1876ko konstituzioa iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,8 KB

7.Testua.
1876ko konstituzioa(1876):
Testuaren kokapena: Lehen mailako testu juridikoa da. Eduki nagusia politikoa du, eta ez dago osorik. Konstituzio honen egilea gorteak dira. Seiurteko Iraultzailearen garaikoak dira, baina ez zuten herriaren borondatea behar bezala ordezkatzen. Hauteskundeetako parte hartzea oso murritza izan baitzen. Errestaurazioaren garaian da. Errestaurazioa seiurteko Iraultzailearen ondorengo etapa izan zen. Inspiratzailea Canovas izan zen. Borboitarrek tronua galdu zuten, izan ere Isabel II.Ak alde egin behar izan baitzuen, Alfontso XII.A berriro jarri zuten tronuan.Testuaren Analisia: Ideia nagusiak; -Subiranotasun partekatua. Subiranotasun partekatua egoera politikoak zorrotzago kontrolatzeko tresna da. Erregea indar handiko instituzioa da konstituzio honetan. Gorteen balizko gehiegikeriak saihestu nahi zituzten. -Bi Ganbarako sistema; Kongresua eta Senatua. Senatari izateko baldintzak kongresuko diputatu izateko baino zorrotzagoak dira. Senatari batzuk biziartekoak ziren. Koroak izendatutakoak. Kongresuko ordezkariak hautatzeko zehaztu gabe geratzen da zer sufragio mota ezarriko den. Hasiera zentsitarioa izan bazen ere, aurrerago sufragio unibertsala ezarri zen. Azken hori ez sufragio zentsitarioaren  garaian soilik, unibertsala ezarritakoan ere bai, sistemak izan zituen beste mekanismo batzuk medio. -Gizabanakoaren eskubideak onartzea. Sistema politiko liberalen eskubide tipikoak onartzen dira. Alderdi politikoek, sindikatuak, prentsa politikoak. Garapen inportantea izan zuten. Alderdi errepublikanoak asko indartu ziren baina agintetik baztertuta egon ziren.- Estatu konfesional katolikoa aldarrikatzen da. Eliza katolikoa babestua egon zen errestaurazioaren urteetan eta horrek eragin zuen eliza borboitarren monarkiaren erabat identifikatuta geratzea. Antiklerikalismoa asko indartu zen urte horietan. Monarkiaren kontrakotasunarekin identifikatutako da. Kultu askatasuna onartzen du konstituzioak, beste erlijio batzuk praktikatzeko eskubidea. Beste erlijio batzuk praktikatzen zituzten teknikariak etorri ziren eta praktika erlijiosoak ezin zituzten eragotzi.- Legeak bera behar du izan lurralde osoarentzat. Madrilen egindako legea monarkia osoan aplikatutako dute. Lege bera ezarriko dute eta beraz nazionalitate edo herri bakoitzaren desberdintasunak ez dute onartuko. Sistema hori oso zentralista zen eta mugimendu nazionalistak sortu eta elikatuz zein indartuz joatea eragin zuen.  Testua testuinguruan jartzea: Sei urteko iraultzailea une larria izan zen estatuaren iraupenerako. Egoera nahasi horri erantzuteko klase dominatzaileak monarkia borboitarra egokiagoa zela erabaki zuten. Klase agintariek egonkortasun politiko erlatiboa izan zuten estatu liberalaren eraikuntzan jarduteko. Borboitarren errestaurazioaren antolatzaileak Cánovas izan zen. Uste zuen sistema politikoa beste modu batera antolatu behar zela. Botere politikoa kudeatzeko bi alderdi sortu ziren Canovasen alderdi kontserbadorea eta Sagastaren alderdi liberala.  Hauteskundeak irabazteko tranpak egiteko sistema bat jarri zuten indarrean, artean jauntxokeria edo kazikismoaz baliatzen zena. Agintean txandakatzea lortu zuten. Errestaurazioaren kontra zeuden indar politikoek gogor salatu zuten egoera hori eta sistemari legitimitatea kentzen zioten. Intelektualak ere ia salbuespenik gabe borboitarren kontrakoak ziren eta anarkismoaren indarra ere ezin da ahaztu. Ekonomia modernizatzen urrats batzuk eman ziren baina askoren ahulak eta motelak. Hainbat  krisi jasan ziren oso gogorrak izan zirenak eta askotan errestaurazioa bera arriskuan jarri zuten. Primo de riverak kolpe militarra eman zuen diktadura militar bat ezarri zuen eta 18761876ko konstituzioa indargabetu zuen. Konstituzioa indarrean egon zen baina oso egoera politiko zailean. Udal hauteskundeen ondoren monarkia bukatu eta errepublika aldarrikatu zuten, Alfontso XIII.Ak atzerriko bidea hartu behar izan zuen eta borboitarren Errestaurazioaren aldia bukatu zen.Testuaren garrantzia; 1876ko Konstituzioa izan zela historia garaikidean denbora gehien indarrean egondako konstituzioa. Primo de riveraren diktadurara arte iraun zuen. Egonkortasuna eskaini zion espainiako estatuari gobernu-aldaketa baketsua ahalbideratui baitzuen. Aurrerapausoa ekarri zuen modernizazioaren bidean. Oligarkiaren gutxiengoa egon zela agintean eta kanpoan uzten zituela garaiko gizarteko eta politikako gizabanako asko. Antolatzen hazten eta indartzen joan ziren mendean zehar. Zenbait prestigiozko intelektual ere indar horien artean kokatuta zela. Gogor kritikatu zuten indarrean zegoen sistema. Porrot egin zutela alderdi dinastikoak errestaurazioa erreformatzeko eta demokratizatzeko egindako ahaleginak. Areagotu egin zen gizartearen eta sistema politikoaren arteko haustura. Ondorioak argi ilunak izan zirela esan dezakegu.


8.Testua.Joaquin Costaren Oligarquia y caciquismo lanaren pasartea; Testuaren Kokapena; Lehen mailako testu historiko literario hau Oligarquia y caciquismo liburuaren pasarte batez osatua dago eta eduki politikoa du. Joaquin costa errestaurazioaren garaiko intelektuala eta erregenerazionismoaren sortzailea izan zen. Komeni da argitzea Errestaurazioa kritikatu zuen mugimendu intelektuak berritzailea izan zela erregenerazionismoa. Errestaurazio politikariak kritikatzen zituen. Testua iritzi publikoari zuzenduta dago baina zehazkiago errestaurazioaren kritikoak ziren hoiei.Testuaren analisia:-Errestaurazioko agintariak gobernua antolatzeko nola dauden egituratuta deskribatzen du: primateak, jauntxoak eta gobernadore zibilak. Oligarka horiek "alderdi politikotan" daude banatuta eta hauteskundeen bitartez ezin da ezer konpondu, ez baitira benetako hauteskundeak. Costaren liburua atera zenean sufragio unibertsala onartuta zegoen, baina hauteskunde iruzurra erabiliz klase dominatzaileak emaitzak faltsifikatzea lortzen zuen. -Agintari horiek, oligarkia osatzen dutenak, beren lana estatua gidatzea alegia ez dute behar bezala betetzen. Estatuaren egituraz aprobetxatzen direnek agintari arrotzak balira bezala jarduten dute. Agian hori da Costak salatu nahi duen egoera larriena eta testu honetatik atera daitekeen ideia nagusia. -Espainiaren modernizazioa lortzea eta inperio kolonialari eustea espero zuten, baina ia mende bat pasatu ondoren emaitzak ez ziren oso pozgarriak.Nekazaritza neurri handi batean iraupenekoa zen. Desamortizaziorekin nekazari pobreak oso egoera kaskarrean geratu ziren. Liberalismoa oso modu bortitzean inposatzen ari zirela eta Costak egoera hori zuzendu nahi zuen. -Laburtzeko, salaketa bat egin nahi du iritzi publikoaren aurrean.Testua testuinguruan jartzea:Maria Kristinaren erregeordetzan, Espainiak bere inperio koloniala galdu zuen eta Errestaurazioaren kontrako kritikak areagotzen joan ziren. Askorentzat Errestaurazioko sistemak ez zuen funtzionatzen, ez behar bezala behintzat. Errestaurazioko sistema hiru zutabetan oinarritzen zen. Konstituzioa eta erregea bata; bi alderdi politiko liberalen txandakatzea eta azkena jauntxokeria eta hauteskundeetako iruzurra. Azken biak eta krisi koiunturalek eragin zuten egoera behar zen bezalakoa ez izatea, eta sistemaren kontrako kritika gero eta zorrotzagoak izatea.Costak Erregenerazionismoa izeneko mugimendu intelektuala sortu zuen, erreforma sakonak behar ziren eta hiru hitzekin laburbiltzen zuen bere mezua: Agua, caminos y escuela. Estatu liberalaren norabidea hobeto zuzenduko zuen gidari talde berri bat sortu nahi zuen, sistema politikoa errotik aldatu eta estatu liberalaren eraikuntza beste modu batera egingo zuena. Beste idatzi batzuetan burdinazko zirujau baten beharra ere aldarrikatu zuen. Costaren mezua ez zela oligarken gustuko izan. Primo de Riverak ere, estatu kolpea eman zuenean, Costaren ideia batzuk aipatu zituen bere pronuntziamenduan. Jauntxoekin bukatzea agindu zuen, baina UP alderdia sortu zuenean jauntxo asko alderdi berrian sartu ziren. Costa 1911n hil zen.Testuaren garrantzia:Errestaurazioaren eta orokorrean iraultza liberalaren arazoak ulertzeko, Costaren lanean aipatzen den egoera politikoa negargarria zen, alderdien txandakatze sistemaren faltsukeriagatik eta jauntxokeriagatik. Zenbait irtenbide proposatu zituen, haren lanaren eta haren jarduera politikoaren oinarrian zeuden erregenerazismoaren inguruko ideiak erabilita. Oligarkiaren kontrako iritzia oso errotuta geratu zen gizartean. Estatu liberalaren eraikuntza herria hainbeste bortxatu gabe egin behar zela, alegia, ez zuten aintzat hartu.

10.Testua:Vicente Blasco Ibañezen el intruso eleberriaren pasartea(1904); Testuaren kokapena: Aurrean daukagun testu historiko literarioa Vicente Blasco Ibáñezen El Intruso eleberritik jasotako pasartea da. XX.Mende hasierako Bizkaiko meategietako langileen bizi baldintzak jaso eta islatzen ditu. Horiek salatzea du xede. Errestaurazioaren aroa zen, Alfontso XIII.Aren erregealdia eta industrializazioaren fenomenoa gertatzen ari zen Bizkaian. Langileen mugimendua hedatzen hasi zeneko une historikoa izan zen eta lehen elkarte sozialistak orduan sortu eta antolatu ziren. Bilbon bizi izan baitzen. Idazle, kazetari eta politikaria izan zen. Nobela kostunbrista landu zuen bere lehen etapatan eta aurrerago gizarte gaiak zorrotz salatzen zituzten lanak egin zituen, deskribapen oso zehatzekin. Obra asko idatzi zituen, Cañas y Barro. Indibiduala dela esan dezakegu.Testuaren hartzailea hiritarrak dira eta bereziki langile jendea. Testua publikoa eta nazio mailakoa da. Testuaren Analisia:Lehen atal batean meatzarien bizilekuaren eta bizimoduaren duintasunik gabeko egoera deskribatzen ditu; bigarrenean ordea, lantokiarena. Peoien etxearen deskribapena egiten duenean Aresti pertsonaia aipatzen du egoera txarraren lekuko gisa. Meategien jabetzakoak ziren barrakoiei egiten zaie aipamena, meatzariek alokairua ordainduz bizilekutzat zeuzkatenak eta arduradunen kontrolpean zeudenak. Egoeraren ikuspegi oso iluna ematen digu egileak. Luis Aresti da eleberriaren protagonista nagusia. Meatzaritza ospitaleko sendagilearen irudian dago oinarrituta pertsonaia hori. Bilboko pertsonaiarik esanguratsuenetarikoa izan zen. Meatzarien lantokiari dagokionez, harrobia eta lurpeko meazuloak bereizten ditu. Ustiaketa ez zen eskulan espezializaturik behar izaten eta lan eskaria oso handia izaten zen. Lurpeko meazuloetan lan egiteko espezializazio handixeago behar izaten zen eta langile horien egoera hobea zen.  Testua Testuinguruan jartzea:

XIX. Mendeko azken laurdenean industrializazio aro bat gertatu zen Espainian. Bizkaiko Somorrostroko burdina erauzketa eta mineralaren kalitatea zein oparotasuna erromatar garaitik ezagutzen zen baina XIX. Mendearen amaiera arte ez zen gehiegi ustiatu. EH l876tik aurrera gertatu zen meatzaritza ustiapen handia. Haren eragileak euskal burgesia, atzerriko enpresak eta meatzetako jabeak izan ziren. Horrek garapen ekonomikoa monopolizatu zuen. Bestetik Ingalaterraren Bessemer bihurgailua asmatu izanak meatzaritzari eta prozesu orokorrari bultzada handia eman zion. Bizkaian, abantaila asko zituen eta atzerriko kapitala Bizkaiko meatzaritzan inbertitzen hasi zen. 1870ko hamarkadan hasi zen burdinaren ustiapen handia. Baina Bigarren Karlistadak prozesua eten zuen. Gerra amaitu ondoren, Mearen esportazioa bideratu zen eta ondorioz, ekoizpena azkar areagotu zen. Europako siderurgiek Bizkaiko minerala  eskatzen zuten. Horrek azpiegituren eta finantzen garapena bultzatu zuen. Horren ondorioz, eskulanaren beharra areagotu egin zen eta Espainiako iparraldeko nekazaritza inguruetatik iritsitako immigrazio masiboa gertatu zen. Bizkaian bizimodua askoz ere garestiagoa zen eta lan baldintza oso gogorrak.Barrakoien sistema sortu zuten eta langileek erabili behar izaten zituzten eta ondoren, soldatetatik deskontua egiten zieten. Istripu asko izaten ziren, etxebizitzak osasungaitzak ziren eta janariak oso urriak. Hilkortasuna oso handia zen. Sozialismoan afiliatu eta grebak bultzatu zituztenbizi eta lan baldintzak errebindikatzeko. Errebindikazio horiek,  Bizkaian bereziki sozialismoa izan zen nagusiki langileen kezkak jaso eta aurrera eraman zituena. Etorkin horien jatorria ipar partekoa izaten zen eta aldizkako lana egitera hurbiltzen ziren maiz.Egoera kaskarra bertako eraikinek erakusten zuten.Elikagaiak oso garestiak ziren eta langileek oso kalitate kaskarrekoak baino ezin zituzten erosi. Elikadura gabezia horien ondorioz ongi uler daiteke izurri, gaixotasun eta errakitismoak eragiten zuten triskantza.Egoera larri honek eragin zuen 1890eko greba ezaguna. Horren ondorioz lortu zen derrigorrezko barrakoiak eta kantinak kentzea eta hamar orduko laneguna ezartzea. Testuaren Garrantzia:  Ez zuen ondorio zuzenik eragin. Garai hartan alfabetatuak zirenak egoeraren jabe egiten lagundu zuen hein txiki batean eta gaur egun lekukotasun historiko garrantzitsua eskaintzen digu. Izan zuen eragina, langile kontzientzia garaitu eta Bizkaiko langileen mugimenduaren hazia izan ziren( sozialismoaren sorrera eta 18901890ko greba).

Entradas relacionadas: