1839ko urriaren 25eko legearen testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,51 KB

1839ko URRIAREN 25eko LEGEA:

Testuaren kokapena:


Testu juridikoa da , lege bat. Testua ez dago osorik , legearen sarrera eta lehenbiziko bi artikuluak azaltzen dira. Egileak Madrilgo Gorteak dira. Maria Kristinaren erregeordetzaren garaiko legea da , Lehen Gerra Karlista irabazi ondoren. Gerra horretarako operazio militarrak , Euskal Herrian , Bergarako itunean bukatu ziren. Hitzarmen hori Espartero jeneral liberalaren eta Maroto karlisten buru militarraren arteko Bergarako Besarkadarekin aurkeztu zuten. 1839ko lege hau Euskal Herriari zuzenduta dago.

Testuaren analisia:


Euskal Foruak berresten direla batasun konstituzionala hausten ez den bitartean esaten da lehenengo artikuluan baina kontraesankorra dirudi. Foruak gordeko direla esaten da , hain zuzen , euskal gune politikoek zeuzkaten berezitasunak , eta bestetik , batasun konstituzionala aipatzen da. Bigarren artikuluan , Gobernuak Foruetan aldaketak egingo dituela Probintziei eta Nafarroari entzun ondoren esaten da. Aldaketak egingo dira , euskal ordezkariekin aztertu eta gero.

Testuingurua:


Lege hau Lehen Gerran Karlistaren ondoren etorri zen. Karlistak eta liberalak borrokatu zuten bertan. Liberalek estatu konstituzional eta zentralista bat eraiki nahi zuten eta karlistek erregetza tradizionalari eutsi. Euskal gehienak Karlosen alde zeuden , Foruak errespetatuko zituelako. Baina armada liberalari asko kostatu zitzaion gerran garaipen erabakigarria lortzea. Karlistak ere ohartzen ziren gerra irabazteko aukerarik ez zeukatela. Gerra asko luzatzen ari zenez , 7 urte , buruzagien artean , negoziatzen hasi ziren. Militar liberalek Foruen aldeko aipamen batzuk egin zituzten ,euskaldunak Karlosen bandotik kentzeko. Euskal Herrian Gerra Karlista Bergarako Besarkadarekin amaitu zen. Bergarako Besarkadaren ondoren , Madrilgo Gorteek lege hau atera zten , Euskal foruak aldatzeko. Foru-baimena eta Batzar Nagusiak deseztatu zituzten , beraz Espainiako gorteetako legedia inolako baldintzarik gabe aplikatuko zen. Aduanak ere kostaldera eta Frantziako mugara eraman zituzten. Alkateak konstituzioaren arabera aukeratu zituzten. Espainiako Gorteetara diputatuak eta senatariak bidaltzeko obligazioa ezarri zuten. Aldaketak euskal probintziei entzun gabe egin zituzten eta euskal probintzietako ordezkariek ez baitzuten aldaketa bakar bat ere onartu. Nafarroako ordezkariek , bai onartu zituzten aldaketa. Horrela , soldadutzarako zozketak, aduanak Frantziako mugara eramatea eta estatuari diru kopuru bat ordaintzea onartu zuten. Ordainketa hau arautzeko ,Konbenio Ekonomikoa sinatu zuten Nafarroako ordezkariek eta Madrilgo agintariek. Gipuzkoan , Bizkaian eta Araban , lege hau beste modu batera aplikatu zen. Zergak ordaintzeko obligaziorik ez zegoen , baina estatuak dirua eskatzen zuenean , diputazioek borondatezko “opari”moduan emate zioten. Nahitaezko soldadutzarik ere ez zegoen , baina , Espainiaren kanpaina militarretan parte hartzeko , diputazioek ordaindutako soldadu boluntarioak bidaltzen zituzten. 1843an Esparteroren aurkako altxamendua geratu zenean , diputazio probintzialek ihes egin zuten eta haien ordez diputazio foralak antolatu zituzten. Foruen berrezartze hau ez zen Madrilgo moderatuen oso gustuko izan , baina Isabel II.Ak Foruen elementu batzuk berrezarri zituen. Ordutik aurrera eta Isabel II.Aren kanporatzea geratu arte , euskal probintziak nahiko ondo konpondu ziren Madrilgo agintariekin. Baina euskaldun askok sistema forala bere osotasunean berreskuratu nahi zuten eta 1872an Hirugarren Gerra Karlistari ekin zioten.

Testuaren garrantzia:


Lege hau oso inportantea izan zen estatu liberala eraikitzeko prozesuan. Asko lagundu zuen Euskal Herria Espainiako sistema instituzionalean txerta zedin. Legearen helburua , Euskal Herrian batasun konstituzionala ezartzea zen. Foruen murrizketek liberalismoaren kontrako jarrerak sendotzen lagundu zuten. Oso testu interesgarria da ondorengo urteetako bilakaera historikoa ulertzeko.






Entradas relacionadas: