1876ko Uztailaren 21eko Legea: Foruen Deuseztapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,76 KB
Kokapena
Lehen mailako testua da, gertaerak gertatu zirenean idatzi zelako.
- Forma: Testu juridikoa da, lege bat delako.
- Edukia: Politikoa da.
- Testu publikoa: Legea hiritar guztientzako da.
- Egilea: Antonio Cánovas del Castillo izan zen, Ministro Kontseiluko presidentea, Espainiako monarkiaren berrezarpenaren irudi nagusiena eta alderdi kontserbadorearen burua.
- Jasotzaileak: Espainiako biztanleak izan ziren, baina Euskal Herrikoei zuzenduta zegoen batez ere.
- Kronologia: Alfontso XII.a Espainiako erregeak, Berrezarkuntzaren garaian, sinatu eta berretsi zuen. Hirugarren Gerra Karlistaren (1872-1876) amaieran aldarrikatu zen, txandakatze-sistemaren hasieran, 1876ko Konstituzioa ezarri eta gero.
Barneko analisia
Lege honen bidez foruak behin betiko deuseztatu ziren.
- Lehenengo paragrafoan, Alfontso XII.ak Gorteek eginiko 1876ko uztailaren 21eko Legea berretsi duela jakinarazten du.
- Lehenengo artikuluan, soldadutza egitetik salbuespena eta zerga-salbuespena ezerezten dira.
- Bigarren artikuluan, armadara bidaltzera dagokien gizon kopurua zehazten da.
- Hirugarren artikuluan, estatuko aurrekontuetan adierazitako zergak eta kontribuzioak ordaintzera behartuta daudela azaltzen da.
- Laugarren artikuluan, baimena ematen dio gobernuari garai horretako erreformak eta iraganeko edozein erreforma onartzeko.
Kanpoko analisia
Foruak Euskal Herriko usadio eta ohiturak biltzen dituen dokumentua ziren. Sistema dinamikoa zen, legedia berritu egin zitekeelako gizarteak aldaketak eskatzen bazituen. Bizkaiak, Gipuzkoak, Arabak eta Nafarroak beren foru propioak zituzten.
Botere-banaketa eta gatazka politikoa
Botere legegilea Gorteen esku zegoen, erregeak eta hark izendatutako gobernuak zuten botere betearazlea, eta botere judiziala independentea zen. Liberal eta absolutisten arteko gatazka izan zen:
- Absolutistak: “Foruen defentsa” leloari ekin zioten Euskal lurraldeen eta Nafarroaren babesa edukitzeko.
- Liberalak: Edozein pribilegioren kontra zeudenez, haien ustez liberalismoa eta foruak bateraezinak ziren.
Egoera honek gerra eragin zuen. Liberalek irabazi zuten azkenean. Espartero jeneralak eta Marotok Bergarako Hitzarmena sinatu zuten, euskal foruei eutsiko zitzaiela hitzemanez, baina Esparterok ez zuen sinatutakoa bete.
1876ko legearen ondorioak
1872an Hirugarren Gerra Karlista piztu zen, eta karlisten hondamendiarekin, liberalek Estatuaren batasuna bultzatzeko aukera ikusi zuten. 1876ko uztailaren 21eko legea aurrera eraman zuten, “foruen ezabapena” ezarriz. Cánovas del Castillok salbuespenak ere ezabatu zituen.
Horrez gain, gobernuak Batzar Nagusiak eta Diputazio Foralak ezabatu zituen, eta horien ordez, Diputazio probintzialak ezarri zituen. Autonomia fiskala mantentzeko, Kontzertu Ekonomikoa (1878) onartu zuen Cánovasek.
Sintesia
Lege honek Euskal probintzietako foruen desagerpena ekarri zuen. Hala ere, ekonomiaren aldetik Madrilekin akordio batera iritsi ziren (elite ekonomikoak eta Cánovas del Castillo) eta Kontzertu Ekonomikoa lortu zuten, industrializazio prozesua ahalbidetuz. Arlo politikoari dagokionez, lege honekin gobernu liberalaren batasuna bultzatzea espero zen, karlistaldiei amaiera emanez.