1876ko uztailaren 21eko legea testu iruzkina

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,37 KB

6. 1876ko UZTAILAREN 21eko LEGEa

TESTUAREN IDENTIFIKAZIOA

Aztertuko dugun testua 1876ko uztailaren
 21ean Gorteek agindu eta Alfontso XII.Ak Cánovasekin batera onartu zuen legearen artikulu batzuk dira. Lehen mailako testu juridiko eta publikoa da, Espainiar nazioari eta bereziki Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hiritarrei zuzendua dagoena.

TESTUINGURUA

 Errestaurazio garaiaren hasieran, Alfontso XII.Aren erregealdian, azken Karlistaldia amaitzean Madrilgo Gazetan (gaurko BOE, egunkari ofiziala) urte bereko uztailaren 25ean argitara emandako legea da. Bere helburua, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foruak deuseztatzea izan zen. 

BARNE AZTERKETA

Testuaren azterketari dagokionez, alde batetik lege honek Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako biztanleak soldadutza egitera eta zergak ordaintzera behartzen edo derrigortzen ditu (2.Eta 3.Art), Espainiako gainerako biztanleek bezala (1.Art). Bestetik, 1876ko uztailaren 21eko legeak hiru euskal probintzien onarpenarekin, aurreko Foru araudian erreformak egiteko baimena ematen dio gobernuari (4.Art)

KANPO AZTERKETA

 Testuinguru historikoari dagokionez, Errestaurazio garaian, Alfontso XII.Aren erregealdiaren hasieran azken Karlistaldia amaitu zen (1876). Gerra amaitu ondoren Foruen kontrako iritzia zabaldu zen Espainian, eta gobernuko buruzagi zen Canovas del Castillok Euskal Foruak aldatzea erabaki zuen, Espainiako beste probintziekin berdintzeko. Horretarako, Gorteek eskuartean dugun lege hau onartu zuten1876ko uztailaren 21eko legea, hain zuzen. Lege hau,  aztertu dugun moduan, Bizkaiari, Gipuzkoari eta Arabari zegokien, Nafarroan 1841eko Lege Hitzartuak, Nafarroak erresuma izateari uzten diola esaten zuen legeak, indarrean jarraitu zuen bitartean. 

Diputazioek Espainiar gobernuak ezarritako betebeharrei uko egin zietela ikusita, hurrengo urtean Canovasek Batzar Nagusiak ezabatu eta Foru Aldundien ordez Diputazio Probintzialak ezarri zituen, gainerako probintzietan bezala. Hori aurrera eramateko egitura nahikorik ez zeukanez, Diputazio Probintzialekin ados jarri zen haiek zergak biltzen eta kudeatzen jarraitzeko, baina estatuari kupo deituriko diru kopuru bat ordaindu beharko ziotela aginduz. Hitzarmen hori 1878ko otsailaren 28ko dekretuaren bidez jarri zen indarrean, hau da, Kontzertu Ekonomikoa deritzona. Honi esker Foruak ezabatuak izan ziren arren, ez ziren erabat desagertu, Euskal probintziek autonomia fiskalak gorde baitzuten.  Politika fiskal hori onuragarria izan zen burgesiarentzat, ez baitzuten industrian lortutako etekinen gaineko zergarik ordaindu behar. Horrek kapitalak pilatzeari eta industriako inbertsioak bultzatzeari lagundu zion. 

2002ko maiatzean gaur egun daukagun Kontzertu Ekonomikoa sinatu zuten, berrikuntzarik handiena haren iraupen mugagabea delarik. 

Beraz, 1876ko uztailaren 21eko legearen ondorioz, zergak ordaindu beharra eta soldadutzara joan beharra hedatu ziren Euskal probintzietara. Foruak ezabatzeak ez zuen ondorioztatu gainerako Espainiar probintziekiko berdintasuna, 1878an indarrean jarritako Kontzertu Ekonomikoari esker berezitasun fiskalak gorde baitziren. 

TESTUAREN GARRANTZIA

Garrantzi handiko testua da , euskaldunontzat batez ere, berak markatzen baitu hainbeste denboran iraun zuten foruen amaiera.

1978ko konstituzioan indargabetu ziren, bai hau eta baita 1839ko urriaren 25eko Legea ere. Tarte horretan, euskaldunek -nazionalistek- eten gabe aritu ziren foruen berrezarpena eskatzen, edo, hori ezinezkoa zenez, autonomia handi bat, eskubide historikoak kontuan hartuz. Autonomia hori ez zen Espainiako Gerra Zibilera arte iritsiko (1936ko Autonomia Estatutua) eta Francok 1937an Euskal Herrian gerra irabazita izan zuenez, bertan behera geratuko zen segituan. Baita Kontzertu Ekonomikoa ere bere aurka altxatu ziren probintzietan: Gipuzkoa eta Bizkaia. Trantsizio garaian jarriko zuten berriro martxan autonomia (Gernikako Estatutua 1979an) eta foruetatik soilik kontzertu ekonomikoa geratu zen .

Entradas relacionadas: