1876ko konstituzioa iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5 KB

Aztergai dugun testua juridikoa eta publikoa da, 1876ko konstituzioaren artikulu sorta bat, hain zuzen ere. I. Errepublikaren ondoren, monarkia berrezarri zenean aukeratu ziren Gorte Konstituziogileek errege Alfontso XIII.Arekin batera eman zuten. Herritar guztiei zuzenduta dago eta Errestaurazioko sistema politikoaren oinarriak finkatzen ditu.


Artikulu sorta honetan ageri diren alderdiak honako hauek dira:


-Subiranotasuna: erregearen eta gorteen artean banatuta dago (konstituzioaren sarreratik ondoriozta daiteke).

-

11 art

-

13 art

-

50 art

-

19 art

-

20 art

-

28 art

-

75 art


Testuinguruari dagokionez, testu hau errestaurazio garaiarekin lotzen dugu. Seiurteko iraultzaileak hondoa jo zuen Errepublika ezerezean geratu zen eta 1874aren amaieran Borboien Monarkia berrezarri zen Espainian, Alfontso XII.A ( Isabel II.Aren seme) buru zela. Horrela hasi zen errestaurazioa 1923ra arte indarrean egon zen erregimena. Alderdi politiko guztien artean batasuna lortzea izan zen xede nagusia eta horretarako idatzi zen 1876ko konstituzioa, hainbat errege egon ziren tarte horretan: Alfontso XII.A, Maria Kristina erreginaordea eta Alfontso XIII.


Konstituzioari dagokionez, hau 1845ekoaren antzekoa da baina hobeto egokitzen zie liberalismoaren joera desberdinei; moderatua zen. Hauek dira 1845eko konstituziotik hartu ziren printzipio moderatuak:


-Subiranotasuna erregearen eta Gorteen esku.

-Erregeak eskumen zabalak: Ministroak izendatu, Gorteak egin eta desegin eta legeei betoa jarri. Horrela botereen arteko lankidetza ageri da, aginteak ez daude guztiz banatuta.


-Estatua konfesionala izatea, erlijio katolikoa izakin.


Gainera eskubide eta askatasunak 1876ko konstituzio demokratikotik hartzen ditu.


Iraupenari dagokionez, 1876ko Konstituzioa 1923ra arte egon zen indarrean, hau da Errestaurazio garaiko sistema politikoaren oinarri izan zen. Izan ere, urte horretan Primo de Riverak estatu kolpa jo zuen eta diktadura ezarri zen momentura arteko sistema demokratikoa deuseztatuz.

Testuaren asken balorazioa egiterakoan esan beharra dago, Konstituzio hau Errestaurazioko sistema politikoaren oinarri dela txandakatze politikoarekin batera. Aipagarria da Konstituzio honen malgutasuna, eta horren ondorioz, egonkortasun politikoa ahalbidetu zuen 47 urtez. Horrela, gaur egun arte Espainian gehien iraun duen Konstituzioa da hau.


Entradas relacionadas: