1876ko konstituzioaren azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,54 KB

Aztergai dugun testu hau 1876ko
Konstituzioaren artikulu sorta bat da, eta beraz, testu juridiko eta publikoa, lehen mailako iturri historikoa, alegia. 1876ko Konstituzioaren testua Errestaurazioan idatzi zen, Alfontso XII.A Espainiara itzuli eta berehala, eta Gorte Konstituziogileek, errege Alfontso XII.Arekin batera onartu zuten.  Herritar guztiei zuzenduta dago eta Errestaurazioko sistema politikoaren oinarriak finkatzen ditu.//Testuaren azterketan, 1876ko Konstituzioak estatua zuzentzeko oinarrizko printzipio hauek ditu:

-Eliza-Estatua harremanei dagokionez, Estatu konfesionala da Espainia, erlijio ofiziala katolikoa delarik.   Erlijio-askatasuna eremu pribatuan mugatuta dagoelarik.

-Espainiarren eskubideen artean, adierazpen askatasuna eta biltzeko eta elkartzeko askatasuna aipatzen dira.

-Botereen banaketari dagokionez, botere legegilea Gorteek eta Erregeak dute.Botere betearazlea Erregeak du.Gorteek bi ganbara dituzte: Senatua eta Diputatuen Kongresua.Senatua aberatsen artean sufragio  murriztuz hautatzen zen:
erregeak izendatuta edo norberaren eskubideko eta estatuko korporazoetako senatariak.Sufragio eskubidea arautu gabe geratu zen, ez baitzen zehaztu botoa emateko sistema.

-Berdintasun juridikoa finkatu zen espainiarrentzat.//Testuinguru historikoari dagokionez Errestaurazioaren hasieran kokatzen da, I. Errepublikaren porrotaren ondoren Alfontso XII.Arekin monarkia berrezarri zenean. Garai honetan Errestaurazioaren aitzindari eta Alderdi Kontserbadorearen sortzaile zen Antonio Canovas del Castillo zegoen gobernuburu.//Errestaurazioan, erregimen liberal moderatura itzuli zen, baina moduak aldatuta, era guztietako joera liberalak bildu ahal izateko. Canovasen helburu nagusia egonkortasun politiko eta soziala, eta garapen ekonomikoa bermatzea izan zen. Horretarako funtsezkoa izan zen konstituzio hau./


/1876ko konstituzioa moderatua da, aurreko bi konstituzioetan, 1845ekoan eta 1869koan oinarrituta egin zelako.1845 eko konstituziotik hartzen dituen printzipioak, besteak beste, subiranotasuna erregearen eta Gorteen esku zegoela eta estatuaren  konfesionatasuna dira. Ostera, 1869ko Konstituziotik, herritarren zenbait eskubide bereganatu zituen. Hortaz, konstituzioa malgua zen.Cánovasek alderdien batasuna lortzeko, txandakatze politikoa ezarri zuen hauteskunde iruzurrarekin batera.//Errestaurazioan bi alderdi politikok zuten agintea txandaka: Alderdi kontserbadorea(Cánovasek zuzendua eta liberal moderatuz osatua) eta alderdi liberala (Sagastak zuzendua eta liberal progresistez osatua). Urteak igaro ahala, alderdi dinastikoen batasuna hausten joan zen.//Hauteskundeen manipulazioa ezinbestekoa zen txandakatzea bermatzeko. Iruzur handia zegoen eta jauntxoek bozketak kontrolatzen zituzten, emaitzak nahierara aldatuz.. Jauntxoek mesedeak jasotzen zituzten, politikariei laguntzearen truke.//Errestaurazio osoan zehar egon zen indarrean, 1923an Primo de Riverak estatu kolpea eman arte.Azkenik txandakatze politikoarekin batera, Konstituzio hau Errestaurazioko sistema politikoaren oinarrietako bat izan zen. Bere malgutasuna zela eta, 47 urtez egon zen indarrean eta joera politiko guztiei moldatzen zitzaienez, egonkortasun politikoa lortu zuen.


Entradas relacionadas: