1876ko uztailaren 21eko legea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,9 KB

1876KO UZTAILAREN 21EKO LEGEA
KOKAPENA:

Testua Foruen Deuseztapenari buruzkoa da. Legea denez gero izaera juridiko-politikoa du. Gorteek aprobatua da eta Alfontso XII.Ak berretsia, benetako autorea den Antonio Canovas del Castillok sinatzen duelarik. Publikoa da, jende Guztiarentzat idatzia , baina bereziki hiru lurraldeetako biztanleei (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) Nafarroa, lurralde forala denez, zeharka aipatzen badu Ere. Bigarren gerra karlistaren amaieran eta Berrezarketaren aldiaren hasieran Egina.

ANALISIA:


Testuan Foruetatik geratzen ziren bi Eskuduntza nagusien deuseztapena agertzen da: zerbitzu militarrera Joatearen derrigortasuna eta zerga sistema.
Neurri hau hartzeko testuan Agertzen den justifikazioa espainiar guztien artean egon behar lukeen Berdintasun juridikoa da. Berez, bigarren gerra karlistaren amaieran ematen den Ondorioa da.
Ohiko Sarreraren ondoren (oraindik Erregearen Jainkozko aipamena egiten da), Lehenengo hiru artikuluetan bi eskuduntza horien deuseztatzea adierazten da: Hiru lurraldetakoek beste guztiek bezala zergak ordaindu beharko dituzte, zuten Salbuespena ezabatuz, eta soldadu kupoa aurkeztu beharko dute.
Laugarren Artikuluan foruen aldaketa prozedurak aipatzen dira, hiru lurraldeen interesa Gordetzearren (1839ko urriaren 25eko legean bezala) eta haien onespenarekin (Foruak aldatzeko prozedura aldatuz: lehen Batzar Nagusiek egiten zuten. Oraingoan, Espainiako Gobernuak). Horretarako aurreko arau harmonizatzaileak Aipatzen ditu: 1837koa legea
Foru Aldundiak ezabatzen dituena, 1841ekoa Nafarroako Hitzartutako Legea eta 1841ko urriko 29 dekretua, muga-zergak aldatu,Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak deuseztatu eta udalak eta justizia Administrazioaren uniformizazioa ezartzen dutenak. Azken bi arau hauek Esparteroren Erregeordetzaren garaikoak dira.

TESTUINGURUA:


Testua Berrezarketaren hasierako urteetako legea da, urte berean idatzi zen 1876ko Konstituzioaren ondorengoa, historiaren aldi berri honen ezaugarri Garrantzitsua izango dena. Aldi berean bigarren gerra karlistaren amaieraren Ondorio zuzena da legean bertan gatazka hau aipatzen baita, alde liberalean Borrokatu dutenei Armadan parte hartzeaz eta hamar urtez zergak ordaintzeaz salbuetsiz.
Euskal herriko Eta beste zenbait guneetako bigarren altxamendu karlista seiurteko Demokratikoko aldian gertatu zen(1868-1874) eta karlisten porrotarekin bukatu Zen, Karlos VII.Aren tronurako nahia zapuztua geratu zelarik.
XIX. Mendean Euskal lurraldeetan egin ziren altxamendu karlistek lotura zuzena izan zuten, besteak Beste, foruen sistemaren defentsarekin.
Lehen gerra Karlista 1833 eta 1839 artean eman zen Fernando VII.A oinordetzako gatazkaren Inguruan. Bergaran emandako Besarkadari 1839ko urriaren 25eko legeak jarraitu Zion. Bertan Foruak batasun konstituzionalaren pean jartzen ziren eta, Kontraesanetan egonez gero, foruak aldatzeko aukera berresten zen. Aurretik, Testuan aipatzen den 1837ko legea atera zen, Aldundiak deuseztatzen zituena. Esparteroren garaian 1841an Nafarroako Hitzartutako Legea onartu zen, bertako progresisten ordezkariek onetsi zituztena. Legean Nafarroaren erreinu izatearen aipamena baztertzen zen eta muga-zergen Kokalekuak aldatzen ziren. Urriko 29ko dekretuan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Muga zergak itsasertzera eramaten ziren Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak Deuseztatu eta administrazioa, udal eta justicia administrazioan uniformizazioa Ezartzen zen.
Aintzinako Foruen Defentsari dagokienez hiru talde sortu ziren euskal lurraldeetan bi gerra Karlisten inguruan: foruzaleak (karlistak), foruzale liberal moderatuak eta Liberal progresistak, foruak moldatzearen aldekoak.
Esparteroren Erregeordetzaren ostean gobernu liberal ezberdinek aldaketak egin izan zituzten Foruen ordenamenduan: Moderatuen aldian Foru Aldundiak eta Batzar Orokorrak berrezarri Zituzten.
Hurrengo Hamarkadetan karlistek saiakera berriak egin zituzten armetan altxatzeko baina Nagusia 1872an izan zen. Isabel II.Ak Espainiatik alde eginda, erregerik gabeko Monarkia batean, aldi ezegonkorra zen 1868ko iraultzaren ondoren. Monarkia Iraunaraziz Amadeo I.A Saboiakoa ezarri zuten erregetzan.
Altxamendu Karlistak Karlos VII.A hartu zuen gidaritzat. Erlijio eta Foruen defentsa Eginez arrakasta izan zuen euskal lurraldeetan. Lehen gerrillen aldia (besteak beste Santa Kruz Apaizak burutua) bake prozesu batean amaitu zen 1872an bertan: Amorebietako Konbenioa. Baina Berehala ekin zitzaion beste altxamendu bati. Gerrilletatik benetako Armada Batera igaro zen eta Bilboko setioa egin zen. Oraingoan ere porrota izan zuten Karlistek eta hauen errendizioarekin amaitu zen gerra 1876an. Karlos VII.A Erbesteratu zen.
Gerraren Amaierako urte berean testuan aipatu legea idatzi zuen Berrezarketaren Sistemaren ideologo nagusia zen Canovas del Castillok Foruen eskuduntza Nagusiak deuseztatuz.
Hortik aurrera Zerga sistema berria ezarriko zen: Kontzertu Ekonomikoa (Nafarroako Konbenio ekonomikoaren antzerakoa). Honen arabera Aldundiek jasotzen zituzten zergak baina diru kopuru finko bat Gobernu Zentralari ematen zioten, “kupo” izenekoa.

GARRANTZIA:


Aipatu bezala Testuaren garrantzia, gerraren amaierako ondorio bezala kontsideratzea da. Karlismoaren Porrotak lurraldeen Foru sistema osoaren aldaketa suposatu zuen. Canovas-en Asmoa Espainia osoan sistema liberal kontserbadore eta homogeneoa ezartzea zen Eta karlistak garaituta lan horri ekingo zion. Beste aldetik, kontzertu ekonomikoa lege honen ondorio Zuzena izango zen: zerga sistema berriaren ezartzea, gaur egun arte iraun duena. Azkenik, aipatu behar da foruen deuseztapena Bizkaian urte gutxitan sortuko den Nazionalismoaren iturrietako bat izango dela.

Entradas relacionadas: