1876ko konstituzioa testuingurua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,27 KB

1876KO KONSTITUZIOA


Aztergai dugun testua 1876ko Konstituzioaren artikulu sorta da. Testu juridiko eta publikoa da, lehen mailako  iturria. Canovasek idatzi zuen eta Espainiako Gorteek gehiengo zabalarekin onartu zuten. Alfontso XII.Ak berretsi zuen ekainaren 30ean, eta 1876ko uztailaren 2an argitaratu zen. Errestaurazioan idatzi zen, Alfontso XII.A Espainiara itzuli eta berehala. Espainiako herritar guztiei zuzenduta dago eta helburua, errestaurazio garaiko sistema politikoaren oinarriak finkatzen ditu. //Testuaren azterketari dagokionez, eliza-estatuaren arteko harremanei dagokionez, estatua konfesionala zela aldarrikatu zen. Erlijio katoliko, apostoliko eta erromatarra zen ofiziala. Estatuak bere gain hartzen zuela bere ministroei eustea. Horren gain, erlijio-askatasuna ezarri zen, baina eremu pribatura mugatuta (11.

Art

. Herritarren eskubideei dagokienez, espainiarren zenbait eskubide aitortu ziren; adierazpen askatasuna eta biltzeko eta elkartzeko askatasunak zeuden (13.Art) Aginte banaketari dagokionez, botere legegilea erregeak eta Gorteek zuten (18.Art). Botereen banaketa ez da batere argia, erregeak botere legegilea (18.Art) eta betearazlea baititu (50.Art). Bi ganberako gorteak zeuden, Senatua eta Diputatuen Kongresua (19.Art), Senatuan aberatsen artean sufragioa murriztuz hautatutako senatariak, erregeak izendatutakoak, norberaren eskubideko eta estatuko korporazioetako senatariak zeuden (20.Art). Sufragio eskubidea arautu gabe geratu zen, ez baitzen zehaztu botoa emateko sistema (28.Art)  Espainiar guztientzat lege berdintasuna eta batasuna finkatu zituen (75.Art)  //Testuinguru historikoari dagokionez, Seiurteko demokratikoak hondoa jo eta errepublika finkatzeko saioak ezerezean geratu ziren, eta Borboitarren monarkia ezarri zen berriro, Alfontso XII.A buru zela. Horrela hasi zen Errestaurazioa, 1923ra arte egon zen indarrean eta helburua, oreka eta batasuna lortzea zen. Canovasek eratu zuen Errestaurazio garaiko sistema politikoa. Alderdi kontserbadorea sortu zuen, eta gizarte ordena eta aurrerabide ekonomikoa bermatuko zuen sistema politikoaren oinarri juridikoak finkatu zituen. 1876an, konstituzio hau ezarri zen. Subiranotasuna erregearen eta Gorteen esku zegoen. Erregeak ministroak izendatzen zituen, Gorteak biltzeko deia egiten zuen, eta haiek desegiteko eta legeei betoa jartzeko eskumenak zituen.

Gorteetan, bi ganbera zeuden: senatuak; nobleak, militarrak eta apaizak biltzen zituen, haietako batzuk erregeak izendatuta, eta aberatsen artean sufragio murriztuz hautatutakoak besteak; eta kongresuari dagokionez, diputatuak herritarrek aukeratzen zituzten, hauteskundeetan sufragio zentsitarioz hasieran, eta gizonezkoen sufragio unibertsalez amaieran. Erlijio katolikoa izendatu zuten estatuaren erlijio ofizial, baina sinesmen guztiak onartuta zeuden eremu pribatuan. Canovasek bilatzen zuen alderdi guztien arteko batasuna lortzeko, txandakatze sistema ezarri zuen. Sistema horretan, bi alderdi politikok zuten agintea, txandaka, aldez aurretik hitzarmenez erabakitakoaren arabera: -Alderdi Kontserbadorea, 1875ean sortu zuten. Canovas zuen buru eta liberal moderatuak eta unionistak biltzen zituen. -Alderdi Liberala 1880an sortu zen, buruzagia Sagasta zen eta liberal progresistez osatuta zegoen. Sistema horretatik kanpo zeuden bai ezkertiarrak (errepublikarrak eta sozialistak) bai eskuindarrak (karlistak eta nazionalista berriak) Burgesiaren alderdien arteko txandakatzea bermatzeko, eta eskuineko eta ezkerreko alderdiei bidea ixteko, hauteskundeak manipulatu eta iruzur egin behar zuten agintariek ezinbestean. Nekazari guneetan, jauntxoek kontrolatzen zituzten bozketak eta nahierara aldatzen zituzten hauteskundeen azken emaitzak. Alfontso XII.A hiltzean (1885), bere seme Alfontso XIII.A oraindik jaio gabe zegoenez, bere emazte Maria Kristinak ordezkatu zuen boterean (1885-1902). 1890eko hamarkadan krisi politiko, ekonomiko eta sozial latza izan zen. Gainera, azken kolonien galerak (1898ko otsaila) berebiziko garrantzia izan zuen; horrek Errestaurazioaren krisia piztu zuen. Galera horiek ondorio ugari ekarri zieten espainiarrei. Egoerak okerrera egin zuen Alfontso XIII.Aren erregealdian (1902-1931), Errestaurazioko sistemak gainbehera egin zuen. Txandakatze sistemaren krisiak, langileen mugimendua eta nazionalismoa indartzeak eta Marokoko gerrak porrotera eraman zuten Errestaurazioaren sistema. Ondorioz, 1923ko irailaren 12an Primo de Rivera Kataluniako kapitain jeneralak estatu kolpea eman zuen Bartzelonan. Alfontso XIII.Ak ez zuen kontrako jarrerarik erakutsi eta gobernua osatzeko agindua eman zion. Canovasen erregimena deuseztatua geratu zen eta Espainiak monarkia konstituzionala izateari utzi zion. 1876ko Konstituzioa Euskal lurraldeetan ia bete-betean ezarri zen lehena izan zen, ordurako Euskal foruak ezabatuta baitzeuden. Horien ordez, kontzertu ekonomikoaren sistema sortu zen. 1876ko Konstituzioa izan zen Espainiako Historia Garaikidean indarrean denbora gehien egon zena, 1923ra arte iraun baitzuen. Urte horretan, Primo de Rivera jeneralak diktadura ezarri eta konstituzio hori bertan behera utzi zuen. Haren bidez, 1808tik lehenengoz, egonkortasun politikoa lortu zen Espainian.

Entradas relacionadas: