1876ko konstituzioa iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,97 KB

1876ko konstituzioa

Testuaren sailkapena

Testu juridikoa dugu aurrean, lehen mailakoa eta publikoa, Madrilgo Gazetan argitaratua. Errege berria dago agintean, Alfontso XII.A, Borboiak tronuan berrezarri dituena, alegia. Iraultza Loriatsuan Isabel II.A Bota zutenean, Seiurteko Demokratikoa etorri zen eta, 1874an, Alfontsok ezarri Zituen Borboiak berriro tronuan. Bi urte geroago egin zuten konstituzio hau.

Testuaren analisia

Lehen paragrafoan erregea Alfontso XII.A dela adierazten du Eta, ondoren, hainbat artikulu agertzen dira.

11. Artikuluan, erlijio katolikoa dela Espainiako erlijioa Dio. Besteak ere praktika daitezke, hori bai, erlijio katolikoari errespetua Gordetzen badio.

13. Artikuluan, berriz, eskubideak aitatzen ditu. 1869ko Konstituzioan baino gutxiago izango dira, baina… liberalismoa aurrerantz doa.

Gero aginteaz hitz egiten du, legegilea Gorteak eta Erregearen Esku dago, aginte banaketa dago, 2 ganbera dira, hautaketa nola egingo den… Kontuan hartu behar dugu Txandakako Sistema dagoela indarrean, Pardoko Itunean Sinatu zutena eta… enkasillado erabiltzen da garai hortan, kazikeek emaitzak Kontrolatzen dituzten horretan.

75. Artikuluan, jada, Foruak ez daudela dio: “Monarkia osoan Zehar kode berberek aginduko dute” dio. Epaiketak ere arruntak izango dira...

Testuingurua

1868- 1874 seiurteko “iraultzaile”aren ondoren burgesiak sistema egokia Topatu zuen bere nagusigoak sendo iraun zezan: Berrezarketa.                                                              Borbondarrak Berriz ere tronuan jarri ziren Alfontso XII.A tronuan jarrita. Canovasek burgesentzako ordenamendu sozial eta politiko finkoa ezarri nahi Zuen. Horretarako egin zuen 1876ko konstituzioa, jauntxokeria erabiliz Alderdi kontserbadorea eta liberala, liskarrik Gabe, agintean txandakatzeko. Jauntxokeria erabiltzen zen txandakatzea putxarazoz bermatzeko. Errege edo Erreginak gobernua kendu egiten zuen eta partiduak osatu Ondoren, gobernu berriak hauteskunde deia egiten zuen, jauntxoen laguntzaz Hauteskunde horietan iruzurrez Garaituz.                                                                          Garai Honetan(1876) sistemak oso ondo funtzionatu zuen burgesentzat. Bi partiduak arazo handirik Gabe txandakatu ziren agintean eta prozedura hori Guztiz finkatu zuten Pardorako itunean (Alfontso XII.A hil ondoren 1885ean). Segurtasun zentzazio horren erakusgarri dira hartu ziren erabaki batzuk. Itxuraz behintzat, askatasunak zabaldu eta gizonezkoentzako sufragio Unibertsala indarrean jarri zen 1890ean. Herritarrek, hala ere, ez zuten Sinesten gobernuak edo estatua herriaren alde ari Zirenik.                        Mende Amaierako urteetan krisia ekonomian, politikan eta gizartean nabaria zen eta Guztiz agerian azadu zen estatuaren ahulezia 1898an, azken koloniak (PP, Kuba Eta Filipinak) galtzean. Garbi zegoen espainiar erresumaren Gaibera.                                        Intelektualen artean politikaren erregenerazionismoa bultzatzearen aldeko joera Handituz joan zen, “abertzaletasun” absurdu batek Espainia kolonietako Hondamendira eraman zuela eta.  Giro orokorrak gero eta gizarte sektore Gehiago urrundu zituen sistematik. Herritarrak gero Eta antolatuago eta gero eta gehiago borrokatzen hasi ziren eta erreforma Politikoaren beharra agerizkoa zen arren, erregeak eta alderdi politiko Ofizialek ez zioten harrera onik egin. Beraz, opozizioak sistema erorarazte Saiatzen hasi zen.  

1909an Bartzelonako Aste Tragikoa Gertatu zen. Altxamendu honek politikan parte hartzeko bide berriak behar Zirela erakutsi zuen. Gobernuak marokoarren altxamenduari aurre egiteko Erreserbistei deitu zien, baina Bartzelonako herritarrak  Horren kontra altxatzeak matxinada leherrarazi zuen, Anarkistak, sozialistak, eta Lerrouxek gidatutako errepublikarrak ekimenaren Sorkariak zirelarik. Herritar matxinatuek hiria kontrolatzera heldu ziren, Elizari aurka egin eta armadari aurre egin zioten. Azkenenan gobernuak gerra Legea aldarrikatu eta errepresio bortitzari ekin zion.Gobernuaren kontra azaldu Ziren hiru taldeak, ondoren,  elkarren kontra jarri ziren, eta horrek Eragin handia izan zuen Errestaurazioko sistemaren amaieran. Alde batetik, Egoera horrekin konforme ez zeuden militarrek Junta Militarrak antolatu Zituzten, eta bestetik, parlamentario batzuek (sozialistak, katalanistak, errepublikazaleak) Elkarrekin Parlamentarioen Batzarra eratu zuten. Hiru taldeek batera jo zuten Sistemaren kontra, baina derrotatuak izan ziren, hala ere, sistema oso Ahuldurik geratu zen.                                                                                                                                                              1917az geroztik kontzentrazio gobernuak Jarri ziren, irauteko helburua baino ez zutela. 1918tik 1923ra ekonomia Arazoak, prezioak gora eta soldata berak egitearen eraginez langileek euren Egoera okertzen zihoala ikusita, eta Errusiar iraultzaren eragina zela eta Protestak egiten hasi ziren. Ugazabek egoerari aurre egin ahal izateko, Pistoleroak kontratatu zituzten, altxatutako langileen aurka egiteko, eta hauek Guztiak hiltzeko. Ondorioz, sindikatuek aurkako atentatu oldea abiarazi zuten. Egoera are gehiago larriagotu zen, 1921ean Ihes Legea onartu baitzen. Ondorioz,langileek errepresio gogorra sufritu zuten, hainbat atxilotu hil Baitzituzten zigorrik jasotzeko beldurrik gabe. Gainera, espainiar armadak hondamen Izugarria jasan zuen Marokoko Gerran, bertan milaka soldadu hil baitziren eta Horren ondorioz 1923an kolpe militarra jo eta Primo de Riveraren diktadura Ezarri zen.

Entradas relacionadas: