1876ko konstituzioa testuingurua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,7 KB

1876KO UZTAILAREN 21EKO LEGEA:


BARNE-AZTERKETA


Alfontso XII. Berriro tronuan jarri zuten eta erregeak Gorteen agindua zabaltzen du.Lehenengo paragrafon, garaian kokatzen du testua. Lehen artikuluan, foruak bukatu direla ikusten da. Bigarren eta hirugarren artikuluetan soldadutzaz eta zergaz ari dira.  Laugarren artikuluan gobernuari baimena ematen dio foruen erreformak egiteko aurreko legeetan oinarrituz. Legea: erakundeak ezartzen duen izaera orokorreko arau juridiko mota bat da.

KANPO-AZTERKETA

Antonio Cánovas del Castillo, garrantziA eman zion euskal lurraldeak beste lurrekin berdintzeari. Zerga eta kinta sistemaren alorreko berdintasuna ezin zitekeen eztabaidatu. Bere ustez, gobernuak, Diputazioei entzun ondoren, bazuen euskal foruak aldatzeko ahalmena. Lehenik Diputazioei entzun eta ondoren komenigarrien jotzen zuen erabakia hartzeko aukera esaten zuen eginbehar zela. Parlamentuan eztabaidatu eta onartu egin zen gobernuaren proiektua. Haren arabera, diru eta gizon kontribuzioa egin beharko zuten nahitaez euskal lurraldeek. Legearen onarpena ez zen euskal liberalen gustukoa ere izan eta bi jarrera azaldu ziren euskaldunen artean:
legea onartzen zutenak eta ez zutenak onartzen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioek legea onartzen ez zutenen alde jo zuten; legea uzteko eskatu zuten eta uko egin zioten legearen  aplikazioan laguntzeari. Canovas, ziurtatzen ez zioten batzar horretan legea aplikatzeko moduak baizik ez zirela eztabaidatuko. Euskal Herriak bizi zuen egoera larriaren aurrean, Arabako eta Gipuzkoako diputazioak Bizkaikoaren bidetik aldendu eta legea onartzeko prest agertu ziren. Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu egin zuten gobernuarekin negoziatzea. Kontzertuaren arabera zehaztuko zen euskal diputazio bakoitzak Espainiako Finantza Ministerioari urtero eman beharko zion diru-kopurua. Gaur egun: Diktadorea hil ondoren, gobernu espainiarrekin negoziatu zen.

KRITIKA

Garrantzi handiko testua da hau, euskaldunontzat batez ere, berak markatzen baitu haibeste denboran iraun zuten foruen amaiera. Trantsizio garaian jarriko zuten berriro martxan autonomia eta foruetatik geratu zen kontzertu ekonomikoa.
1876ko KONSTITUZIOA(1876-06-30)herria:.

BARNE-AZTERKETA:

Errepublika estatu kolpe batekin amaitu zen baina egoera politikoa ez zegoen konponduta eta gerra karlista oraindik indarrean zegoen.Lehen paragrafoan erregea Alfontso XII.A dela adierazten du eta, ondoren, hainbat artikulu agertzen dira.11. Artikuluan, erlijio katolikoa dela Espainiako erlijioa dio. Besteak ere praktika daitezke, baina, erlijio katolikoari errespetua gordetzen badio. 13. Artikuluan, eskubideak aitatzen ditu. 1869ko Konstituzioan baino gutxiago izango dira. Gero aginteaz hitz egiten du, aginte banaketa dago, 2 ganbera dira... Txandakako Sistema indarrean dago, kazikeek emaitzak kontrolatzen dituzten honetan. Eta 75. Artikuluan, Foruak ez daudela dio.

KANPO-AZTERKETA:

Noblezia, armada, eliza, burgesia, klase ertainak… Hauen laguntzaz antolatu zen erregimen berria. Ordena bermatuko zuen erregimen bat nahi zuten eta aurreko egonezin politiko sozialak errepikatzeari ekidin.Interesak.Nobleziak eta lurjabe handiek bere pribilejiozko egoerari eutsi nahi zien eta estatuaren gobernuan parte zuzena hartzen zuen.Burgesiak ere gobernuan parte zuzena hartzen zuen eta langileen lorpenak hutsean uztea lortu zuen. Horrela, inolako trabarik gabe ekin zien bere negozioei.Elizak Seiurtekoan sekularizazioaren alde hartutako neurri gehienak ez deusean uztea lortu zuen eta heziketaren kontrolatzaile gisa iraun zuen.Armada gustura zegoen Alfontso XII.A erregearekin, aginte zibilaren pean izan behar arren, autonomia handia utzi baitzion.Kolonietan interesak zituztenek esklaboak askatzeko eta koloniei autonomia emateko egin ziren saio guztiak bertan behera uztea lortu zuten.Oinarriak;

1876ko konstituzioa

Bi alderdien txandatze baketsua eta Pardoko Ituna. Bi alderdi nagusitu ziren:Alderdi Liberal Fusionista, Praxedes Mateo Sagasta buru.Liberal Kontserbadorea, Antonio Canovas del Castillo buru.Canovas eta Sagastaren arteko akordioa, Alfontso XII.A hil zenean. Kontserbadoreen lekuan liberalak jarriko ziren, Canovas beste altxamendu baten beldur baitzen. Armada: Errestaurazio garaian, aginte zibilarenpean geratu zen. Erregea monarkia parlamentarioaren buru nagusi izateaz gain, Armadako buruzagi nagusia ere izango zen. Karlistak: 1876an menderatu zituzten betirako. Kuba: 1878ko neguan, Zanjongo bakea sinatu zen, baina ez zen bake definitiboa izan. Sistematik kanpo geratu ziren herri klaseetako sektore nagusiak. Mende bukaeran, bi buruzagi nagusiak desagertu ondoren, indartsu agertuko dira: errepublikazaleak, nazionalistak eta langile erakundeak. Nabarmen geratuko da hau 1917AN.

Joaquin Costaren


BARNE-AZTERKETA:


Testua Mzria Kristinaren erregeordetzan kokatu ahal dugu. Garai hartan El Pardoko Paktua indarrean zegoen eta gobernuari egonkortasuna emateko, kontserbadoreak eta liberalak, boterea txandakatu zen.Bigarren paragrafoan, 3 osagaiak zehazten ditu: Oligarkak, jauntxoak eta gobernadore zibila. Horien artean antolatzen omen dute “trikumailu guztia”. Hirugarrenean, alderdirik ez dagoela esaten du garbi. Azken paragrafoan, faltsifikatzearen arduradunak kontserbadoreak eta gobernatzaileak direla dio.

KANPO-AZTERKETA:

Sistema berriari eusteko interesatuak goi-mailan aurkitu behar dira: noblezia, armada, eliza, burgesia… Hauen laguntzaz antolatu zen erregimen berria. Ordena bermatuko zuen erregimen bat nahi zuten eta aurreko egonezin politiko sozialak errepikatzeari ekiditzea. Oligarkak eta kazikeak partidu politikoetan sailkatzen eta integratzen dira. Klase kontserbadorea eta zuzentzailea osatzen dute baina ez dira nazioaren partea, zerbait arrotza baizik, beren interesen arabera bakarrik jarduten dutelako. Klase gobernatzailea ustelkeriaren eta hauteskunde faltsutzearen bitartez inposatzen da. Klase gobernatzaileak ustelkeriaren, eta hauteskunde faltsutzearen bitartez kontrola inposatu zuten. Canovasen alderdiaren aldekoak baziren goi-mailako burgesia, militarrak eta funtzionarioak eta latifundioen lur jabeak. Sagastaren alderdiaren jarraitzaileak dinastiaren aldekoak ziren baina bere ideologia aurrerakoia zen.

KRITIKA:

Testuak garrantzia du garaiko funtzionamendua kritikatzerakoan. 98ko belaunaldiko idazlek antzeko kritikak egin zizkioten era berean, baina sistemak aurrera jarraitu zuen, interesatuak indartsuak zirelako eta kazikeei komeni zitzaielako. Gainera, Txandakako sistemaren amaiera ez zuten langileak eman, Primo de Rivera baizik.

Entradas relacionadas: