1876ko Konstituzioa: Ezaugarriak, Testuingurua eta Ondorioak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,28 KB
1876ko Konstituzioa
Estatuaren eredua: Monarkia parlamentario hereditarioa.
Subiranotasuna: Erregea eta Gorteak (partekatua).
Estatuaren antolaketa: Nazioa - Diputazioak - Udalak.
Estatu konfesionala.
Egindako beste dekretu eta legeak:
- 1878an Zanjongo Bakea: Itun honen bidez Seiurtekoan sortutako Kubako mugimendu independentistarekin (Yarako Aldarrikapena) amaitu zen. 20 urte beranduago, Parisko Bake Itunaren bidez, Espainiak bere koloniak galduko zituen (1898ko hondamendia).
- 1876ko uztailaren 21eko legea: Honen bidez, Euskal foru-erregimena kendu zen. Euskal foruak abolitu eta foru-aldundiak desegin ziren. Derrigorrezko soldadutza ezarri zen, eta estatu-ogasunari zergak ordaintzea behartu zen.
- 1878an Kontzertu Ekonomikoa: Finantza-autonomia eta autonomia administratiboa eman zitzaien euskal lurraldeei. Salbuespen-erregimen bat agertu zen, kontsumo-zergak oligarken mesederako izanik.
Alfontso XII.aren Madrilera itzulera (1875):
- Elizarengana hurbildu zen.
- Oposizioko egunkariak itxi eta inprenta-delituetarako epaitegi berezia jarri zuen.
- Diputazio eta udaletako karguak aldatu zituen: jende berria jarri zuen.
- Armadaren lagun egin zen: Seiurtekoan kendutako buruzagiak berriro jarri zituen, eta erregea armadaren buruzagi gorena izendatu zuen, leialtasuna ziurtatzeko.
- Karguak hautatzeko herritarren parte-hartzea murriztu zuen, dirudunen eskuetan utziz aukeraketa.
- 200 orrialde baino gutxiagoko edozein argitalpen zentsuratik pasa behar zen.
Geroxeago, Sagastaren gobernuak zenbait neurri demokratizatzaile hartu zituen: batzartzeko askatasuna, sindikatu-askatasuna eta 1890eko gizonezkoen sufragio orokorra.
Prozedura konstituzionala eta egoera historikoa:
Pavia jeneralaren estatu-kolpearen ostean, Serrano jenerala gobernuburu izan zen. Alfontso XII.ak adierazpen bat egin zion nazioari agiri bidez, Espainiaren arazoen konponbidea monarkia tradizionalista berrezartzea zela esanez. Martínez Campos jeneralak Alfontso errege aldarrikatu zuen. Berrezarkuntza hasi zen, eta 1876an Gorteetarako deialdia egin zen.
Pentsamendu-korrontea:
Moderatua eta kontserbadorea.
Gizarte- eta politika-arazoak:
1876ko Konstituzioarekin batera ezarritako txandakatze-sistema bipartidista ustelak alderdi politiko asko utzi zituen sistematik kanpo (karlistak, errepublikanoak, nazionalistak). Urteak aurrera joan ahala, sektore horiei jaramonik ez egiteak sistemaren sinesgarritasun falta eta ekonomia-arazoak areagotu zituen. Honela, 1898tik aurrera, Berrezarkuntzaren sistema agonia luze batean sartuko da, 1931 arte iraungo duena.
Iraupena:
1876-1931 (Bigarren Errepublikara arte).
Eragina:
55 urte iraun arren, eragin oso eskasa izan zuen, sistema honek lege mugatzaile asko zituelako: bipartidismoa, txandakatze-sistema, ustelkeria...
Balorazioa:
Konstituzio moderatua da, botere-banaketa ez oso garbia duena. Eliza eta Estatuaren arteko formula eklesiastikoa baloratzen da. Azpimarratzekoa da Berrezarkuntzaren erregimena gobernatzeko eta baliorik gabe utzi zela, soilik papererako baliagarria izanik.