1840 udal legea isabel ii

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,54 KB

FORUAK ETA LIBERALISMOA: KARLISTADAK ETA FORUAK INDARGABETZEKO PROZESUA (1833-76) Fernando VII.A, azkeneko monarka absolutista, hil zenean (1833ko irailaren 29an, La Granja jauregian), Isabel II.A artean adingabea zenez (3 urte), Maria Kristina erreginaordearen (1833-40) eta Baldomero Espartero (1840-43) jeneral erregeordearen esku egon zen erregetza. Bitarte honetan finkatu zituzten Espainian estatu liberalaren oinarriak, abian jarriz zentralizazio politiko eta administratiboa, baita batasun juridikoa ere. Aldi berean, gatazka zibila (lehen Karlistaldia) sortu zen euskal eta nafar lurraldeetan. Karlistek, Fernando VII.Aren anaiak, Karlos Maria Isidrok, tronua eskuratzeko eskubideak baliarazi zituzten (Lege Salikoa indargabetzea ez baitzuten onartzen), Fernando VII.Aren eta Maria Kristina Borboikoaren alabaren (Isabel II.A) eskubideen aurka; liberalen eta absolutisten arteko gatazka izan zen eta erregimen politiko mistoa, konstituzionala eta forala ezarri zen horren ondorioz. Mª Kristinaren erregeordetzan liberalismoaren barruko zatiketa gertatu zen, progresista (koroaren botere mugatua eta erreforma sakonen alde)
Eta moderatuak (erregearen papera sendotu eta erreforma mugatuak) desberdinduz. Hasieran, bidea zabaldu zitzaion monarkia konstituzionalari Errege Estatutoaren bidez ; hala ere, erreforma hauek txikiegiak ziren liberalentzat., liberal progresistek hartu zuten agintea, benetako Iraultza Liberala eginez eta Antzinako Erregimena deuseztatzeko lege iraultzaileak aplikatuz (1812an emandakoak berretsiz baita): 1837ko konstituzioa. Mendizabalen desamortizazioa. Iraultza burgesaren prozesuan, desamortizazioa funtsezko gertaera izan zen; AEean, lur eremu handiak “esku hilenak” ziren, beraz, ez zuten zergarik ordaintzen eta ezin ziren saldu, horregatik ezinezkoa zen bertan inbertitzea edota hobetzea. Desamortizazioarekin, kleroaren ondasun asko nazionalizatu egin ziren (enkante publikoan saldu) helburuak 3 zirelarik: zorra kentzea eta 1ºgo karlistaldia finantzatzea. H. Soziala: erdi-mailako lurjabe klase bat sortu. H. Politikoa: lurjabe berri horiek liberalismoaren alde jartzea. Hala ere, emaitzak eskasak izan ziren, noble ea burges aberatsak izan zirelako lur erosle nagusiak eta horrela latifundio burgesa sendotu zen, talde hauek liberalismoaren alde jarriz; ez ordea, nekazariak, kaltetuenak neurri liberal hauekin, ezin baitzituzten lurrak erosi. Esan dugunez, Fernando VII.A hiltzean, gerra zibila sortu zen (1840. Urtera arte iraun zuena), Hego EHan gordinen izan zelarik sistema liberal berriarengandik kaltetutakoak. Isabeldar edo Kristinoak, liberalismoa ezartzearen, legeak bateratzearen eta zentralizazioaren alde zeuden; burgesia, funtzionarioak, armada, goi mailako noble asko eta hiritar gehienak alde zeudela. Karlisten leloak, “Jainkoa, Aberria eta Erregea” zioen, babesten zituelarik: katolikotasuna, absolutismo monarkikoa eta euskal lurraldeen erregimen tradizionala. XIX. Mendean herri lurrak saldu ziren (eta honek aberatsei soilik ekarri zien onura).Hala ere, denak ez ziren karlismoaren aldekoak, Donostiako burgesiak ideologia liberal progresista baitzuen. Azken batean, liberalismoak, laikotasuna eta euskal sistema tradizionalarekin batera ezina zen berdintasuna eta zentralizazioa defendatzen zuen. Gerraren nondik-norakoa azaltzean, 3 fase desberdindu daitezke: Zumalakarregi karlisten buru zela, gerrillen taktika erabiliz, landaren kontrola hartu zuen, ez aldiz hiriarena. Bilboko setioan Zumalakarregi jeneralaren heriotza gertatzen da. 1837tik, armada liberala indartuz joan zen elizaren desamortizazioak emandako baliabideei esker. Azkenean, 2 taldeak nekatuta, 1839an Bergarako Ituna (Besarkada) sinatu zuten Maroto jeneral karlistak eta Baldomero Espartero liberalak. Marotok erregina izateko eskubidea aitortu zion
Isabel II.Ari eta Esparterok Foruak babesteko hitza eman zuen; hala ere, 1839ko urriaren 25eko legean, Foruak berretsi ziren “batasun konstituzionalari utzi gabe”, beraz, praktikan ateak zabalik uzten ziren aldaketan egiteko Foru sisteman. Karlistaldiaren amaieran, Jeneralen Erregimena zeritzon etapa hasi zen. Izen hori izan zuen, estamentu militarrak politikan nagusitasun handia izan zuelako. Isabel II.Arekin, 3 jeneral hauek garrantzi handia izan zuten: Espartero, Narvaez eta O’Donnell. 1840-43 artean, Esparteroren erregeordetza daukagu. Esparterok jarraipena eman zion progresisten bateratze eta zentralizatze prozesuari.Nafarroan, Lege Hitzartua aplikatu zen; horren arabera, Nafarroak Erresuma izateri utzi zion, aduanak kostaldera eraman ziren eta Espainiako eskubide konstituzionalak onartu behar diren. Ordainetan, autonomia handia irabazi zuen administrazioan. Euskal lurraldeetan legedi progresista ezarri zuen ere: Foru paseadeuseztatu zuen, eta honek, matxinadak bultzatu zituen. Esparterok gogor zapaldu zituen eta 3 probintziak Espainiako maila berean jarri zituen. Hala ere, ez zituen erabat indargabetu Foruak, oraindik ere ezaugarri militar edo zerga ezaugarri bereziak gorde baitzituzten estatu liberalaren barruan. Esparterok oso politika autoritarioa aplikatu zuen eta, ez progresistek, ez moderatuek, ez zuten gustuko izan jarrera hori; honela, bi taldeak aurre zituela, 1843an erbestera ihes egin zuen, Isabel II.A erregina izendatu zuelarik. Isabel II.Aren erregealdian (1843-68), 13 urte zituela hasi zena, behin betiko finkatu zen estatu liberala, zentralista eta joera moderatukoa, nekazaritza eta finantza arloko oligarkiarekin bat zetorrena. EHan, Foruak konstituzio erregimen berriari egokitzeko negoziazioak egiten jarraitu zuten. Esan dugunez, bai Mª Kristina, bai Isabel II.A moderatuen aldekoak agertu ziren, haiei lagunduz beti. Gizarte eta politika egoera jakin batzuetan monarkiaren egonkortasuna arriskuan egon zen eta orduan soilik eskaini zieten gobernua ere progresistei. Honela, lehengo 10 urteetan Narvaez buru zela, estatu zentralizatua eta uniformea ezartzeko neurriak hartu ziren, baita koroaren agintea sendotzeko. 1854-56 bitartean, progresistek lortu zuten agintea. Luzaroan egon ez arren, garrantzi handiko ekimenak egin zituzten legegintzan, ekonomian eta finantzetan. Azken etapan, berriz moderatuek lortu zuten buruzagitza, Narvaez eta O’Donnell “Batasun Liberal”eko kideekin, Hamarraldi moderatuko legedia aplikatuz berriz (biurteko progresistako lege guztiak deuseztatuz, moderantismo, kontserbadore eta autoritarioa ezartzeko berriz). Sasoi honetako krisi ekonomikoak, hauteskundeak manipulatzea baita jendearen parte hartze eskasa, militarren matxinadak… etapan honen amaiera ekarri zuen, oposizioa elkartuz Isabelen erregimenarekin amaitzeko. 1868an, iraultzak Seiurteko Demokratikoari hasiera eman zion, aurreko etapako krisi ekonomikoa, Isabel II.Aren eredu politikoa agertuta geratu zen. Liberalismo demokratikoa ezartzea zen helburua. 1869an konstituzio berria idatzi zen, bertan, aginte banaketa, gizonen SU, gurtza askatasuna, monarkia parlamentarioa… defendatzen ziren. Amadeo Saboiakoa (1871-73) izan zen aukeratua helburu hauek aurrera eramateko; hala ere, ezin izan zion aurre egin erregimenaren kontrako oposizioari, eta abdikatu ostean, I Errepublika aldarrikatu zen, bide bakarra iraultzaren izpiritu laiko eta progresista mantentzeko (1873-74). Seiurtekoak porrota izan bazuen ere, gizarte justuago baten ametsa herritar gehiengoengan mantendu zen.Seiurteko iraultzarekin, EHan foru-erregimena errespetatu egin zen, baina gurtza askatasuna erasotzat hartu zuten askok, eta III. Karlistaldia (2.A EHan) piztu zen 1872-76 bitartean. Beraz, Iraultza demokratikoa eta Estatu laikoa, EHaren erlijio sinesmen sakonaren kontrako erasotzat hartu zuten askok. “Jainkoa, Aberria, Foruak eta Erregea” lelopean, XIX. Mendean zehar gizarte tradizionalean, Foru erregimenean eta katolikotasunean egon ziren aldaketa sakonak konpontzeko aukera zegoen. Honela, erregimen monarkiko tradizionala ezartzearen aldeko guda hasi zen, III. Karlistaldia, Amadeoren ordez, Karlos VII. Errege zilegi izendatzean hasi zena.Bigarren etapan, karlisten erasoaldia nagusitu zen, gerrillen bidez eta sabotajeak eginez burdinbideetan, telegrafoetan… Euskal lurraldeak karlisten esku geratu ziren, hiriburuak izan ezik. Sasoi honetan Errepublika aldarrikatzeak, bultzada ideologiko handiagoa eman zien karlistei. Gatazka militarrak 1876. Urtera arte iraun zuen; Alfontso XII.A politikan esku hartzen hasi zelarik, liberalek karlistei gailendu zitzaizkien eta 1876an, Lizarra erorita, liberalek behin-betiko garaipena lortu zuten. 3 arrazoi edo “erresistentziaren” bidez azal daiteke zergatik iraun zuen gatazka karlistak XIX. Mendean zehar: Nekazarien erresistentzia. Ez zetozen bat bizimodu tradizionalaren hausturarekin, liberalismoak ezarritakoa. Foru lurraldeen erresistentzia. Zentralismo liberalaren aurkakoak ziren. Iraultza liberalaren bidez, Espainian hasitako laikotasun sekularizazio prozesuarekiko erresistentzia. Horri aurre egiteko, erlijiotasun tradizionala sustatu zuten. Canovasen gobernu berriak, Errestaurazio garaian, Foruak deuseztatu zituen batasun konstituzionala eta zentralizazioa lortzeko. Abolizioaren ondoren, harreman juridiko-ekonomiko-administratiboan egitura berri bat finkatu zen, aurreko foraltasunaren aztarna, Kontzertu ekonomikoa; honen arabera, zerga erregimen berezia finkatu zen hiru euskal probintzietarako. Esan behar da, gertaera horrekin historiaren aldi berri bat hasi zela Euskal Herrian. 3. Foruak eta liberalismoa: Karlistadak eta Foruak indargabetzeko prozesua (1833-76)

Entradas relacionadas: