1893ko Bilboko mitin-protesta eta protekzionismoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,46 KB

Federiko Etxebarriaren mitin-protesta

Aurrean dugun testua Federiko Etxebarriak eskainitako merkataritza-itunen kontrako mitin-protesta da, 1893ko abenduaren 9an Bilbon egina eta jendeari eskainia. Garaian bertan idatzitako testu publiko eta politikoa da, non aldarrikapen bat egiten den arauak jartzeko.

Testuinguru ekonomikoa

Testuinguruari dagokionez, siderurgiako euskal enpresaburuek irizpide librekanbistei eutsi zieten ekonomiaren egoera oso ona zenean. Ez zuten halakorik egin, ordea, Kataluniako enpresaburuek, ezta gobernu zentral edo europar askok ere, 1873ko krisi ekonomikoaz geroztik. Orokorrean, burges liberal erradikalek politika librekanbisten alde egin zuten; burges kontserbadoreek, aldiz, politika protekzionisten alde.

Teknologia eta aldaketa protekzionista

1812az geroztik, euskal enpresaburu haiek jarrera protekzionistetara hurbildu ziren. Horren eragile izan ziren:

  • Thomas prozeduraren teknologia berria agertzea.
  • Siemens eta Martinen galdara irekia zabaltzea.

Bi prozesu horiek mea fosforoa ekoiztea ahalbideratu zuten. Horrela, Europako siderurgiak altzairua ekoitzi zuen, edozein mea-mota erabiliz. Horregatik, Somorrostroko burdin mearen (hematitearen) kotizazioak behera egin zuen Europako burdinaren merkatuan.

Ekoizleen Liga Nazionala eta Bizkaiko Liga

Liberalek boterea eskuratu zuten 1893an eta, ondorioz, azken ahalegin liberalizatzailea gertatu zen. Horri aurre egiteko, katalanak eta euskaldunak Bilboko Antzoki Berrian bildu ziren (egungo Arriaga Antzokiaren orubean). Bilera horretan, Ekoizleen Liga Nazionala eta Bizkaiko Liga eratu zituzten; biak protekzionismoa babesteko patronalak izan ziren.

Ondorioak eta etapa protekzionista

Hortaz, enpresaburuek –siderurgiakoak barne– eta gobernuek bat egin zuten protekzionismoaren alde egiteko. Horrekin, etapa luzea hasi zen, 1936ko Gerra Zibilarekin bukatu zena edo, beharbada, 1959ko Egonkortasun Plana onetsi arte iraun zuena.

Etaparen ezaugarriak:

  • Arantzel bidezko protekzionismoa.
  • Nazionalismo ekonomikoa.
  • Ekonomiaren gaineko esku-hartze politikoa.

Emaitzak:

1939. urtea arte, eta burdin meari dagokionez, Bizkaian 225 milioi tona atera ziren, eta horien %84 esportatu egin zen, diru-sarrera handiak ekarriz. Horrek esan nahi du bertako industriak mea horren %16 besterik ez zuela kontsumitu.

Entradas relacionadas: