1876ko konstituzioa iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,34 KB

7. TESTUA – 1876KO KONSTITUZIOA

1) KOKAPENA:

Testu hau, 1876ko Konstituzioaren zati bat da, beraz lehen mailako testua da, KONSTITUZIO bat Denez, testu politiko-
Juridikoa da. Testu publikoa da,Madrilgo Gazetan argitaratua Izan zelako.Egilea kolektiboa da Gorteak baitira erregearekin batera eta Hartzailea, herria. Madrilen 1876ko ekainaren 30ean eginda dago,Borboien Errestaurazio garaian idatzia, Canovas del Castillo gobernu burua eta Alfontso XII.A errege direlarik Dokumentu honen helburua Borboien monarkia eta sistema Konstituzionala ezartzea izan zen.

2) AZTERETA:

Testua, bi Zatitan zatitzen da; sarreran eta artikuluetan.Testu honen ideia nagusia,Espainiako Monarkiaren konstituzioaren berrezarpena da. Alde batetik, herritarren Eskubideak eta askatasunak adieraziz, eta bestetik, Gorteen eta erregearen Eskubideak. Sarreran adierazten da Alfontso XII.Ak Gorteekin batera konstituzio Hau egin dute, eta honetan subiranotasuna partekatzen da.

                           11.art. Espainiako Erlijio ofiziala Katolikoa izango dela ,beste erlijioak errespetatuko direla baina Kultua bakarrik modu pribatuan izango dela. Elizaren gastu guztiak estatuak Ordainduko ditu. (Mendizabalen Desamortizazioaren ondorio bat).

                           13.Art. Espainiar Guztiek eskubidea dute iritzi eta pentsamendu guztiak adierazteko askatasuna, Zentsurari erreparatu gabe, baita biltzeko eta elkartzeko askatasuna izango Dute.

18.Art. Botere Legegilea Erregeari eta Gorteei dagokie.( Aginte banaketa)

19.Art. Gorteak Senatua eta kongresuen diputatua osatuko dute

                           20.Art. Gorteen Antolakuntza: bi ganbarakoak, Kongresua eta Senatua, ahalmen berdinekin. Senatari Mota batzuk: koroak izendatuak (hauek izango ziren biziartekoak); estatuko erakundeek Eta zergadun handiek aukeratuak beste batzuen artean (ez herriak aukeratuak)

                           28.Art. Diputatuak Herriak aukeratuak izango direla legea finkatzen den metodoaren arabera. (irekita Dago, zehaztu gabe)

50.Art. Botere Betearazlea erregeak du.( Aginte banaketa)

75.Art. Estatu osoan Lege berdinak egongo dira, hau da, foruak ez dira onartzen

3)TESTU INGURUA:                                                                                                                                                                I Errepublika estatu kolpe batekin amaitu zen baina egoera politikoa ez zegoen konponduta Eta gerra karlista oraindik indarrean zegoen. Canovasek pentsatu zuen irtenbide Bakarra monarkia borboikoa berrezartzea zela eta armadaren babesarekin, Alfontso XIII.A Espainiako errege izendatu zuten eta armadaren gehiengoaren Babesa lortu zuen.Gorte konstituziogileetako deialdia egin zuten konstituzio Berria prestatzeko sufragio unibertsalaren bidez, indarrean zegoen konstituzioa Aurrerakoia zelako.
1876ko konstituzioa, berriz, moderatua zen. 1878an Erroldaren araberako sufragioa berriro ezarri zuten era horrek herritarren Parte-hartzea biztanleen %5ra gutxitu zuen. 1890an egoera aldatu egin zen (Sagasta gobernuan zegoenean) eta gizonezko sufragio unibertsala aldarrikatu zuten.

Cánovasen Helburua izan zen konstituzio ireki eta malgua egitea oreka politikoa lortzeko, Estatuari egonkortasuna emateko eta pronuntziamenduak saihesteko. Cánovasek Sistema bat planteatu zuen: bi alderdi handi egon behar ziren iritzi ezberdinak Biltzeko eta gobernuan txandaka baketsua egiteko. Cánovas liberal kontserbadore Alderdiaren buruzagia izango zen eta ezkerreko alderdi dinastiko talde bat Behar zuen, liberal-fusionista izenekoa, 1869ko Konstituzioa eta sufragio Unibertsalaren aldekoa zena. Burua, Mateo Sagasta. Baina txandaka honekin, Beste alderdiak guztiak jokoz kanpo geratu ziren. Hori zela eta, sistema Bakarrik funtzionatu ahal zen kazikismo eta putxerazoa erabiliz. Kazikismoak Nekazaritza inguruetan eragin handia eduki zuen kazikeak antzinako lur-jabeak izan Zirelako, Espainiako bizitza politika, sozial eta ekonomikoa kontrolatzen zuten Eta, ondorioz, botere handia zeukaten. Sistema horretan, nekazariak kazikearen Menpe zeuden eta bera euren bizitzen eta ondasunen benetako jauntxoa zen. Kazikeek Eragin hau erabili zuten hauteskundeetan emaitzak manipulatzeko. Fabore bat Egiteko alderdi bati (gobernuan egon behar zenari), hauteskunde-aktak Faltsutzen zituzten (putxerazoa). 1885ean Alfontso XII hil zen, bere ondorengoa Oraindik jaio gabe. Mª Cristina Habsburgokoa erreginaorde bihurtu zen eta Egonkortasuna ez galtzeko, Cánovas eta Sagastak El Pardoko Paktua (1885koa) sinatu Zuten alderdien txandaka mantentzeko. Iraupen luzeko konstituzioa izan Zen.Teorian 1931 arte egon zen indarrean,praktikan 1923 amaitu zen Primo de Riveraren diktadura ezartzean.

4) GARRANTZIA

Cánovasen sistema Politikoaren oinarria izan zen eta beraren bitartez egonkortasuna lortu zen, baina Sistematik kanpo geratu ziren aukera politiko desberdinak. Oligarkiak Kontrolatzen zituen aginte ekonomikoa eta politikoa baina talde politiko Berriek eta gertakari historiko batzuek pixkanaka hautsiko zuten .Honela, XX. Mendean sartuta,langileen mugimenduak,indar politiko- demokratikoak,periferiako Nazionalismoak eta kolonietako gatazkek hondamendira eraman zuten ustelkeria Eta jauntxokeriaren oinarritutako sistema.

Malgua da,hau da, Agintean zegoen alderdiaren arabera aukera eman zen konstituzioan agertzen dena Handitzeko edo murrizteko ( Eskubideak, sufragioa …)Konstituzioa irekia da, horri Esker bermatzen du aldaketak egitea, gobernuan dagoen alderdiaren arabera( Sagastak sufragio unibertsala ezarri zuen)

Entradas relacionadas: