1876ko konstituzioa iruzkina

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,38 KB

7- Berrezarkuntzaren sistemaren oinarriak: Interesatuak: noblezia, armada, eliza, burgesia, kolonietan interesak zituztenak, klase ertainak… Hauen laguntzaz antolatu zen erregimen berria. Ordena bermatuko zuen erregimen bat nahi zuten eta aurreko egonezin politiko sozialak errepikatzeari ekidin.Interesak:Nobleziak eta lurjabe handiek bere pribilejiozko egoerari eutsi nahi zien eta estatuaren gobernuan parte zuzena hartzen zuen. Burgesiak ere gobernuan parte zuzena hartzen zuen eta langileen lorpenak hutsean uztea lortu zuen. Horrela, inolako trabarik gabe ekin zien bere negozioei. Elizak Seiurtekoan sekularizazioaren alde hartutako neurri gehienak ez deusean uztea lortu zuen eta heziketaren kontrolatzaile gisa iraun zuen.Armada gustura zegoen Alfontso XII.A erregearekin, aginte zibilaren pean izan behar arren, autonomia handia utzi baitzion. Kolonietan interesak zituztenek esklaboak askatzeko eta koloniei autonomia emateko egin ziren saio guztiak bertan behera uztea lortu zuten. Oinarriak:

1876ko konstituzioa

Bi alderdien txandatze baketsua eta Pardoko Ituna. Bi alderdi nagusitu ziren: Alderdi Liberal Fusionista, Praxedes Mateo Sagasta buru.
Liberal Kontserbadorea, Antonio Canovas del Castillo buru. CANOVAS eta SAGASTAren arteko akordioa, Alfontso XII.A hil zenean (1885-XI-25). Kontserbadoreen lekuan liberalak jarriko ziren, Canovas beste altxamendu baten beldur baitzen (errepublikar edo karlisten aldetik). Armada: Errestaurazio garaian, aginte zibilaren pean geratu zen, Isabel II.Aren erreinaldian gertatu zen bezalako militarren etengabeko esku hartzea saihestu nahian. Erregea monarkia parlamentarioaren buru nagusi izateaz gain, Armadako buruzagi nagusia ere izango zen. Horren truke, autonomia handia eman zitzaien bere eremuko gai batzuetan: hierarkia militarra, Afrikako politika… Karlistak: 1876an menderatu zituzten betirako eta Karlos VII.A erregenahiak erbestera alde egin zuen. Kuba: 1878ko neguan, Zanjongo bakea sinatu zen, baina ez zen bake definitiboa izan. Konstituzio hau Alfontso XII.Ak aldarrikatu zuen eta Txandakatzeko sistema ahalbidetzen zuen.1845ekoan oinarritzen zen, 1869ko dekretu batzuekin osatuz. Bereizgarriak Subiranotasuna Monarkia eta Gorteen eskuetan dago; botere legegilea ere bai.  Subiranotasun nazionala baztertuta geratzen da, beraz.Erregea:Botere betearazlea bere esku dago (moderatuek horrela ikusi ohi dute),Armadaren buru da,Legeak aldarrikatzen ditu, Ministroak izendatu eta ezerezta ditzake,Gorteak konbokatu eta suspendi ditzake.

Entradas relacionadas: