1876ko konstituzioa testuingurua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,27 KB

Aurrean daukagun testua, fronte popularraren programa, jatorriari dagokionez, lehen mailako dokumentua da, urte horretan idatzitako programa bat delako. Formaren aldetik, zirkunstantziala da eta eduki politiko, ekonomiko eta sozialak dauzka. Bestalde, idatzi hau Bigarren Errepublikan, fronte popularrararen etapa hastear zegoenean kokatzen da, zehazki, 1936.Urtean. Programa honen egilea fronte popularreko ordezkariak dira eta ezkertiarrei zuzenduta dago. Honen asmoa, interes politikoa da, hau da, biztanleei botoa irabaztea programa hau aurkeztuz.


Idatziaren azterketari hasiera emateko, lehenik eta behin komeni da hitz hauek ondo argitzea, testua hobetu ulertu ahal izateko:


  • Errepublika: Erregea estatu burutzat ez daukan gobernu mota bat, demokratikoa dena; testuan zehazten da sozialistek onartuko dutela gobernuan langileak egongo direla dena kontrolatuz, errepublikarrek, aldiz, ez.


  • Fronte popularra: 1936ko hauteskundeak irabazi zuten UGT, PSOE, POUM, gazte sozialistak, errepublikarrak eta PCE-k osatutako koalizio ezkertiarra.


Idatzian azaltzen diren ideiak nagusiak honela labur daitezke:

Fronte popularrekoak adostasun batera iritsi direla dio hasieran. Ondoren, 1933ko azarotik, delitu politiko eta sozialak egin zituztenak amnistiatzea, hemendik ondorioztatu dezakegu amnistia honekin preso ezkertiarrak kaleratuko zirela. 

Bestalde, koalizioko alderdiek 1931ko konstituzio berrezartzeko asmoa dutela zehazten da. Horrez gain, errepublikarrek ez dute onartzen sozialek proposatutako bankuen nazionalizazioa, baina biek adierazten dute bankuetan aldaketak eta hobekuntzak egin behar direla.

Azkenik, errepublikarrek oinarri moduan interes publikoa eta gizartean aurrerapenak zituzten sistema politiko demokratikoa dela adierazten du; langileen egoera material zein morala hobetzen duena. Baina hauek ez dute onartzen alderdi sozialistak eskatutako langile-kontrola.


TESTUINGURUA

  • Sarrera osoa

  • Behin Behinekoa → Gainetik

  • Aznarren gobernua → Gainetik

    • Konstituzioa aipatu

    • Zein arazo aipatu (azaña dimititu)

  • Lerrouxen gobernua 

    • Lerrouxen dimisioa zergatik? Azaldu 

  • Hauteskundeen ondoren azken etapa


Idatzia baloratzeko orduan nabarmentzeko dokumentua dela esan daiteke, izan ere, nabarmentzekoa da epe motzera zeren eta programa hori irten zen garaile, orduan, gobernura iritsi zen koalizio hori, hau da, fronte popularra. Esan behar da nolanahi, gobernu horrek aurrera eramateko programa horrek zailtasunak izan zituela, uztailean militarrek emandako estatu kolpearengatik.


Entradas relacionadas: