1876ko uztailaren 21eko legea testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,37 KB

1876 ko uztailaren 21 eko legea:


Sailkapena:


Testu historikoa, 1876ko Uztailaren 21eko legearen lau artikulu
agertzen direlako. Testu juridikoa, lege bat, guztion betebehar bat, aldarrikatzen duelako. Dokumentu publikoa, euskal herritar guztiei zuzenduta dagoelako, eta ``Gaceta de Madrid´´aldizkarian argitaratua dagoelako. Testuaren egileak Gorteak dira, non gehiengoa kontserbadorez osatuta zegoen, baina Cánovas del Castillo ministroa izan zen legea burutu zuena. 1876an, alfontsotarrek liberalak garaitu zituzten
Hirugarren Gerra Karlistari amaiera emanez, eta garaipen horri esker, alfontsotarrek, foruen abolizioa defendatzen zutenak, aurrean daukagun testua egin zuten.

Analisia:


Testu honetan esaten da Araba,Bizkaia eta Gipuzkoa arma zerbitzuetara joateko zein estatuko gastuetan laguntzeko betebeharrak hedatzen zaizkiela, Konstituzioak halaxe agintzen dielako nazioko biztanle guztiei(1,2 eta 3 artikuluak)eta ondorioz Gobernuari baimena ematen zaio foruetan behar diren aldaketak egiteko kontuan izanda 1841ko Hitzarturiko legea eta Gasteizko Dekretua.

Iruzkina:


XIX. Mendean zehar liberalismoaren ezarpenak eta foruek talka egin zuten.Izan ere liberalismoaren printzipio nagusietako bat berdintasuna zen eta Nafarroako eta euskal probintzien foruetan onarturiko pribilegioak ez zetozen bat printzipio horrekin.Hori dela eta liberalak,aurrerakoiak bereziki saiatu ziren foruak ezabatzen.Lehenengo murrizketa garrantzitsua 1841an gertatu zen:Nafarroako Hitzarturiko Legeak foruak bertan behera utziz eta Euskal probintzietan Gasteizko dekretuaren ondorioz foruetako soldadutzaren eta zergen salbuespena ez zen geratu.Foruak ezabatzeko bide luze horretan 1876ko lege hau dugu azken pausua.Legea ulertzeko kontuan izan behar dugu karlistek sorturiko eta galdutako hirugarren gerra karlista(1872-1876). Gerra Sei urteko demokratikoaren garaian hasi zen,Amadeo Saboiakoak Espainiako tronua eskuratu zuenean hain zuzen ere. 


Une horretan aurrerakoiek agintzen zuten eta karlistek ez zituzten onartzen errege atzerritarra ez garaiko gobernu ezkertiar eta ezegonkorrak ere.Beraiek horien aurka beren hautagaia,Carlos printzea,jabego pribatua,foruak eta erlijioa defendatu zituzten. Lehenengo unetan hainbat Isabeldar haien alde kokatu ziren eta lehenengo gerra karlistan bezala Euskal probintzietako, Nafarroako,Kataluniako eta Aragoiko landan nagusitu ziren.Baina Alfontso XII a Espainiako errege bihurtzeak haien aldekoen kopurua gutxitu egin zuen eta erregeak eskainitako hitzarmenari ezetz esan eta gero azkenean gerra galdu zuten. Galera hori aprobetxatu zuen Canovasek Gorteek ezaba zitzaten euskal probintzietan geratzen ziren foruen azken aztarnak,soldadutzaren eta zergen salbuespena hain zuzen ere.Ezabapen horrek protestak eragin zituen Euskal probintzietan eta azkenik gorteek berriro Canovasen proposamena onartu zuten,izan ere probintzia horiei Nafarroak 1841 tik zeukan autonomía fiskala eman zitzaien Kontzertu ekonomikoaren bidez(1878).Amaitzeko esan beharra dago kontzertu horiek 1837 urte arte,Frankok Gipuzkoan eta Bizkaian ezabatu arte mantendu zirela bere osotasunean eta oro har onura handia ekarri zietela hiru probintziei.Kontzertuak Trantsizioaren garaian berreskuratu ziren gaur arte mantenduz

Garrantzia:


1876ko Uztailaren 21eko Lege hau oso garrantzitsua dugu. Izan ere, euskal foruek Aro Modernotik egindako ibilbide luzearen azken pausoa dugu, bertan ezabatu zirelako euskal probintziei geratzen zitzaizkien Antzinako Erregimenetik zituzten azken pribilegioak. Modu horretan, batetik, estatu liberalak aldarrikatzen zuen herritarren batasunaren printzipioa gauzatu zen, eta bestetik, espainiar estatuak lortzen zuen ere, lehen aldiz, legeak guztiak bete zitzaten herritarrek estatu liberalekiko zituzten bi betebehar nagusienetarikoak, zergak ordaintzea eta arma zerbitzuan parte hartzea, hain zuzen ere. Dena den, ezin utzi aipamenik gabe azken ezabapen honek eragindako protesten ondorioz, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak eskuratu zutela 1841.Urtetik Nafarroak zeukan antzeko autonomia fiskala, Kontzertu Ekonomikoaren bidez.





DESAMORTIZAZIOAK:


EGOERA:


Lur onen %70:  jabeko kolektibokoak ziren (eliza, noblezia eta udalak) Jabego pribatua %30: pribatuak (burgesia, nekazari handiak..)

AURREKARIAK:


Karlos III.Ak jesuitei eginikoak, Godoyk elizari (seirena kendu eta saldu), Cadizko gorteetan, ez zen aurrera eraman, Hirurteko liberalean egindakoak, garrantzi txikia.

HELBURUAK:


Ekonomikoak


Jabego kolektiboak merkatutik kanpo zeudenez, merkaturatzea salgai gisa. Dirua lortzeko: ·Mendizabalek: Estatuak zeukan defizita konpondu ahal izateko (zergak kitatu), eta horrela kaudimendun bihurtzeko eta horrela mailegu berriak eska ditzan. Armada liberala hornitu eta indartzeko I. Gerra Karlistan. ·Madozek: Estatua zorpetuta ez zegoenez, trenbidea finantzatzeko. Nekazaritzaren ekoizpena garatzeko.

Politikoak:


Liberalismoaren kausarako ahalik eta jende gehien eskuratzeko. Gerra karlista irabaztea eta Isabel II.A tronuan finkatzea.

MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIOAK:


 

1836ko desamortizazioak

1.Klero erregularrari (monasterioetan zegoen kleroa, erregela bati jarraitzen zutenak): Gizonezkoen ordena monastikoaren ezabapena. Lurrak, eraikinak eta bertan zeuden artelanak. Moja monastikoen monasterioak mantendu: lan publikoa egiten baitzuten.→ ondasun hauek estatuak eskuratu zituen, eta enkante publikoetan saldu hala ere, eraikinak harentzat gelditu zituen, ospitaleak eta zerbitzu publikoak sortzeko. 2.Nobleziari: Nobleziaren lurrei lotura kendu zieten. Jaurerri eskumendunak abolitu zituzten, beraz nobleek ez zuten jendearen gaineko eskubiderik izango. Maiorazkoa kendu: lurrak familiari lotuta zeuden, eta gozamenezkoak ziren lurrak jabego pribatu bihurtuko ditu. Horrela, usufruktuan lurrak zituen nobleak saldu zitzakeen eta dirua lortu. → Anai nagusiek presioa egingo dute eta ez da 1841era arte martxan jarriko. 

1837ko desamortizazioak

3.Klero sekularrari (Parrokien ardura duten apaizek): Ondasunak kenduko dizkiete, elizak ez. Ez da klero sekularra desagertuko.→ Estatuaren funtzionario bihurtuko dira (arazo ekonomikoa, lehen estatuak ez zituen ordaindu behar)


MADOZEN DESAMORTIZAZIOAK:


Moderatuek (1844ean agintea lortu): ·saldu ez ziren elizaren ondasunak bueltatuko dituzte. → elizarekin adiskidetzeko.-Madozek berriro kenduko dizkie ondasunak elizari. ·Udal lurren egoera: -Ondasun propioak: udalenak lantzeko diren lurrak, nekazariei alokatzen dizkiete egoera onean.-Ondasun arruntak: udalenak ziren basoak eta mendiak, biztanleek dohainik profita zitzaketen hortik  atera egiten zena: egurra, fruituak, azienda bazkatzeko eskubidea…→ SALMENTAN jarriko ditu lote txikiagoetan eta nekazariek zituzten eskubideak galdu.

ONDORIOAK:


Ekonomikoak


Jabego kolektiboak jabego pribatu bihurtu. Zorrak kitatu eta estatua kaudimendun bihurtu. Nekazaritza ekoizpena igo. Madoz: trenbidea finantzatu, nahiz eta behar adina ez lortu. Apaizak estatuak mantenduko ditu. Latifundismoari eutsi. 

Politikoak:

Gerra karlista irabazi armada finantzatzeagatik. Liberalismoa finkatu. Liberalismoaren kausarako jendea eskuratu: burgesia eta noblezia. Liberalismoaren kontra jarri: eliza eta nekazariak. 

Gizarte maila:

Talde onuradunak agertu: noblezia eta burgesia. Burgesia latifundistaren sorrera, batez ere hegoaldean, iparraldean ez zen gertatu, burgesia merkataritza eta industrian aritu baitzen. Talde kaltetuak agertu: eliza eta nekazariak-(Mendizabal) Aukera galdua: nekazariek lurrak bereganatzeko aukera paregabea egon zen, baina lurrak lote handietan banatu zirenez ez zin zituzten erosi izan.-(Madoz) nekazariek aprobetxatzen zituzten lurrak desagertu egin ziren, doako eta alokatzeko lurrak galdu zituzten.→ alokairu berriak garestiagoak ziren latifundioetan lan egitera behartuta geratu ziren.→ nekazaritza proletarioa sortu: jornalariak (soldata lanaren truke) klase berria.-Nekazaritzan egondako arazoek industriaren merkatua urria bihurtu zuten, ez zegoen kontsumorako dirurik. 

Kulturala:

Elizaren eraikinak desamortizatzean, bertan zeuden artelanak lapurtu eta galdu egin ziren.


3. Gerra Karlista:


1868ko iraultzaren ondorioz Amadeo Savoiakoaren monarkia ezarri zen eta horrek porrot egin ondoren I. Errepublika ezarri zen. Horren eraginez karlismoak jarraitzaileak irabazi zituen. Mugimendu karlista osatzen zutenen arabera erlijioa gizarte-iraultzaren aurkako erantzunik onena zen. Erdiko klase lurjabeak beldur zirenez karlismoaren alde jarri ziren gizarte-ordena defendatzeko. EAEn neokarlismoak garrantzi handia izan zuen eta seiurtekoko hauteskundetan garaipen nabariak lortu zituzten. Liberal foruzale asko karlismoa defendatu zuten, ordenari eusteko. Elizak gizartean zuen garrantziaren, orden publikoaren eta muturreko liberalen zentralismoak mehatxatutako foruen defendatzaile gisa agertu zen karlismoa.Karlos VII.A erregea izateko hautagai zenean karlistak berriro hasi ziren borrokan, Nicolas Ollo buru zela. Oraingoan ere Bilbo menperatzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu, gainera atzera egin behar izan zuten buruzagia hil zutelako. Gerrak aurrera egin zuen, baina 1874an Alfontso XII.Ak tronua eskuratu zuen. Orduan Karlistek katolikoen eta kontserbadoreen laguntza galdu egin zuten, eta kanpoko laguntza ez zutenez atzera egin zuten. Karlistek porrota izan zuten, eta Alfontsotarrek garaitu egin zuten. Azken horregatik Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako foruak abolitu ziren. Hala ere, 1876ko uztailaren 21eko legearekin Canovas del Castillok ezegonkortasun politikoa sahiestu zuen, salbuespen-erregimena sortuta hitzarmen ekonomikoekin. 1878ko Errege Dekretuaren arabera euskal aldundiek estatuaren emakidagatik zergak finkatu, bildu eta administratzeko gaitasuna izan zuten. Horrela autonomia fiskalaren printzipioari eutsi zieten, eta horri esker autonomia administratibo handia izan zuten eta jarduera asko garatu ziren, hala nola hezkuntzan, errepideetan, trenbideetan… Politika fiskala ere bultzatu zuten.


Burdinbidearen lege orokorra:


Sailkapena:


Testu historikoa da,hartan burdinbidearen lege orokorraren zati bat.Testu juridikoa da lege bat delako eta bete behar delako,Publikoa da Espainiar guztiarentzako delako eta Gaceta de Madriden argitaratuta dagoelako.Testuaren egileak gorteak dira eta sustapen ministroa Francisco de Luxanek egin zuen trenbidearen proiektua.Bi urteko aurrerakoian egin zen modernizazio ekonomikoan baita desamortizazioak ere.

Analisia:

Gobernuak edo konpainiek eginda (1)eta bigarren kasuan emakida behar dute(2)Konpainiei ere eman zitzaien erraztasun batzuk eta hauek dira Funts publikoaren laguntza(8) atzerriko kapitalak estatuaren babesa izango dute(19) eta bestelako laguntza gehiago izango dituzte(20)Trenbidearen azalera bestaldetik 1,8 metrokoa izango da(30).

Iruzkina

Aro modernotik komunikazio txarrak direla eta arazo handiak egon ziren garapen ekonomikoa bultzatzeko eta saiakerak egon ziren baina trenbidearen eraikuntzak asko aurreratu egin zuen baina trenbidea araz hauengatik hasi egin zen berandu:1)Orografia malkartsua zen,atzerapen ekonomikoa eta teknikoa zegoen,ezegonkortasun politikoa eta kapital falta beti bezala. Izan ere 1855 ean 450 km egin ziren.Honek ondorio onak eta txarrak izan zituen:Onak:Merkataritza garatu egin zen,Nekazaritza eta industria handitu egin zen,ikatza handitu,lanpostuak sortu eta Espainiako merkatua integratuagoa bihurtu.Ondorio Txarrak:Egitura erradiala Madril ondo komunikatuta besteak ez,Burdinbide zabalera ez zen besteena bezalakoa,Kalitate txarrezko produktuak erabiltzen zituzten. 

Garrantzia

Trenbidearen eraikuntzaren oinarria izan zen eta beraz Espainiako garapen ekonomikorako erabakigarria izan zen.Aukera paregarria galdu egin zen Espainiako siderurgia hobetzeko eta garatzeko.

Entradas relacionadas: