1876ko Konstituzioa: Errestaurazioaren Oinarri Politikoa
1876ko Konstituzioaren Azterketa Historikoa
7. testua: Aurkeztuko dugun testua 1876ko Konstituzioa da. Testu historikoa eta juridikoa da, eta eduki politikoak ditu. Gorteek eta Alfonso XII.ak idatzi zuten konstituzioa, baina benetako burua Cánovas del Castillo izan zen. Konstituzioaren hartzaileak Espainiako herritar guztiak dira.
Testuinguru Historikoa: Errestaurazioaren Hasiera
I. Errepublikaren ondoren, 1874an, monarkia borbondarra berrezarri zen Espainian. Honela hasi zen Errestaurazioa, 1874tik 1923ra arte iraun zuena, eta konstituzio hau izan zen sistema honen oinarri nagusia.
Ideia nagusia: Errestaurazio sistemaren konstituzioa zehazten eta finkatzen da. Seiurteko Iraultzailearen eta Espainiako Lehenengo Errepublikaren porrotaren ondoren, 1874an, Martínez Campos jeneralak estatu-kolpea eman zuen. Borbondarren monarkia berrezarri zen Espainian, eta Isabel II.a zenaren semea errege izaten hasi zen. Cánovas del Castillo izan zen gobernuburua hasieran (1875-1897). Cánovas liberal moderatua zen eta bere helburu nagusia bakea lortzea zen.
Ezegonkortasuna eta Sistemaren Zutabeak
Garai hartan, Espainiak bi arazo nagusi zituen: III. Gerra Karlista (1872-1876) borrokatzen ari zen, foruen eta katolizismoaren defentsan; eta Kubako koloniak Espainiarekiko independentzia lortzeko lehenengo urratsak ematen hasi ziren. Ezegonkortasuna oso nabaria zenez, sistemaren oinarriak finkatu ziren hiru zutabe nagusitan: jauntxokeria, bipartidismoa eta 1876ko Konstituzioa.
Konstituzioaren Egitura eta Botereen Banaketa
1876ko ekainaren 30ean argitaratu zen konstituzioa. 1845eko konstituziotik egituraketa politikoa hartu zuen eta 1869ko konstituziotik, berriz, eskubideak. Subiranotasun partekatua ezarri zen: botere legegilea Gorteek eta Erregeak edukiko zuten, betearazlea Erregeak, eta judiziala auzitegiek.
- Erregearen prerrogatibak: Erregeak beto-eskubidea zuen eta berak aukeratzen zituen gobernukideak. Senatariak ere berak aukeratzen zituen; besteak, berriz, oligarkiak erabakitzen zituen.
- Ganbarak: Gorteak bi ganbaratan banatu ziren: Senatua eta Diputatuen Kongresua.
- Sufragioa: 1889ra arte sufragio zentsitarioa egon zen. Aurrerago, gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zen, eta horrek bipartidismoa gauzatzen lagundu zuen.
Erlijioa eta Batasun Juridikoa
Erlijio katolikoa izendatu zen Estatuko erlijio ofizial gisa. Beste kultu guztiak baimenduta zeuden, baina ezin ziren publikoki erakutsi. Azken artikuluan batasun konstituzionala adierazi zen: Espainiako hiritar guztiek berdintasun juridikoa eta kode berdinak errespetatzeko beharra daukate. Ideia horrek foruen abolizioari egiten dio erreferentzia; izan ere, foruen abolizioa hilabete beranduago gauzatu zen. Bipartidismoa bultzatu zuen Cánovas del Castillok, eta konstituzio honek bide hori finkatu zuen.
con un tamaño de 3,04 KB