1876ko konstituzioa iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,3 KB

7. Testua - 1876ko KONSTITUZIOA (1876-06-30)

SAILKAPENA:



Oinarrizko iturri historikoa

Edukiari begira, testua politikoa. Formari dagokionez, juridikoa eta konstituzionala. Egilea taldekakoa,garai hartako erregea, Alfontso XII.A berretsi eta Gorteek egindakoa. Publikoa eta nazionala, Espainiako biztanle guztiei zuzenduta.Helburua Espainian gobernu mota berria ezartzea.Madrilen idatzi zen 1876ko ekainaren 30ean, Errestaurazio

Konstitu garaian, Alfontso XII.A erregealdiaren hasieran, Canovas lehen ministro zenean.

ANALISIA


:Alfontso XII.A : Isabel II.Aren semea zen, haren erregealdia 1875an hasi, Errestaurazioari hasiera emanez, eta 1885an bukatu.
1876ko konstituzioa berretsi zuen.
Monarkia: Momentu horretako errege-erreginei egiten dio erreferentzia, Alfontso XII.Ari. Monarkia osoa: Espainiako lurralde osoari egiten dio erreferentzia.

Lehenengo paragrafoan, esaten digu Alfontso XII.A, garai hartako erregea, berretsi eta Gorteek egin zutela. Ondoren, konstituzioaren hainbat artikulu ikus dezakegu: 11.Art- Estatuak elizaren gastuak ordainduko ditu, Espainiako erlijio ofiziala katolikoa da, nahiz eta beste erlijioak baimenduta egon (modu pribatuan).13. Art-
Konstituzioa eskubide indibidualak ez ditu onartzen, oso moderatua zen.
18., 19., 20.,28. Eta 50. Artikuluak botere banaketa arautzen dute. (18,19,20 eta 28 artikuluak botere legegileari buruz, eta 50 artikulua betearazleari buruz doa).Botere legegilea Gorteek erregearekin dute.Gorteek bi ganbera dituzte: Kongresua eta Senatua, biek ahalmen berdinekin. Senatariak aberatsen artean (nobleak, apaizak eta militarrak,...) hautatzen ziren: batzuk erregearen izendapenean hautatutakoak eta gainerakoak, sufragio murriztuaren bidez.Hasieran, diputatuak  sufragio murriztuaren bidez hautatzen ziren eta 1890tik aurrera sufragio unibertsalez.Botere betearazlea erregeak du. 75.Art- Foruak abolitzeko aukera ematen du konstituzioa.

KONKLUSIOA:

Konstituzio honi esker lasaitasun politikoa lortu zen eta Espainian sistema politiko berria eta etapa berria (Errestaurazioa)
Hasi zen. Euskal probintzien foruak desagerrarazi zituen, baina kontzertu ekonomikoa sortu zen.

XX. Mendean, Sagasta eta Canovas hiltzean krisi politiko, sozial eta ekonomiko handia egon zen, 1923an Primo de Rivera estatu kolpea eman eta errestaurazioaren garaia amaitu zen.




Entradas relacionadas: