1869ko konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,9 KB

III. BLOKEA: SEIURTEKO DEMOKRATIKOA
1. IRAULTZA LORIOTSUA ETA BEHIN-BEHINEKO GOBERNUA
1866an, alderdi progresistak, demokratak eta unionistek bat egin eta Ostendeko Ituna
sinatu zuten, Isabel II.
aren erregealdiari amaiera emateko lehen urratsa.
1868ko iraileko altxamendu militarraren ostean, “Iraultza Loriotsua” esaten zaion
mugimendua sortu zen. Iraultza hau progresisten, unionisten eta demokraten aliantzaren
emaitza izan zen eta militar ospetsu batzuk ere hartu zuten parte (Prim, Serrano, Primo de
Rivera, Dulce…). Helburu nagusia erregina boteretik kentzea zen.
Iraultza berehala zabaldu zen penintsula osoan zehar. Erregina Lekeition oporretan
zegoen gobernuaren dimisioa jaso zuenean. Gobernuak ez zuen gaitasunik izan iraultzari aurre
egiteko eta hori Alcoleako Zubiko guduan ikusi daiteke, erreginak bidalitako tropek galdu
zutenean matxinatutako tropen (Serrano zen burua) kontra. Horregatik, Irailaren 30ean Isabel
II.A eta bere familiak ihes egin behar izan zuen Frantziara.
Iraultza bideratzeko “Junta Iraultzailea” sortu zuten Madrilen. Urrian, Madrilgo Junta
Iraultzaileak Serrano jeneralari gobernu berria osatzeko eskatu zion eta horren ostean juntak
desegin ziren. Hala ere, hiri batzuetako juntek aurre egin zioten gobernuari.
Serranok zuzendutako gobernuan lau ministro unionista eta bost progresista egon
ziren. Gobernu honen helburuak eta neurriak hauek izan ziren:
- Iraultza eta Junta Iraultzaileak kontrolatzea
- Milizia Nazionala berriro antolatzea
- Herritarren eskakizun batzuk onartu zituzten: zerga batzuk kendu, inprenta- eta
irakaskuntza- askatasuna eta iraultza ostean jaiotako esklaboen seme alabak libre
izatea.
- Urrian, nazioari zuzendutako adierazpena: sufragio unibertsala, erlijio-,
irakaskuntza-, inprenta- eta elkartzeko askatasunak.
- Pezeta sortu
- 1869an gorte konstituziogileak hautatzeko hauteskundeak egin (25 urte baino
gehiago zituzten gizonak botoa eman zezaketen)..

2. SERRANOREN ERREGEORDEALDIA
Gorte Konstituziogileen bilerak 1869ko otsailean hasi ziren eta lau hilabete geroago
Espainiak konstituzio berri bat zeukan: 1969ko Konstituzioa. Testu honek 112 artikulu ditu eta
hauek dira ezaugarri nagusiak:
- Subiranotasun nazionala
- Botereen banaketa
- Gizonezkoen sufragio unibertsala
- Gizabanakoen eskubideak: elkartzeko eta biltzeko askatasuna, irakaskuntza- eta
adierazpen- askatasuna eta bizilekua aukeratzeko askatasuna.
- Gorteak bi ganbera zituen.
- Espainia monarkia bat izango zen (erregerik gabekoa, momentuz). 33. Artikuluan
adierazten da monarkia subiranotasuna nazionalaren menpe egongo zela eta
horregatik beharrezkoa zen errege bat aurkitzea.

Errepublikanoak ez zeuden ados gobernatzeko sistema monarkia aukeratu izanarekin
eta Serrano erregeorde izendatu zuten. Baina hainbat arazo egon ziren:
gerra koloniala Kuban,
Karlisten eta alfontsinoen aurkaritza (alfontsinoak: Isabel II.Aren seme Alfontso errege
izendatzearen aldekoak), errepublikanoak monarkiaren aurka zeuden eta klase baxukoen
ezinegona.
Konstituzioa onartuta, Gorteek Serrano erregeorde izendatu zuten. Espainiak, behin
borboitarrak joanda, errege berri bat behar zuen 1869.Ko konstituzioari jarraituz. Hautagai
batzuk egon ziren, haien artean, Espartero edo Savoiako Amadeo. Prim jeneralak Amadeoren
alde egin zuen hasieratik eta azkenean, Gorteek Amadeo Savoiakoa izendatu zuten errege.

3. AMADEO I.Aren ERREGEALDIA (1871-1873)
Amadeo I.A 1871.An heldu zen Madrilera, konstituzioa sinatu eta lehen monarkia
demokratikoa hasi egin zen. Amadeo I.A Espainiara heldu bezain laster Prim jenerala hil zuten,
beraz Amadeok ez zuen izan laguntza handirik eta gainera, armadako agintariek eta gizarteko
goi-klaseak ez zuten onartu errege bezala.
Amadeo I.Ari laguntzen zioten alderdiak (progresistak eta unionistak) banatuta zeuden
arazoak baitzituzten. Gainera alderdi hauetan jarrera desberdinak sortu ziren eta gobernatzea
ezinezkoa bihurtu zen. Arazoak konpontzen saiatzeko hainbat gobernu buru izendatu zituen
Amadeok: Zorrilla, Serrano eta Sagasta.
Amadeok hainbat arazo zirela eta (altxamendu karlista eta Kubako gerra), uko egin zion
koroari 1873an eta lehen errepublika sortu zen.

4. ESPAINIAKO LEHEN ERREPUBLIKA (1873-1874)
Espainiako Lehen Errepublikak hamaika hilabete iraun zuen eta 1873. Urtean
aldarrikatu zen. Urte batean lau presidente egon ziren (Figueras, Pi i Margall, Salmerón eta
Castelar), sei gobernu, bi gerra (karlista eta Kubakoa) eta Iraultza Kantonala egon ziren.
Lehen presidentea Figueras izan zen. 1869ko konstituzioari jarraitu zion, baina
monarkiari buruzko artikuluak kendu zituen. Hauteskundeak egin eta federalek irabazi zutenez,
errepublika federala aldarrikatu zen. Hurrengo presidentea Pi i Margall izan zen, honek bi
gerrei (Gerra Karlista eta Kubakoa) eta Fenomeno Kantonalista-ri aurre egin behar izan zien.
Kantonalismoa Cartagenan sortu zen eta geroago bestelako kantoiak eratu ziren Espainia
osotik zehar. Pi i Margall-ek errepublika federalaren konstituzioa egiteko proiektua aurkeztu
zuen, baina ezin izan zion egoerari aurre egin eta proiektua bertan behera geratuko zela ikusita
dimisioa aurkeztu zuen.
Pi i Margall-en ostean, Salmerón izendatu zuten presidente eta hilabete erdi egon zen
boterean. Garai horretan heriotza-zigorra eztabaidan zegoen eta bera horren kontra zegoenez,
nahiago izan zuen boterea uztea, bi militarren heriotza zigorra sinatu baino.
Salmerón-en lekua Castelar-ek hartu zuen, hau errepublika zentralistaren aldekoa zen
eta bere helburu nagusiak kantonalismoari amaiera ematea, ordena ezartzea eta gerrak
(Kubakoa eta karlista) menperatzea ziren.

Gobernu honekin, Pavia jeneralaren estatu kolpeak bukatu zuen. Bere helburua
errepublika ezartzea zen, Serrano presidentea zela. Serranoren gobernualdia diktadura baten
itxura izan zuen eta beste estatu kolpe batekin bukatu zen: Martinez Campos jeneralarena.
Honek, Alfontso XII.Ak (Isabel II.Aren semea) koroa berenganatzeko helburuarekin eman zuen
estatu kolpea eta Espainiako Lehen Errepublika amaitu zen Berrezarkuntzaren aldiari hasiera
emanez.

5. GIZARTE ARAZOAK ETA KUBAKO GERRA
Seiurtekoaren garaian, langile mugimendua hasi zen. Egoera hori prozesu hauen
ondorioz sortu zen: modernizazio ekonomikoa, kapitalismoaren garapena eta langile borroka.
Langile mugimenduak anarkismoaren eta sozialismoaren eragina izan zuen eta I.
internazionalak eta Langileen Nazioarteko Elkartea (LNE) sortu izanak ere eragina izan zuen
sorreran.
Seiurtekoko agintariek beste arazo bat ere izan zuten: Kubako Gerra (1868-1878).
Isabel II.Aren erregealdian Espainiak porrot egin zuen kolonietan. Kuba oso lotuta zegoen
Estatu Batuetako ekonomiari eta Estatu Batuek interes handia zuten Kuba berenganatzeko.
Testuinguru horretan hainbat matxinada sortu ziren. Cespedes-ek matxinada bat sortu zuen,
gero gerra bihurtuko zena: Yarako Oihua. 1878an Zanjoneko Bakea sinatu arte iraun zuen.

Entradas relacionadas: