1876ko konstituzioa iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,79 KB

Seiurtekoan (1868-1874) erregimen demokratikoa ezartzeko saiakerak huts egin ondoren, Borboien erregetza berrezarri, eta Espainia liberalismo zentsitariora itzuli zen. Politika sistema berria Cánovas del Castilloren burutapena izan zen, bi alderdi handien botere-txandaketan oinarrituta: kontserbadorea eta liberala.Amadeo I.Ak abdikatzean (1873), Gorteak bildu eta Errepublika proklamatu zuten, baina zailtasunak oso handiak zirenez (gerra karlista, mugimendu kantonalista …) ezegonkortasun politikoa gero eta handiagoa izan zen, eta Alfontso XII.A itzultzearen aldekoek gero eta indar gehiago hartu zuten, horregatik 1874ko abenduan Martinez Camposen altxamendua gertatu zenean begi onez hartu zuten armadak eta indar politiko kontserbadoreek Borboien berrezarpena,  Isabel II.Aren semea izan behar zen Erregea.Berrezarkuntzak berrogeita hamar urte baino gehiago iraun zuen; hau da, 1874an altxamendua gertatu zenetik 1931n Bigarren Errepublika ezarri zen arte, urte sail luze horretan, Alfontso XII.A eta Alfontso XIII.
A izan ziren errege, eta bien erregealdien artean, Maria Kristina, erregeorde. Konstituzioan eta parlamentuan oinarritutako erregimen bat finkatu zen berarekin.
Talde kontserbadoreek Borboien berrezarkuntza nahi zuten, alde batetik, egonkortasun politikoa ekarriko zuelakoan, eta bestetik, Espainian gizarte- iraultza demokratikoa egiteko saiakera orori amaiera emango ziolakoan. Canovasek ez zuen Isabel II.Aren garaietara itzultzeko asmorik. Eredu politiko berri bat egituratu nahi zuen, aurreko liberalismoaren gaitz endemiko batzuk gaindituko zituen eredua: hau da, Isabel II.Aren erregealdiko moderatuen jarrera alderdikoi eta baztertzailea;  militarrek politikan esku hartzea eta gatazka zibilak ugaritzea. Bi helburu nagusi jarri zituen asmoa betetzeko:
konstituzio bat
egitea, alderdi-bitasunean oinarritutako sistema politiko bat egituratzeko, eta herrialdea baketzea, karlisten gatazkari eta Kubako gerrari bukaera emateko.Garrantzi handiko lehen neurri politikoa hauteskundeak deitzea izan zen Gorte konstituziogileak osatzeko, eta  aurreko legedia jarraituz sufragio unibertsala erabili zuten, dena den Gloriosaren alde jokatu zuten talde moderatuenen laguntzarekin kontatu zuen Canovasek, eta  hauteskundeetan   aldeko emaitza ziurtatu zituen (kanobistek 391etik 333 diputatu atera zituzten. Honek azaltzen du zergatik ez zen apenas eztabaidarik egon, artikuluak berehala onartu baitziren erlijioaren gaiari buruzkoa kenduta). Izan ere XIX. Mendean Espainiako konstituzioen segida handi xamarra izan zen (gogoratu 1812koa, Errege estatutua, 1837koa, 1845ekoa, 1856ko jaio gabea, 1869koa, I Errepublikakoa 1873an) eta  hain zuzen ere Berrezarkuntzaren gidaria zen A. Cánovasek hori saihestu eta egonkortasuna lortu nahi zuen. Horetarako, Britainia Handiko eredu politikoa birsortu nahi izan zuen Espainian. Haren oinarriak Monarkia eta Konstituzioa ziren. Horrela bada, beste alderdi monarkiko sendoaren buruzagiarekin (Sagastarekin) adostu zuen, Sandhurst-eko adierazpenaren ideiak kontuan hartuz, boterean txanda eginez Berriztapenari sendotasuna ematea. Horretarako tresna egoki eta malgua behar zuten, hots, 1876ko konstituzioa, eta zalantzan jarriko ez zituzten funtsezko bi erakunde errespetatuko zituzten: Monarkia eta Gorteak, subiranotasuna biena –erdibana- izango zelarik. Horrela bete zuten hasieratik (1875-85) eta 85ean berretsi egin zuten El Pardo-ko Itunaren bitartez. Kontserbadoreak Cánovas-ekin gobernuan egon zirenean lege murriztaileak (sufragio zentsitarioarena adibidez) egin zituzten eta Liberalek Sagastarekin gobernatu zutenean berriz, lege irekiagoak (gizonezkoen sufragio unibertsalarena 1890ean), horretarako konstituzioan aldaketarik egin gabe . Errejimenari finkotasuna eman eta oposizioa eta herritar arrunten borondatea alde batera uzteko hauteskundeetako iruzurra praktikatu zuten behin eta berriro. Berriztapeneko bi alderdi ofizialetako politikariek Madrilen adostu eta lekuan lekuko kazikeek (=jauntxoek) iruzurra gauzatu eta Sistemari jarraipena bermatu zioten. Ez ordea demokraziari.Alor ekonomikoan berriz, garapen ekonomiko garai batekin koinzidituko du, Espainiaren industrializazioaren oinarri ahulak Isabel II.Aren aldikoak, orain sendotuz joango dira bereziki Katalunian, Euskadin, Asturias, Madril eta Valentzia aldean, eta Gizartean aldaketak egongo dira, aldaketekin zenbait arazo agertu ziren, eta arazo berriei beste irtenbide batzuk bilatu beharko zaizkie.Errestaurazioaren sisteman, 1876ko konstituzioan oinarritua neurri handi batean, sistematik kanpo geratu ziren errepublikazaleak, langile mugimenduak, nazionalismoak, e.A. Sistemaren aurka zeudenak gero eta protagonismo gehiago eskatuko dute. Arrazoi horrekin batera 1898ko azken koloniak galtzea batetik, alderdi dinastikoaren lankidetzaren amaiera Alfontso XIIIaren garaian, eta bestetik 1917ko krisi militarra, politiko eta sozialak gehi Maroko-ko gerrak Berrezarkuntzaren krisia eta amaiera ekarriko dute.

Entradas relacionadas: