jarrera separatistak onartu; haien laguntza premia txikiagoa, katalunian horren kontrako erreakzioz katalanismo eskuindarraren ezkertiarrak artu zuen indarra. Maciá jaunak Estat Catalá sortu zuen, klandestinitatean zuen alderdi erradikala. Diktadoreak Mankomunitatea desegin zuen, Kataluniako azken instituzioa. Marokoko arazoa:Primo de Rivera Marokoko lurrak uztearen aldekoa zen, baina Afrikan militarren presioaren ondorioz borrokatu egin behar zuen, 1924an ofizialak altxatu ziren. Ondoren, 1925ean Frantziarekin batera egindako ekintza militarrari esker espainiarrak irletako badian lehorreratu ahal izan ziren. 1926an, Abd al-Krim errenditu egin zen Frantziarren, 1927an zehar espainiarrek Marokoko eso Rifeko gerrari. Laguntzari esker armada adiskidetu egin zen berriro Primo de de Riverarekin eta diktadorea, Marokoko arrakasta aprobetxatuz , bere aginte politikoa sendotzen saiatu zen. 5.3.3 Erregimena institunalizatzeko ahaleginak: Diktadura Espainiako arazoak konpontzeko behin behineko irtenbide gisa aurkeztu konstituzioa indargabetu zuten gorteak desegin zituzten eta Espainia gobernatuko zuen direktorio militarra eratu zuten. 1925etik aurrera, primo de Rivera poliki poliki erregimena instituzionalizatzen saiatu zen bi Union Patriotiko alderdia eta Kontsultarako Batzorde Nazionala izan ziren. 1924an Union Patriotica sortu zen. Hori erregimen diktatorialaren parte hartu zuen alderdi bakarra zen Italiai ideia faxisten oinarriturik eratua. Alderdi horren programak jasotzen zituen: abertzaletasuna, katolikotasuna, famili morala administrazio zintzotasuna eta denon ongizatea. Egiatan, zeukan helburua gobernuan elementu zibil kontserbadoreak sartzeko tresna egituratzea zen, horrela,Primo de Riveraren lehen exekutiboko militarren nagusitasuna orekatzeko. Alderdia propagandarako tresna hutsa izan zen eta ez zuen babesik izan. Kontsultarako Batzorde Nazionalak diktadorea aholkatzen eta informatzen zuen. Hori 1929an amaitu zuten baina ez zuten indarrean jarri erregimena gainbeheran baitzegoen.Primo de Riveraren politika ekonomikoari dagokionez, ezaugarri nagusia estatuaren parte hartze handia izan zen. Estatuak produkzio nazionala babestu eta antolatu zuen: Produkzio sektore kontrolatu eta gainbegiratu zituen, enpresa nazionalei diru laguntzak eman zizkien, muga zergen protekzionismoa areagotu zuen kanpoko konpetentziaren aurrean nekazaritza eta industriako produkzioa sustatzeko, lan publikoak finantzatzeko inbertsio publikoak gehitu zituen eta Campsa eta telefonika monopolioak sortu zituen politika horrek emaitza onak izan zituen nazioarteko ekonomi koiuntura alde izan zuelako eta horri esker grebak gutxitu ziren, produkzioak gora egin zuen eta lan publikoak amaitu egin ziren; bestetik, estatuaren parte hartzeak ondorio kaltegarriak ekarri zituen, adibidez, zorrak areagotzea eta etekinik handienak Espainiako talde kapitalista nagusientzat izatea. 5.3.4. Erregimenari oposizioa: Unibertsitateko eta mundu intelektualeko multzo handi batek erregimena gaitzetsi zuen, zentsuraren gehiegikeria, katedra askatasuna mugatzea eta irakaskuntza zentroen eskasiarengatik batez ere: Intelektualen artean Miguel de Unamuno nabarmendu zen; horrek unibertsitate katedra galdu zuen diktaduraren aurka agertu zenean. Alderdi politikoei dagokienez, boterean txandakatzen aritu ziren alderdi politikoek Alfontso XIII.Ak Primo de Riverari babesa ukatzea bahi zuten, erregimena behin betiko instituzionalizatzeko arriskua ikusten baitzuten. Txandakatze sistematik kanpo zeudenen artean, berriz, alderdi errepublikarrek 1926an Aliantza Errepublikarra sortu zuten: muturreko katalanistak, Accio Catala alderdiaren ingurukoak, diktaduraduren kontra altxatu ziren, erregimenak Kataluniarekin zuen politika ikusita; UGT erakunde sindikalak erregimenaren alde egin zuen, hori aurreko sistema baino hobea zelakoan, baina ez zion inoiz ere bere laguntza osoa eskaini. Diktadurak CNT erakundeko anarkistak hazarri egin zituen eta Primo de Riveraren gobernuaren errepreesioaren ondorioz CNT zatitu egin zen. Zatiketa horretatik 1927an FAI sortu zen. 5.3.5.Bukaerako bilakaera eta monarkia erortzea: 1930eko urtarrilean Primo de Riverak dimisioa aurkeztu zion erregeari. Berak bazekien bere laguntza garrantzitsuena armadan zetzala, baina armada monarkiarekin zegoen. Hala, 1929tik aurrera diktadoreak erregearekin zituen harremanak okertu zirenean, armadarekikoak ere txarrera egin zuten, eta erregimenarekin jarraitzeko beharrezko babesik gabe geratu zen. Gainera, ekonomia arazoak areagotu egin ziren eta horri guztiari diktadorearen gaixotasuna gehitu zitzaion. Primo de Riverak alde egin zuenean, erregea bakarrik geratu zen diktaduraren eta monarkiaren beraren porrotaren aurrean. Hala, Cambori deitu zion gobernua era zezala eskatzeko, bain ahorrek ezezkoa eman zion. Horren aurrean, erregeak formula okerrena hartu zuen: beste jeneral batengana jo zuen, Damaso Berenguer. Gobernuburu berriak talde politiko bat behar zuen laguntzeko eta Alderdi Konstituzionalista eratu zen. Bestetik, geldialdi politikoaren aurrean normaltasunera itzultzeko hauteskunde mekanismo egokiena zein zen aztertu zen: hauteskunde lokalekin hasi ziren, baina gizarteak bizkarra eman zien. Erregimenak horrez gain oposizio handia izan zuen, grebak ugaritu egin ziren ekonomi egoera gero eta txarragoa zela eta. Gainera, errepublikarrak 1930eko abuztuaren 17an elkartu eta Donostiako ituna sinatu zen, Batzorde Errepublikarra eratu errepublika ezar zedin batera lan egiteko. Armadari dagokionez, 1930eko abenduaren 12an Galan eta Garcia Hernandez kapitainen altxamendua gertatu zen Jakan. Gera kontseilua egin ostean, heriotza zigorra ezarri zieten eta fusilatu egin zituzten. Gertakari horrek eta beste hainbat hutsegite politikok dimititzera bultzatu zuten Berenguer 1931ko otsailean. Berenguerren hutsunea betetzeko, Alfontso XIII.Ak kontzentrazio kabinetea eratzea erabaki zuen, Joan Bautista Aznar almirantea buru zuela. Aznarrek trantsizioa prestatu nahi zuen eta horretarako aurrena udal hauteskundeak deitzea pentsatu zuen; ondoren probintziakoak eta orokorrak deituko zituen. Udal hauteskundeak apirilaren 12an egin ziren eta probintzietako hiriburu guztietan errepublikarrek irabazi zuten Cadiz eta Palencia izan ezik. Emaitzak ikusirik apirilaren 14an Espainiako II Errepublika aldarrikatu zen, eta erregeak bere borondaez alde egin zuen. Erregearen beraren jarrerak bultzatu zuen monarkiaren erorketa, diktaduraren eta Berenguer eta Aznarren gobernuen alde egon baitzen, eta gobernu horiek ez ziren irtenbide politikorik bilatzeko gai izan.

Entradas relacionadas: