1839ko urriaren 25eko legea testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 60,99 KB

1812KO CADIZEKO KONSTITUZIOA: *Sailkapena: +Testu Mota: Testu historikoa, egilea eta gertaera garaikideak direlako. Juridikoa, lege bat (estatu batek kaleratutakoa) delako. 1812-ko Konstituzioaren hainbat Artikulu daudelako. +Testuinguru espazio-tenporala: Cadizeko Gorteetan, 1812an Espainiako Independentzia Gerra bitartean eta Batzar Orokorra, frantsesetatik Ihes egin zutenean, Cadizen bilduta zeudelarik. +Testuaren egilea: Cadizeko Gorteak. Batzar Orokorraren gehiengoa Diputatu burges liberalak eta Aurrerakoiak osatu arren absolutistek ordezkaritza esanguratsua lortu zuten eta Elizgizonak, funtzionarioak,lanbide liberalak ere osatzen zuten (emakumeak, Nekazariak, amerikarrak ez). +Helburua: Publikoa, argitaratua izan delako eta Ofiziala, erakunde politikoa (Gorteak) egin zutelako. Espazioa: Berez, Nazionala espainiarrentzat zuzenduta dagoelako baina Nazioartekoa ere bada, Amerikan eta Afrikan Espainia koloniak zituelako. *Analisia: ideia Nagusua;
testu konstituzional batean liberalismo politikoaren oinarrizko Printzipioak jaso baina zenbait mugak agerian utziz. Zenbait kontzeptu argitu /definitu; subiranotasun nazionala, konstituzioa, gorteak… liberalismoaren Oinarrizko printzipioak. *Iruzkina: Espainiako historia Konstituzionalean zazpi konstituzio ditugu. Lehena, 1812koa izan zen (hain Zuzen ere aztertzen ari garena), oso garrantzitsua, lehena izan zelako eta Eredu moduan erabili delako. Gainera liberalismoaren ateak ireki zituen. 1837 Eta 1845ko konstituzioak alderdietakoak izan ziren. Hurrengoa, 1869koa, Lehenengo konstituzio demokratikoa izan zen. Gero, 1876koa, indarrean luzaroan Egon zen. Ondoren, 1931koa, konstituzio errepublikar bakarra. Azkenik, 1978koa, Kontzentzuzko konstituzioa eta gaur egun indarrean dagoena. 1789.Urtean, Frantziar iraultza hasten da eta 1799an, Napoleon Bonapartek estatu kolpe bat Ematen du eta boterea eskuratu ostean inperio bat ezartzen du Frantzian. Horrekin batera, inperioa zabaltzen hasten da. Karlos IV.Aren monarkiak arazoak Zituen, eta Antzinako Erregimenaren krisi prozesu luzea hasi zen Espainian.Hori baliatuta, 1808an Napoleonek Espainia inbaditu zuen. Frantses tropak Espainian sartu ziren Portugal okupatzeko asmoz eta horrela hiri estrategikoetan kokatu ziren. Horrek Godoy-k gorteak hegoaldera eramatea izan zuen ondorio bezala. Napoleon Karlos IV.A eta Fernando VII.Arekin Baionan elkarrizketa bat izaten du baina biak Bananduta. Bertan, aien abdikazioa eskatu eta lortu egiten du. Horrela bere Anaia Jose Bonaparte Espainiako erregea izatea lortzen du. Bertan Baionako Konstituzioa egiten dute Espainian aplikatuko duena Jose I.Ak errege gisa. 1808ko Maiatzean Independentzia Gerra hasi zenean, Madrilen herritarrak altxamendua Egin zuten, eta hau, lurralde osora zabaltzen joan zen eta gerra luze batean Bilakatu zen azkenik.Eta herrietako eta Probintzietako juntak eratzen hasi ziren. Frantsesen aurkako erresis¬tentzia Antolatzeko sortu baziren ere, berehala bote re handia lortu zuten, eta afera Publikoak kudeatzen zituzten.
Probintzietako Juntek ordezkariak bidali Zituzten, Junta Zentral Gorena eratzeko. Irailean, Junta Zentral horrek junten Defentsarako ekintzak koordinatzeko eta he-rrialdea gobernatzeko funtzioa zuen Eta gerrara dei egin zioten Fernando VII.Enaren izenean. Baina ez zen gai izan Gerra zu¬zentzeko. 1809. Uretan, Napoleon penintsulan sartu zen eta Madril Hartu zuen. Diputatuak hautatzea eta Cadizeraino iristea oso konplexua izan Zen; horregatik, une hartan Cadizen zeuden hainbat probintziatako pertsonak Hautatu zituzten diputatuak ordezkatzeko. Haietako asko Liberalak Ziren,ilustratuak eta absolutista ugari ere bazeunden. Gorteak 1810eko irailean Zabaldu ziren. 1811. Urtean, ia penintsula osoa hartu zuten. Ondoren, 1812. Urtean,Frantses tropak atzera egin Behar izan zuten, Errusiarren frontearen erasoaren beldur baitzeuden. Hortaz Gain hainbat bataila galdu zituztelako, horien artean, Arapiles, Gasteiz eta San Martzialekoa. Konstituzioa 1812ko martxoaren 19an izan zen aldarrikatua. “La Pepa” izenarekin ezagutzen da. Britainia Handiaren laguntzaz gerra 1813koValenÇayko Itunaz bukatu zen (Napoleon eta Serranok sinatu zuten horrekin errege onartzen zelako). Fernando VIIa Espainiara itzuli zen eta Cadizko Konstituzioari zin egin bazion ere ,gero Ezabatu egin zuen . (bitan saiatu zen Cadizen urte ho¬rretan hasitako iraultza Geldiarazten). Erabaki horren ondoren Espainiako erreinua absolutismoraitzuli zen. *Kritika: Benetakoa, Historiagileek egiaztatu dutelako. Subjektiboa. Garrantzitsua da Espainiako Liberalismoaren oinarriak ezarri zituelako eta lehenengo konstituzioa izan Zelako. Gaur egungo sistema ekonomiko kapitalista bekarri zuen.

PERTSIARREN MANIFESTUA: *Sailkapena: +Testu mota: testu historikoa da, egileak eta edukina Garaikideak direlako. Manifestu bat da, Kadizko Konstituzioa, aginte tresna Bat, kentzeko egin zelako. +Ingurune Espazio-tenporala: Madrilen egin zuten, Independentzia gerra amaitzean, Fernando VII-ri koroa itzultzean, Frantzian zegoela, Espainako diputatu Absolutista batzuen eskaera jaso zuenean. +Egilea: 1812an Cadizko Gorteetan egondako diputatu absolutistak, Zeintzuek Kadizko lan guztiak abolitu nahi zituzten, espaniar liberalismoarekin Amaitzeko eta Antzineko erregimena berresartzeko eskatuz. + Helburua: Helburu publikoa dauka, Manifestua delako eta argitaratuta dagoelako. Nazionala da, espainarrei Zuzenduta dagoelako. Ez da ofiziala, Gorteetatik kanpo eginda izan zelako. *Analisia:Diputatu absolutista batzuk eskatzen diote Fernando VII-ri Tronora itzultzea absolutismoa berrezartzeko eta Kadizko lan guztia ezabatzeko, Haien ustez kaos bat izan baita. Haien ustez, absolutismoa erregimen ona/egokiena da, okertzen ez den Jainko Perfektuak hala erabaki duelako. Beraz, absolutismoa itzultzeko, beharrezkoa da Gorteak berriro deitzea eta Cadizen egindako liberalismoaren aztarnak bertan Behera uztea. *Iruzkina: 1812. Urtean, Napoleon Bonaparte, Frantziar enperadorea, ia Espainia osoaren jabe zen. Frantziar inbasioak Hainbat erantzun eragin zituen espainiar populazioarengan:
alde batetik, Frantsestuak zeuden, Napoleonek koroa eman zion anaiaren aldekoak, Jose Bonaparteren aldekoak. Bestalde, nazioa Frantziaren aurrean defenditzen zuten Liberalak zeuden, haien iraultza propioa egiteko Cadizen bildu zirenak. Azkenik, absolutistak zeuden, Baionan preso zegoen Fernando VII-ren aldekoak. Haiek izan ziren, hain zuzen, Independentzia Gerra bukatzean eta ondorioz, ValenÇaiko Itunaren bidez, Fernando VII-ri koroa itzultzean, Pertsiarren Manifestua, iruzkintzen ari garen testua, idatzi izanaren kausa. Izan ere, Bertan, Kadizko Gorteetan egon ziren 69 diputatu absolutistek haien izenean Idazten dute azken batean haren alde daudela adierazteko. Bertan, monarkia Absolutuaren itzulera aldarrikatzeaz gain, Cadizko Gorteetanegindako lan guztiaren deuseztapena Aldarrikatzen zuten. 1814an beraz, Fernando VII-ak gerrak eragindako hondamena Aprobetxatuz , Valenciako Itunaren bidez, absolutismoa berrezarri eta Cadizko Lan guztiak abolitu zituen.Horrela, nobleei eta kleroari pribilegioak itzuli Zizkien, eta jesuiten itzulera ahalbidetu zuen. Elizak bere lurrak eta ondasunak Berreskuratzea eskatu zuen, baina ez zuen lortu, orain gobernuaren aldeko Latifundisten eskuetan zeudelako. Inkizizioa berrezarri zuten eta frantsestuen, Liberalen eta Cadizeko diputatuen aurka jazarpenak hasi ziren, ondorioz Ilustratu asko erbesteratu behar izan zirelarik. Baina kaltetuena berriz ere Ekonomia izan zen, Estatua gerra ostean dirurik gabe zegoen eta gainera momentu Hartan Amerikako lurraldeak lehengai iturri zirenak independizatzen hasiak Ziren. Erregeak egoera larritu egin zuen, Mestari pribilegioak itzuli zizkion, Nekazaritzaren kaltetan, eta jaurerriak berrezarri zituen, jabetza Pribatuarekin amaituz eta industrializazioa atzeratuz. Frantziarren aurka Borrokatu ziren militar asko , Antzinako Erregimena berrezartzearen aurka Zeudenak, ejerzituara afiliatu eta etorkizunean, pronuntziamenduak eragingo Dituzte. Absolutismoaren emaitza txarrak ikusita ugariak izan ziren jeneral Liberalen pronuntziamenduak, baina arrakastatsuena 1920koa izan zen, Riego Jeneralarena. Amerikara joateko Cadizen prestaturiko tropen laguntza izan zuen Eta Cadizeko konstituzioa indarrean jartzea eta absolutismoarekin amaitzea Aldarrikatu zuen. Orduan hirurteko konstituzionala hasi zen (1820-1823), Zeinetan erregeak politika eta ekonomia sistema berria onartzera behartuta Ikusi zuen bere burua. Garai honetan berriro ere ezarri zen liberalismoa, Inkisizioa desegin zen, Cadizen onetsitako sistema-fiskala ezarri zen, Jaurerriak ezabatu ziren, jesuitak kanporatu zituzten, fraide ordenak ezabatu Zituzten, elizaren lurrak desamortizatu zituzten, prentsa askatasuna berrezarri Zuten eta askatasun indibidualak bermatzen zituzten legeak berrezarri zituzten. Milizia nazionala ere ezarri zuten. Liberalak bitan banatu ziren, alde batetik Cadizko konstituzioaren egileak zeuden, moderatuak, eta bestetik, Riego Jeneralaren jarraitzaileak, aurrerakoienak. Haien artean gatazka ugari piztu Ziren, baina tira-birak ez ziren gehiagora heldu, 1923an frantziar armada, San Luisen Ehun Semeak izenekoa, Europako potentzia absolutistek, Aliantza Santuak, Bultzatuta eta finantzatuta, Espainian sartu ziren, Fernando VII.Ari Subiranotasun osoa itzultzeko. Berriro ere absolutismoa ezarri zuten, baina era Partzialean, eta liberalen altxamenduak ez egoteko armada frantsesaren zati bat Espainan gelditu zen. Orduan Hamarkada Absolutista hasi zen (1923-1933). Erregeak liberalen aurkako mendekua hartu zuen eta hauek jazarpen handia jasan Zuten eta erbesteratu behar izan ziren. Absolutismoaren ezaugarriak itzuli Ziren Espainara, Inkisizioa izan ezik, frantsesentzako tresna bortitzegia Zelako. Baina Fernando VII.Ak ekonomia aldatu behar zuela ikusi zuen, ondorioz, Ogasuna berrantolatu zuen, nobleei ere zergak ordainaraziz. Honakoak Absolutismoaren aldekoak asaldatu zituen, erregimenak despotismo ilustratuaren Kutsua hartzen ari zelakoan, Karlos Maria Isidroren inguruan bilduz. Ezegonkortasun hori 1830an areagotu egin zen, erregeak eta bere emazteak, Maria Kristinak, alaba bat izan baitzuten, Isabel printzesa. Erregea gaixorik Zegoenez Lege Salikoa deuseztatu zuen, zeinak emakumeei erregina izateko Eskubidea ukatzen zien, Pragmatika Santzioa ezartzeko, bere oinordekoak koroa Jaso zezan.. Karlosen jarraitzaleek, karlistek, erregearen gaixotasuna Aprobetxatuz Pragmatika Santzioa indargabetu zuten, baina sendatzean erregeak Berriro ere oinordetza eskubidea itzuli zion alabari. 1933an, erregea hil Zenean, Maria Kristinak jaso zuen koroa Isabelen izenean, hau oraindik oso Gaztea zelako. Baina Antzinako Erregimenaren defendatzaileek, karlistek, Karlos Maria Isidro erregea zela aldarrikatu zuten. Hasieran gerra dinastikoa zena, Azkar interesen gerra bilakatu zen, isabeldarrek liberalekin bat egin eta Karlistek foruak mantenduko zituztela esatean nekazal munduarekin. Beraz, Fernando VII.Aren erregealdiaren amaiera lehenengo gerra karlistari hasiera Eman zion, dinastia gerra ez ezik, landa(tradizio) eta hiri(liberalismo) Eremuen artekoa. *Kritika:
pertsiarren manifestuarekin batera Liberalismoa bukatu eta monarkia absolutista ezarri espainian. Aldaketa hori ez Da onuragarria izango espainiar erreinuarentzat, krisia izugarri areagotuko Baita, herri matxinada eta altxamenduak asko areagotuz.

MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO DEKRETUA: *Sailkapena: +Testu mota: Testu historikoa da, edukina eta Garaikideak direlako. Halaber, testu juridiko-ekonomikoa da, ekonomian eragina Duen lege bat delako. +Ingurune Espazio-tenporala: Maria Kristinaren erregeordetzan egin zen, 1836an Mendizaballiberal aurrerakoia Calatravarekin batera Gobernuburu zela, lur jabetzaren liberalizazioaren prozesuan. Aginte legegilea Zuten Madrilgo Gorteetan egin zen eta Gazeta de Madrilen, boletin ofizialean, Argitaratu. +Egilea: Madrilgo Gorteek Egin zuten, non liberal aurrerakoiak nagusi ziren, Mendizabalek proposatuta; Garai hartako gobernuburua eta Ogasun ministroa. Mendizabal Fernando VII.Aren itzuleran Londresera herbesteratu behar izan zen negozio gizon Aurrerakoia da. Bertan dirutza egin zuelarik, deitu zuten Isabel II.Aren Gobernua osa zezan. +Helburua: Publikoa Da, argitaratuta izan zelako. Nazionala, penintsulan bizi diren espainiarrei Zuzenduta dagoelako. Ofiziala da, Madrilgo Gorteek egindakoa delako, Gobernuburu zein ministro zen Mendizabalek proposatu ondoren. *Analisia: Ideia nagusia; elizaren lurren desamortizazioaren justifikazioa, arrazoi Koiuntural, batez ere gerrak baldintzatzen zituenak, zein printzipio Liberaletan oinarritutakoak. Argitu beharreko kontzeptuak; desamortizazioa, Erregimen zaharrean lurrak amortizatuta zeuden, hau da, ezin ziren saldu/erosi. Amortizatuta zeuden lurrak herri, eliza eta aristokraziaren lurrak ziren. *Iruzkina: Liberalismo ekonomikoaren printzipio nagusia jabetza pribatuaren eskubidea da, Haien hitzez “ Jabetza pribatua sakratua da” eta zoriontsu izatearekin loturik Dago. Eskubide den heinean, estatuak defendatzeko betebeharra dauka. Beraz, liberalismoaren Ezarpenenean, krisi garaia delarik, lurrak nazio ondasun bilakatu ziren, Ondoren salmentan jartzeko enkante publikoaren bidez. Dirua lortzea helburu Duen prozesu honi desamortizazioa deritzo, amortizatuta zeuden lurrak Pribatizatzen zirelako. Espainiako historian zehar hainbat desamortizazio egon Dira, esan ohi da haietatik lehena Karlos IV.Aren erregealdian, Godoy izeneko Gobernuburuak 1798an eginikoa dela, hala ere, aitzindari bat dago lehenago; Karlos III.Ak 1767an egin zuena, Jesuiten ondasunak salmentan jarriz. 1811tik 1813ra Cadizeko Gorteek beste bat egin zuten eta Hirurteko Liberalean (1920-1923) beste bat egin zen. Halere, dudarik gabe, garrantzitsuena Mendizabalek (1836-1851) eginikoa izan zen, dekretua praktikan jartzean Erromarekin harreman diplomatikoak hautsi zirelako eta iritzi publikoa zatitu Zelako. Mendizabal liberal aurrerakoiak Fernando VII.Aren itzuleran Londresera erbesteratu zenez geroztik, Dirutza egin zuen; egoera hartan, 1835ean, haren kideek deitu zuten gobernua Osa zezan, izan ere, La Granjako altxamenduaz geroztik liberalismoa ezarrita Zegoen Espainian. Bere ardura nagusia Elisabet II.Ak tronuan jarraitzea zen, Hau da, estatu liberal berria eraikitzea. Horretarako, gerra karlista irabazi Behar zuen, baina helburu hori ez zegoen lortzerik dirurik gabe. Era berean, Zor publikoa gutxitu behar zuen, estatuarenganako sinesgarritasuna indartzeko. Bata zein besterako, Mendizabalek finantza-iturri berrietara jo behar zuen, Elizaren ondasunetara. 1836an argitaratutako desamortizazio-dekretubaten bidez, iruzkintzen ari garen testua Hain zuzen, kleroaren ondasun guztiak salgai jarri zituen. Estatuaren esku Gelditu ziren eta enkante publikoan jarri ziren lur amortizatuak. Horrela, lur Horiek jabetza partikular eta aske bilakatu ziren; burgesek egoera hau Aprobetxatu zuten ondasun gehiago lortzeko eta aldi berean, boteretsuago Izateko. Desamortizazioak bi akats larri izan zituen. Alde batetik herritar Gehienek ez zeukaten lurrak erosteko diru nahikorik eta bestalde, lur gehiegi aldi Berean jarri zituen salmentan, etekin txikia lortuz (eskaintza eskariaren Legea); beraz, lurren balioa asko jaitsi zen, hau da, estatuak ez zuen lortu Bezainbesteko onura ekonomikoa; dirudun burgesiari egindako mesede bat izan Zen, azken finean. 1855ean, biurteko erreformistan, bigarren desamortizazio Garrantzitsua hasi zen, Madoz ministroak Desamortizazio Orokorraren Legea Kaleratzean. “Orokorra” izan zen lur komunalak pribatizatzeko prozesua izan Zelako. Prozedura, batik bat, Mendizabalek erabili zuena zen baina hark Bazekizkien Mendizabalek egindako akatsak zein izan ziren; horra hor, Desamortizazioa 100 urte iraun zuen eta lortutako etekina, handiagoa,prezio altuagoan saltzeagatik. Gainera, Madozek esan zuen lurrak erostea posiblea zela paperen bidez, herrietako Nekazarien parte hartzea sustatuz. Desamortizazioaren helburua, herrialdearen Industrializazioa sustatzea zenez, lortutako dirua trenbidea eraikitzean Inbertitu zuten. Desamortizazio prozesuak hainbat ondorio izan zituen, Esaterako, konbentuetan zeuden Espainiako arte eta kultura ondare handia galdu Eta lapurtu egin zen eta, hauek, geroaldian, atzerritar enkantetan ageriko Dira. Bestalde, harrezkero Gobernuan eliza mantenduko zuen, arazorik egon ez Zedin desjabetutako lurrak direla eta. Gainera, epe luzean nekazaritza ugaritu Ziren, izan ere, jabe berriek ordura arte landutako lurrak lantzeaz gain, Zerealen inguruko politika protekzionista bultzatu, Hamarrena abolitu eta Mesta Ezabatu zen. Halere, haietatik garrantzitsuena zeina da; harrezkero, nekazariak Ez zeuden lurrari lotuak eta edozein momentutan kale gorrian geratu ahal ziren. Honek nekazaritza proletalgoaren agerpena eragin zuen, lurrik gabeko bi milioi Nekazari baino gehiagok osatutakoa, haien lan indarra diruaren truk saltzean bizi-baldintza Larriekin bizi zena. *Kritika: Benetako testua da, historialgileek Frogatu dutelako. Subjetiboa da, ministro liberal aurrerakoibatzuen iritzia delako ( ez dut egingo...). Interegarria Da, alde batetik, isabelinoek karlistak menderatzeko eta estatu liberala Ezartzeko kapitala lortu zutelako. Bestalde, alde negatiboa, burges lur-jabeak Izan ziren onuradun bakarrak eta nekazariak zapalduak izan zirela. Gainera Honek, elizaren haserrea suposatu zuen, Gobernuaren pean gelditu baitzen Ondasunik gabe.

1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA: *Sailkapena: +Testu mota: Testu historikoa da, edukina eta egilea Garaikideak direlako. Juridikoa da, lege bat delako. +Ingurune espazio tenporala: 1.Gerra Karlistaren amaieran idatzi Zen, honi amaiera emateko, Isabel II.Aren erregealdian. Maria Kristinaren Erregeordetzan. Espartero jeneral aurrerakoiak eta Maroto karlistak . Bergaran Eztabaidatu ondoren, MadrilgoGorteetan Idatzi eta sinatu zuten. +Egilea: Gorte Aurrerakoiek egin zuten, Esparterok proposatuta eta karlisten buruzagi zen Marotok eskatuta. +Helburua: Helburu Publikoa du argitaratua izan zelako eta nazionala espainiarrei zuzenduta Dagoelako( nazioartekoa dela ere esan dezakegu, momentu hartan, zenbait Karlista Frantzian erbesteratuta zeudelako eta Espainiak Ameriketan eta Afrikan Koloniak baitzituen). Ofiziala da, Madrilgo Gorteek egin zutelako eta Maria Kristina Borboikoak, erregeordeak, sinatu zuelako. *Analisia: Gorteek aprobatu zituzten ideiak hauek dira; Karlisten Eskaerari jarraiki, Nafarroan, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian foruak mantenduko Dira, baina konstituzionalak izan behar dira (lege barnean). Gorteek euskal probintzien eta Nafarroaren iritzia kontuan hartuko dute eta hauekin batera, ados jarriz, Beharrezko aldaketa konstituzionalak egingo dira. *Iruzkina: Foruak Antzinako ohiturak jasotzen zituzten legeak ziren, mendez mende irautean, Erdi Aroan lege bilakatu zirenak. Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak foru Desberdinak zituzten, eta gainontzeko probintziak ez bezala, Felipe V-k (1700-1714) zentralismoa ezarri zuenean, mantendu zituzten, Ondorengotza-gerran Borboitarren alde egon zirelako. Liberalek, berdintasun juridikoa defendatzen Zuten heinean eta ekonomian zeukaten eragina zela medio, ez zituzten onartzen. Forurik polemikoenak honako hauek ziren: euskal jauntxo guztiak zergarik ez Ordaintzea; soldaduxkarik ez egitea; Hidalgoak izatea (Gaztelako administraritzan postua lortu ahal izatea eta Zergarik ez ordaintzea); erregeak aprobatutako lege propioak izatea, Eta lege eta erakunde propioak Edukitzeko eskubideak, esaterako, Batzar Nagusiak. Hala ere, dudarik gabe, Liskartsuena barnealdeko aduanen ingurukoa zen: nekazal beharra zeukaten Eskualdeetako biztanleriari, gipuzkoar eta bizkaitarrei, produktuak merkeago Eskuratzeko aukera ematen zieten, aldiz, liberalek kanpo aduanak nahi zituzten Ezin zutelako kanpo produktuekin lehiatu eta ondorioz, sistema babestzailea Eskatu nahi zuten. Halaber, espainiar liberalismoa 1812ko Kadizeko Konstituzioan sortu zenean, bertako Gorteetan diputatu bizkaitarrak egon ziren, Egaña kasu, eta hauek ez zuten ezer esan, liberalismoaren oztopoak kentzean, Haientzat onuragarri zelako.Hala ere, ez zenez indarrean jarri Fernando VII.A Itzuli zelako, garai hartan ez zen eztabaidarik sortu. 1833an arazoa planteatu Zen; Fernando VII. Hil zen, orduan, Karlos Maria Isidroren (erregearen anaia) Eta Isabel II.Aren (erregearen alaba) arteko oinordekotza auzia hasi zen. Liberalek Isabel II.Aren alde egin zuten, absolutistek, aldiz, Karlosen alde. Karlistek monarkia absolutua eta erlijio katolikoa defendatu zituzten, Erregimen Zaharrereko printzipioak. Atzerrian Austria, Prusia eta Errusia izan Zituzten alde ( baita Frantzia ere absolutismoa berrezartzean), eta Espaina Barruan iparraldeko nekazarien artean izan zuten arrakasta handiagoa, bertako Foruak errespetatzea eta defendatzea erabaki baitzuten. Karlos Maria Isidrok, Burgesiak bezainbeste dirurik ez izan arren, Zumalakarregi jeneralari esker, Ongi antolatu zuen 30.000 boluntarioz osatutako armada. Beste alde batetik, Isabelinoek, atzerrian Portugalen eta Inglaterraren laguntza jaso zuten, eta Espaina barruan burges dirudunak zituzten alde. Gerraren erdigunea Euskal Herria izan zen, foruen aldeko karlistak ugariak zirenez, bertan finkatu Zirelako eta Lizarran, Nafarroan, estatu paralelo bat osatu zutelako. Gerran Zuten arrakasta ikusita,burgeses betetako hiriburua konkistatu nahi izan zuten; Bilbo. Bertan setioa egin zuten, hala ere, madriletik etorritako jeneral Liberal aurrerakoi batek, Esparterok, hesia apurtu zuen, 1835ean. Setioan Zumalakarregi hil egin zuten eta ondorioz, karlistak sakabanatu. Horrela, Karlistak lurraldeak galtzen hasi zituzten, eta azkenean, 1939an, Bergaran Esparterok, liberalen buruzagiak, eta Marotok, Zumalakarregiren ordezkoak, Bakea eztabaidatu zuten, bertan, Marotok foruak errespetatzea eskatu zion Esparterori. Jeneral liberalak, foruen kontra ez bazegoen ere, botere legegilea Gorteetan zetzala erantzun zion. Ondorioz, Esparterok karlisten eskakizuna Madrilgo Gorteetan proposatu zuen. Horrela, 1839ko urriaren
25eko legean, Iruzkintzen ari garen testuan, karlisten eta liberalen arteko bakearen aldeko Baldintzak azaldu ziren: foruak mantendu ziren. Bestalde, iraultzaren alde Zeuden karlista aurrerakoienak fusilatu zituzten Marotoren agindupean. Hala ere, Foruen inguruko eztabaidak ez ziren amaitu, 1840an Espartero liberal Aurrerakoiaren erregeordetza hasi zenean, foruen inguruko negoziazioak jarraitu Zuten. Horrela, bi urte eztabaidatzen egon ondoren, Nafarroarekin Hitzarturiko Legea sinatu zuen 1841ean, horrela, Nafarroak bere egitura zibila, Administratiboa, erakunde politikoak … mantendu zituen eta soldaduska eta Zergak jeneralizatu zituen. Laburbilduz, ez konstituzionalak ziren foruak Konstituzional bihurtu eta foruek planteaturiko arazoei amaiera eman zitzaien. Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban sinatzekotan egon zen, baina Narvaez altxatu zenez Gero, Esparterok ihes egin behar izan zuen. Narvaez, liberal moderatua, aurreko Egoerara itzuli zen. Hala ere, diputazioan zenbait abantaila eman zituen,1846an hasi zen 2. Gerra karlistan parte ez Hartzeagatik ( foru-sistema bizirik zegoenez, Katalunian eta Aragoin garatu zen Oro har. Karlisten porrota). Alabaina, Foruen inguruko eztabaidak ez ziren amaitu, honen adibide da Hirugarren Gerra Karlista gertatu izana. *Kritika:
lehenengo gerra karlistaren amaieran, foruak berreztu, baina aldaketak egin Behar dira monarkiaren batasun konstituzionalari kalte ez egiteko. Aldaketa hauek Gorteen esku uzten dira. Honekin foruen kontua ez geratu guztiz konponduta eta Argi geratuko da politika arloan 1876 urterarte, foruak abolitu arte, 2. Gerra karlistaren Amaieran.

1876KO UZTAILAREN 21EKO LEGEA: *Sailkapena: +Testu mota: Testu historikoa da, edukina eta egilea garaikideak Direlako. Juridikoa da, lege bat delako. +Ingurune espazio-tenporala: Madrilgo Gorte kontserbadoreetan egina , 3.Gerra karlistaren amaieran, Borboitarren monarkiarenBerrezarkuntzaren hasieran, 1876an. +Egilea: Madrilgo Gorte kontserbadoreek Egin zuten, Cánovas del Castillo diputatu moderatuaren proposamenari jarraiki Eta Alfontso XII.Ak, erregeak, sinatu zuen. +Helburua: Helburu publikoa du argitaratuta dagoelako eta Nazionala da, espainarren berdintasun-juridikoa aldarrikatzen duelako. Ofiziala Da, Madrilgo Gorteek egin zutelako. *Analisia: Canovas del Castilloren Proposamenez, Madrilgo Gorte kontserbadoreek aprobatutako ekimenak zentralismoaren Alde; Espainian bedintasun juridiko-fiskala ezarriko da, horregatik, probintzia Salbuetzietako foruak konstituzionalizatuko dira (1.Art). Beraz, lurralde hauek Gizonezko behartutako soldaduska izango dute (2.Art) eta zergak ordainduko Dituzte (3.Art). Foruen inguruko aurreko lege guztiak deuseztatzen dira Probintzia salbuetsien baimenarekin (4.Art). *Iruzkina: Foruak antzinako ohiturak jasotzen zituzten legeak Ziren, mendez mende irautean, Erdi Aroan lege bilakatu zirenak. Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak foru desberdinak zituzten, eta gainontzeko Probintziak ez bezala, Felipe V-k (1700-1714) zentralismoa ezarri zuenean, Mantendu zituzten, Ondorengotza-gerran borboitarren alde egon zirelako. Liberalek, berdintasun juridikoa defendatzen zuten heinean eta ekonomian Zeukaten eragina zela medio, ez zituzten onartzen. Forurik polemikoenak honako Hauek ziren: euskal jauntxo guztiak zergarik ez ordaintzea; soldaduxkarik ez egitea; hidalgoak izatea (Gaztelako administraritzan postua lortu ahal izatea eta zergarik ez Ordaintzea); erregeak aprobatutako lege propioak izatea, Eta lege eta erakunde propioak Edukitzeko eskubideak, esaterako, Batzar Nagusiak. Hala ere, dudarik gabe, Liskartsuena barnealdeko aduanen ingurukoa zen: nekazal beharra zeukaten Eskualdeetako biztanleriari, gipuzkoar eta bizkaitarrei, produktuak merkeago Eskuratzeko aukera ematen zieten, aldiz, liberalek kanpo aduanak nahi zituzten Ezin zutelako kanpo produktuekin lehiatu eta ondorioz, sistema babestzailea Eskatu nahi zuten. Halaber, espainiar liberalismoa 1812ko Kadizeko Konstituzioan sortu zenean, bertako Gorteetan diputatu bizkaitarrak egon ziren, Egaña kasu, eta hauek ez zuten ezer esan, liberalismoaren oztopoak kentzean, Haientzat onuragarri zelako.Hala ere, ez zenez indarrean jarri Fernando VII.A Itzuli zelako, garai hartan ez zen eztabaidarik sortu. 1833an arazoa planteatu Zen; Fernando VII. Hil zen, orduan, Karlos Maria Isidroren (erregearen anaia) Eta Isabel II.Aren (erregearen alaba) arteko oinordekotza auzia hasi zen. Liberalek Isabel II.Aren alde egin zuten, absolutistek, aldiz, Karlosen alde. Karlistek monarkia absolutua eta erlijio katolikoa defendatu zituzten, Erregimen Zaharrereko printzipioak. Atzerrian Austria, Prusia eta Errusia izan Zituzten alde ( baita Frantzia ere absolutismoa berrezartzean), eta Espaina Barruan iparraldeko nekazarien artean izan zuten arrakasta handiagoa, bertako Foruak errespetatzea eta defendatzea erabaki baitzuten.. Beste alde batetik, Isabelinoek, atzerrian Portugalen eta Inglaterraren laguntza jaso zuten, eta Espaina barruan burges dirudunak zituzten alde. Gerraren erdigunea Euskal Herria izan zen, foruen aldeko karlistak ugariak zirenez, bertan finkatu Zirelako eta Lizarran, Nafarroan, estatu paralelo bat osatu zutelako. Karlisten Arraskasta Bilboko Setioan eten zen, Zumalakarregi hil zutenez eta ondorioz, Karlistak sakabanatu. Azkenean, 1939an, Bergaran Esparterok, liberalen Buruzagiak, eta Marotok, Zumalakarregiren ordezkoak, bakea eztabaidatu zuten, Bertan, Marotok foruak errespetatzea eskatu zion Esparterori. Jeneral Liberalak, foruen kontra ez bazegoen ere, botere legegilea Gorteetan zetzala erantzun Zion. Ondorioz, Esparterok karlisten eskakizuna Madrilgo Gorteetan proposatu Zuen. Horrela, 1839ko urriaren 25eko legean, karlisten eta liberalen arteko Bakearen aldeko baldintzak azaldu ziren: foruak mantendu ziren. 1840tik 1843ra, Esparterok gobernatu zuenean, Foruen negoziazioak jarraitu ziren. 1841ean Nafarroak Hitzarturiko Legea sinatu zuen, honen arabera autogobernu Administartiboa eta zenbait lege eta erakunde mantendu zituzten, baina Legegintza eskumenik eta zerga-salbuespenik gabe. Bizkaia, Gipuzkoan eta Araban Ez zen itunik lortu eta gobernu liberal aurrerakoiak zentralismoa lortzearren Foruak abolitu zituen arren, probintzia salbuetziek zerga-salbuespenari eta Soldaduzkari uko egiteari eutsi zioten. 1844an moderatuak itzuli zirenean, euskal Probintziek autonomia administratiboa lortu zuten, eta foru-sistema bizirik Zegoelako, 1846an 2. Karlistadak ez zuen arrakastarik izan. Bi porrotenondoren, Karlistek alderdia egitea erabaki Eta ondorioz, Madrilgo Gorteetan zenbait diputatu lortu zituzten. Bat- batean Etorri zitzaien karlistei 1868ko La Gloriosa iraultza eta ,era berean, bat Batean, borbondarren aldekoen laguntza jaso zuten, negozio gizonak ziren Moderatuek ordena behar zutelako, nahiago zuten bertako errege bat. 1872an 3.Gerra karlista hasi zen zeinak lehenengo gerra karlistarekin alderatuz nahiko Antzekoa izan zena. Oraingo honetan tronurako hautagaia Karlos VII.A izan zen, Karlos Maria Isidroren biloba. Ollo izan zen karlisten buruzagi, eta honek Zumalakarregiren estrategia berdina erabili zuen. Armada txikia antolatu eta Hiriburua Lizarran kokatu zuten estatu paraleloa, ondoren Bilbo setiatu zuten Eta bertan hil egin zen Ollo, karlistak ahulduz. Ordurako, Canovas del Castillok manifestu bat eginda zeukan Isabel II.-ren semearen inguruan, Alfonso II. Ondorioz Karlos VII.Ak kontserbadore eta katolikoen laguntza galdu zuen eta Bakea sinatu. Gerra amaitzean, Canovas del Castillok 1876ko otsailaren 21eko Legea ezarri zuen, iruzkintzen ari garen testua hain zuzen, eta diputazio Bakoitzarekin sinatu;foruak Konstituzionalizatu ziren. Hala ere, 1878an Kontzertu Ekonomikoaren bidez, Canovas del Castilloren eskutik berriz ere, foruak desagertarazi eta Diputazioei zergak ezarri, bildu eta administratzeko eskubidea bermatu eta Urtero estatuari kupo bat ordaintzeko betebeharra ezarri zen, zentralismoa Bultzatuz. *Kritika: testua garrantzi handia dauka espainiako eta E.Hko Historiarentzako. Lege honek sortutako ezinegonaren ondorioz kontzertu Ekonomikoaren formula onartu behar gobernuak, luzarorako iraun duen formula. Foruen Abolizioak sortutako frustrazioak eragin handia izan euskal nazionalismoaren Sorreran.

1876KO KONSTITUZIOA: *Sailkapena: +Testu mota: Testu historikoa da, egileak eta edukina garaikideak Direlako. Juridikoa da, nazio bat Arautzeko lege gorena delako, konstituzioa. +Ingurune espazio-tenporala:Madrilgo Gorteetan egin Zen, Berrezarkuntza garaian, Borboien monarkia berrezarri zenean, Cánovas del Castillo kontserbadorea gobernuburu eta Alfontso XII. Errege zirela. +Egilea:Madrilgo Gorte Kontserbadoreek egin zuten, bi ganbaraz osatuta zeudenak; Kongresua eta Senatua Eta Alfontso XII erregeak onetsi zuen. +Helburua:Helburu Publiko da, argitaratua izan zelako. Ofiziala da, Madrilgo Gorteek, erakunde Politiko batek, egin zutelako. Helburu nazionala dauka, espainarrentzat eginiko Lege gorena delako, hala ere, nazioartekoa dela ere esan dezakegu, koloniak Direlarik. *Analisia: ideia nagusiak; estatu konfesionala, hiritarren Eskubideak, botereak bananduta eta monarkia osoan kode eta foru bakarra. *Iruzkina: Espainako historia konstituzionalean zazpi konstituzio ditugu. Lehena, 1812koa izan zen eta lehena eta liberalismoaren atea irekitzean datza haren Garrantzia. 1837ko eta 1845ko konstituzioak, alderdikoak izan ziren, vaina Liberalak izan arren mugatuak garaian eta eraginean. Hurrengoa,1869koa Lehenengo konstituzio demokratikoa izan zen, gizonezkoen sufregio unibertsala Eta langileen eskubideak lehenengo aldiz jaso zituelako. 1876koa, iruzkintzen Ari garena hain zuzen, indarrean luzaroan egon zen, oso malgua zelako. 1931koa, Konstituzio errepublikar bakarra eta azkenean, sufragio unibertsala Emakumeentzat ere, ezarri zuena. Azkena,1978koa, gaur egungoa alegia,kontzentsuetako konstituzioa izantean datza Haren garrantzia. 1874an, Pavía jeneralaren estatu kolpearekin batera, Gorteak Desegin eta Lehenengo Errepublikari amaiera eman zitzaion. Orduan, behin Behineko gobernua ezarri zen, Serrano jenerala gobernuburu zelarik. Biren Bitartean, Cánovas del Castillo izeneko liberal moderatuak, kontserabadorea Azken finean, Alfontso XII.Aren, erbesteratutako Isabel II semearen, aldeko Manifestua egin zuen (Sandhurstekoa), borboitarren dinastiaren berrezarkuntza Aldarrikatuz. Horrela, moderatu eta monarkiko guztiak, hemendik aurrera Kontserbadore gisa izendatuak, hurrengo monarkaren inguruan bildu zituen. 1874aren amaieran Martinez Campos jeneralak estatu kolpe baten bidez, Alfontso XII.A Espainako errege izendatu zuen, militarrentzat monarkia berrezarri Izanaren meritua emanez. Halere, Cánovas gobernuburu bilakatu zen, hura baitzen Alfonso XIIaren konsejari eta, haren helburu nagusia egonkortasun politikoa Bilatzea izan zen. Horrela, Zanjonko Itunaren bidez bakea sinatu zuen, Kubako Gerrarekin bukatuz. Era berean, hirugarren gerra karlistarekin bukatu zuen eta Berdintasun juridikoa lortze aldera,1876ko legea kaleratu eta 1878ko kontzierto Ekonomikoa ezarri zuen euskal probintzietan, euskal foruen arazkoarekin bukatuz. Canovasen gobernuaren helburuak honako Hauek izan izan ziren bereziki: lehenengoz, eliza katolikoarekin hautsitako Harremanak sendotu zituen, honen adibide da testu honetan estatua konfesional Katolikoa dela aipatzea eta elizaren aurkako liburuen zentsura. Gorteak eta Erregea konstituzioaren gainetik egongo zirela erabaki zuen, autoritaterik ez Galtzeko. Halaber, funtzionarioen gaineko kontrola ezarri zuen eta, gainera, Pronuntziamendu eta estatu kolpeak saihesteko, ejerzituaren egitura piramidalaz Baliatuz, erregea haren buru izendatu zuen. Kapitalismoa defendatu zuen sistema Ekonomikotzat eta, hainbeste miresten zuen Erresuma Batuko sistema politikoan Oinarritu nahi izan zuen haren proiektua, 1876ko konstituzioan ikus daiteenez. Horrela, kuadro politikoa ezarri zuen, hau da, goi-mailako prestakuntza zutenak Soilik izan zitezkeen politikariak. Honako sistema xandakatzean oinarritu zen, Bera liberal moderatuen, kontserbadoreen, buru izanik. Oposizioan demokratak Eta aurrerakoiak egongo ziren, handik aurrera liberalak izango zirenak, haien Buru Sagasta izanez. Sistema honi, kazikismo izena ere atxiki zaio, hauteskundeetan Zegoen ustelkeriagatik. Konstituzioa sortzeko aukeratu beharreko diputatuak Indarrean zegoen 1869ko konstituzioan jasotzen zen sufragio unibertsalaren Bidez egin zen, ondorioz, 1876ko hauteskundeetan aukeratutako diputatuen Gehiengoa alderdi liberal kontserbadorekoak ziren. 1876ko konstituzio hau Nahiko malgua/orokorra izan arren eztabaida bat edo beste piztu izan ziren alde Organikoaren inguruan, estatu motaren inguruan hain zuzen: laiko edo katolikoa Izan behar ote zuen. Lehen aipatu bezala, azkenean, nolabaiteko uztarketa egin Zen, estatua katolikoa izan arren, biztanleek erlijio askatasunaren eskubidea Zutelako. Halaber, botereen banaketa ez zen osoa izan, erregearen irudia Goraipatuz; erregeak eta Gorteek botere legegilea zeukaten eta erregeak Gainera, senatariak izendatzeko ahalmena zeukan.Erregeak, halaber, haren gain zuen botere Exekutiboa.Bi ganberako sistema Parlamentarioa ezarri zen (Kongresua eta Senatua). Lehen aipatu bezala, Senatariak erregeak aukeratzen zituen eta biziarteko postua zeukaten. Oro har, Sistemaren eta erregearen interesak babesten zituzten pertsonak ziren, Kongresuak sortutako legeak onartzeko edo deuseztatzeko ahalmena zuten heinean. Alde dogmatikoari dagokionez, ez ziren aurrerakuntza handirik egin; sufragioa Ezarri arren, mugatua zen, errenta jakineko jabeek soilik eman zezaketen botoa, Baina Habeas Corpus, berdintasun juridikoa, mantendu zuten eta nolabaiteko Prentsa eta erlijio askatasuna ezarri zen. Lehen aipatu dudan bezala, Konstituzio hau oso malgua zenez luzaroan indarrean egon zen, hain zuzen ere, 1931eko Bigarren Errepublika ezarri zenean, konstituzio berriarekin batera Abolitu zen. *Kritika: Benetakoa da, historiagileek frogatu dutelako. Objetiboa Da, Gorteetan batez ere liberal kontserbadoreek haien interesen alde era Subketiboan eztabaidatu ondoren, indarrean egon zelako. Interesgarria da, Gerraz eta hondamendiz betetako garaiaren ondoren, egonkortasun politikoa Lortzen delako eta ondorioz, industrializazio prozesuari amaiera ematen Zaiolako, ekonomia sustatuz. Hala ere, ondorio txarrak ere izan zituen, izan Ere, Canovasek ezarritako txandaketa sistemak hauteskundeen manipulazio eta Ustelkeria orokortu baitzituen, sufragioaren sistemari balioa kenduz.

JOAQUIN COSTA: *Sailkapena: +Testu mota: Testu historikoa da, egilea eta edukina garaikideak direlako. Halaber, Politikoa da aginte mota, sistema, garaikideari egindako kritika delako. +Ingurune espazio-tenporala: Berrezarkuntza Garaian idatzi zuten, Madrilen. Garai hartan, Espainia krisi egoeran egoteak Eta 1898an koloniak galtzeak eragin zuen hondamendiak, Berrezarkuntzaren Akatsak azaleratu zituen. +Egilea: Joaquin Costak egin zuen, Erregenerazionismoaren oinarriak finkatu zuen intelektualak, Zeinak “ Despentsa eta eskola” lelopean, gogor ekin zuen garaikidean hain Ohikoak ziren kazikismo eta oligarkiaren aurka, Espainia berriro “sortzea” Proposatuz eta konponbideak Europan bilatzea proposatuz. +Helburua: Helburu publikoa dauka, argitaratua izan zelako. Nazionala da, espainiarrei zuzenduta dagoelako. *Analisia: Joaquin Costak Berrezarkuntzako sistema politikoa kritikatzen du; Berrezarkuntzako sistema politikoaren Oinarrizko elementuak oligarkak (latifundista handiak eta burgesia Industriala), nazioko lurraldeetan sakabanatutako kazikeak eta intermediari Lana egiten duten adiministratzaileak dira. Hauek alderdiak sortu dituzte eta haietan sakabanatu, halere, ez dituzte Nazioaren interesak defendatzen; “gorputzarentzat” (nazioa) gaixotasun bat adina (Kantzerra) dira. Honek guztiak korrupzioa eragin du; kazikeek Latifundista handiek eta burgesia industrialak eskainitako boterea aprobetxatu Eta hauteskundeetan erabiltzen dute, sufragioa faltsifikatuz eta demokratiko Beharko luketen hauteskundeak ustelduz. *Iruzkina: 1874an, Pavía Jeneralaren estatu kolpearekin batera, Gorteak desegin eta Lehenengo Errepublikari amaiera eman zitzaion. Orduan, behin behineko gobernua ezarri Zen, Serrano jenerala gobernuburu zelarik. Biren bitartean, Cánovas del Castillo izeneko liberal moderatuak, kontserabadorea azken finean, Alfontso XII.Aren, erbesteratutako Isabel II semearen, aldeko manifestua egin zuen (Sandhurstekoa), borboitarren dinastiaren berrezarkuntza aldarrikatuz. Horrela, Moderatu eta monarkiko guztiak, hemendik aurrera kontserbadore gisa izendatuak, Hurrengo monarkaren inguruan bildu zituen. 1874aren amaieran Martinez Campos Jeneralak estatu kolpe baten bidez, Alfontso XII.A Espainako errege izendatu Zuen, militarrentzat monarkia berrezarri izanaren meritua emanez. Halere, Cánovas gobernuburu bilakatu zen, hura baitzen Alfonso XIIaren konsejari eta, Haren helburu nagusia egonkortasun politikoa bilatzea izan zen. Horretarako, Erresuma Batuko sistema politikan oinarritutako proiektua gauzatu zuen.Horrela, Koadro Politikoa ezarri zuen, hau Da, goi-mailako prestakuntza zutenak soilik izan zitezkeen politikariak. Honako sistema txandakatzean Oinarritu zen, bera liberal moderatuen, kontserbadoreen, buru izanik. Oposizioan demokratak eta aurrerakoiak egongo ziren, handik aurrera liberalak Izango zirenak, haien buru Sagasta izanez. Beraz, bi alderdien (burgesez eta Oligarkaz osatutakoak, noski) txandakatze sistema hori bermatu behar zen, izan Ere, haren ustez, prozesua behin eta berriz errepikatzean, etorkizunean berez Errepikatuko omen zen. Horrela, liberal eta kontserbadoreek elkarren artean Akordio bat sinatu zuten eta ukaezinak ziren printzipioak zehaztu: jabetasun Pribatua ( kapitalismoa), zentralismoa ( foruen abolitzea), prentsa eta irudi Publikoen kontrola, legeen kontrola (Erregeak egingo ditu ere eta gainera, Senatua egongo da) eta gizonentzako sufragio zentsitarioa. Halaber, lehen Aipatutako txandakatze sistema horren oinarriak finkatu zituzten; sistema Eraginkorra izan zedin alderdi horietako diputatuak bete beharko zituzten Kongresuko jesarleku gehienak, eta horretarako hauteskundeak manipulatu behar Zituzten legalki. Honakoa Laukitxoen bidez egin zen, hau da, gobernuak Probintziaka pertsona bat aurkezten zuen, irabazi behar zuen alderdiaren lista Bultzatuz. Esaterako, Sagastak irabazi behar bazuen zerrenda liberala aurkezten Zen, txandaketa berez jazotzea bultzatuz.

Halere, Emaitza ez zen guztiz Canovasek uste izan zuen bezalakoa izan, sistema ez Zelako Laukitxo ziztrinetara mugatzen, Kazikismoa eta Jauntxokeria delako Tendentziak sortu zituen. Hauek, Laukitxoen aldera ilegalak dira. Kazikeak, Berez, herri batean eraginkorrenak dira, administrariak bestela esanda. Hauek Aberats, garrantzitsu edota jabe izan ez arren, jende gehiena haien alde zuten. Horrela, haien egoeraz baliatuz tranpa ugari egin zituzten. Haien tranparik Ohikoenak honakoak ziren: dirua ematea jendeari bozkatzeko, Lazaroak egitea ( Hilda daudenen izenean boroak ematea) edota lapiko-kadak egitea (urnak Aldatzea, prestatutako bat, non aukeratutako alderdiak irabazten zuen). Horrela, Kongresuan errepublikar eta nazionalista gutxi egoteaz gain, jendea, Demokraziaren faltsutzea bultzatzen zuen sistema zela ohartuta, kritika anitz egin Zituzten, Joaquin Costaren testu hau kasu esaterako. Joaquin Costaren arabera, Jauntxokeria eta oligarkia ziren espainiar krisiaren eragile eta, Espainia Berri bat birsortzeko korrontea garatu zuen, Erregenerazionismoa, zeinak Europan bilatu zituen arazoaren konponbideak. Bestalde, honelako sistemak ere Nazionalismoa, langileen mugimenduak eta oposizioa (errepublikar zein Karlisten) bezalako joerak sortarazi edota sendotu zituen. 1885an Alfontso XII.A hil zen, eta Maria Kristina Hasburgokoak jaso zuen koroa bere semearen Lekuan. Orduan, txandakatze sistema mantenduko ote zelako auzia egon arren, Sagastak, momentuko presidenteak, Pardoko Itunaren bidez jarraipena bermatu Zuen. Txandakatze sistema honek ustelkeria eta demokrazia falta bultzatu Bazituen ere, zenbaiten ustez, Sagasta liberalak gobernatzean lege Garrantzitsuak kaleratu ziren: grebarena, bilera- eta adierazpen- Askatasunarena, sindikatu askatasunerako legea, Kubako autonomia estatutuarena Eta 1891eko gizonezkoen sufragio unibertsala, esanguratsuena, dudarik gabe. *Kritika: Garrantzi handia du espainiako historiarentzako, errestaurazioaren sistemaren Ustelkeriaren salaketa ausarta baita eta intelektual erregenarazionistek Espainiaren arazoen aurrean arakutsitako erakusgarria delako. Costak eta Erregenerazionistek salatutako arazoak konpontzeko benetako neurriak ikusteko II.Errepublikara arte itxaron behar.

FEDERICO ECHEVERRIAREN HITZALDIA: *Sailkapena: +Testu Mota: Testu historikoa da, Egilea eta edukia garaikideak direlako. Halaber, zirkunstantziala da, Federico Echevarriak eskainitako mitina delako. +Ingurune espazio-tenporala: Bilbon, euskal industrializazioaren Zentroan, Bizkaian. Berrezarkuntza garaian, liberalak boterean zeudelarik (Sagasta gobernuburu), Espainiako industria modernoa garatze prozesuan zegoenez Sistema babestzailea ezarrita zegoen arren, librekanbismoaren aldeko joerak Sumatu ziren. +Egilea: Federico Echevarria, sistema babestzailearen aldeko enpresa-jabe eta burges bizkaitarra. Bizkaiko labe garaiak eta Iberia enpresak fusionatu zituen, Bizkaiko diputatu Liberala izan zen eta, geroago, Madrilen senatu. +Helburua: Helburu publikoa dauka argitaratuta izan zelako. Nazioartekoa Da, espainiarrei eta alemaniarrei zuzenduta dagoelako. *Analisia: Federico Echevarriak librekanbismoa kritikatu eta protekzionismoaren alde agertzen da; Alemaniako Industria etorriz gero, hemengo industria ezin izango da lehiatu, ez prezioari Dagokienez ezta kalitateari dagokionez ere. Ondorioz, industria-jarduera Desagertuko da, inguruko enpresa guztiak itxiz. Honakoa ez gertatzeko, Beharrezkoa da Gobernuari eskatzea Alemaniarekin itunik ez sinatzea, sistema Babestzailea mantenduz. *Iruzkina: Garaia hartan, Espainia Europarekin Konparatuta oso atzeratuta zegoen industria arloan; Europako hegoalde eta Ekialdeko lurraldeak beranduago industrializatu ziren eta Espainiako Ezegonkortasunpolitikoak ez zuen Lagundu prozesu horren hedapenean. Beraz, XIX. Mendearen amaieran oinarri Ekonomikoa nekazaritza zen eta horren inguruan garatutako industria tradizional Eskasa. Berrezarkuntza garaiak ekarritako egonkortasun politikoak Industrializazio modernoaren finkapena bermatu zuen, halere, ez zen prozesu Ekualitarioa izan. Gauzak horrela, ekonomiak hiru ardatz zituen; barnealdean, Valladoliden oro har, latifundismoa zen nagusi; nekazaritza estentsiboa, Pobrea, teknifikazio gutxirekin eta gaizki komunikatutakoa. Terratenienteak Ziren haien buru zeintzuek lege protekzionistei esker egiten zieten aurre Atzerriko kalitatezko produktu merkeei. Industria Katalunia (Bartzelonako Ehungintza monopolioa) eta Kantaurialdeko eremuetan, Euskal Herrian ( Bilboko Siderometalurgia), soilik garatu zen. Hauek Europarekiko atzerapena zeukatenez, Ezin zuten lehiatu haien produktu merke eta kalitatezkoekin, horregatik, hauek Ere lege protekzionistak behar izan zituzten garatzeko. Azken batean XIX. Mende Osoan zehar ezarritako sistema babestzaileak egiten zuena zera zen; aduenetan Zerga altuak jarrita, inportazioen fluxua erregulatu nahiz garestitu, bertako Produktuen onerako. Garapen industrialaren hastapenetan, baina, ohartu ziren Babes ekonomikoak ez zuela industrializazioa bultzatzen; librekanbismoa Ezartzeko ahaleginetan baina, oligarkek presio handia egin zuten horren aurka. Horrela, seiurte demokratikoan politika ekonomikoan berebiziko neurriak hartu Zituen Figuerola Ministroak, haietatik esanguratsuena,Hautazko sistema ezartzea. Horrela, soilik Ezinbestekoak ziren inportazioek sistema librekanbistaren ( askatasun Ekonomikoa) neurriak izango zituzten, teknologiak kasu. Bestalde, beharrezkoak Ez ziren inportazioek aduanetako zergen menpe egongo ziren. Honez gain, Sozietate Anonimoen legea eta Meatzeen legea sortu zituen. Azken honek, Burdinbidearen Legearen kopia, askatasun ekonomikoan oinarritua, atzerriko Enpresen erakarpena bilatzen zuen nazioko meategiak ustia zitzaten. Bata zein Besteak, Bizkaiko industriaren garapena ahalbidetu zuten. Ondorioz, nazioarteko Konpainiak etorri ziren Bizkaira, frantziar, belga eta ingeles oro har, bertan Burdin meategi ugari zeudelarik. Ingelesekin nahastutako Bizkaiko burgesiak Behin eta berriz eskatu zituen lege protekzionistak, haien produktuen kontsumoa Bermatzeko. 1891an Cánovasek ateratako lege protekzionistek Bilboko burgesiaren Eskakizunak bete zituen. Bilboko burgesia jaioberriak nahiz ingelesek mineralen Esportazio masiboak ekarritako irabazkiak inbertitu zituzten eta horrela, Siderurgia ardatz ekonomiko bilakatu zen, Labe Garaia delakoa hasiz. Horretan Aitzindari izan zen Echevarria, iruzikintzen ari garen testuaren egilea. Honekin batera, halaber, itsasogintza sortu zen altzairuan oinarrituta (Euskalduna). Industrairen bultzada are handiagoa izan zen Kubako gerraren Amaierak azukre negozio gizonen kapitalaren inbertsioa ekarri zuenean eta 1914-1918 bitartean gauzatutako 1.Mundu Gerran Espainiako neutraltasunak Esportazioak areagotu zituenean. Momentu hartan, gainera, kapitalaren Inbertsioa bideratzea helburu zuen Bilboko burtsa fundatu zen, beste enpresetan Dirua inbertituz ( Iberdrolan, kasu). Enpresen jabeak aberats-berriak ziren, Nerbioi ibaiaren eskuinaldean ezarri ziren ingeles itxurako bizitokietan. Langileak La Arboledatik (meatzeak) hasita, itsasadarraren ezkerraldean kokatu Ziren. Talde berri honek, nekazal estentsibotik ihes egin zuten jornalari Ugariz osatuta batez ere, bizi zein lan baldintza tamalgarriak pairatuko ditu; Bizi baldintzei dagokionez gosea, gaixotasunak, higiene falta... Pairatuko Dituzte, eta honek bizi itxaropena izugarri murriztuko dute. Lan baldintzetan Aldiz, 12 ordu lan egingo dituzte egunero, segururik gabe, jairik gabe, Soldatarik gabe ( edo zenbaitetan ordaintzen haien kalteak konpontzeko), eta Kualifikaturik ez zeudenez, ez zeukaten baliorik, erraza baitzen hauek Ordezkatzea. Halere, haietatik garrantzitsuena seguruenik, barrakoietan Bizitzera eta bertan erositako usteldutako janaria jatera behartua egoteak Izango dira, hauek izango baitira euskal lehen langile mugimenduaren eragile. *Kritika: Benetakoa da historiagileek frogatu dutelako, eta subjektiboa Federico Echeverria burges berriaren iritzia delako. Interesgarria da, sistema Babestzaileak espainiar industrializazioa bermatu zuelako, bereziki Kataluniako Ehungintza eta Bizkaiako siderurgia. Honek, kapitalaren inbertsioa ez ezik, Espainako Beste eskualdeetako langileak ekarri zituen, Gaztelakoak eta Galiziakoak, oro Har. Langile hauek pairatuko dituzten bizi zein lan baldintza txarrek langile Mugimendua bultzatuko dute, ideologia sozialisten hedapena bultzatuz Euskal Herrian. Bestalde, espainiar enpresak beti babestuta egoteak, lehia falta Ekarriko du eta ondorioz, ez zen egongo benetako industria indartsua lortzeko Esfortzurik.

VICENTE BLASCO, EL INTRUSO: *Sailkapena: +Testu mota: Testu Historikoa da, egilea eta edukina garaikideak direlako. Halaber, testu soziala Da, garai hartan langileriak zituen bizi baldintzak azaltzen dituelako. +Ingurune espazio-tenporala:Valentzian Idatzi zen, berrezarkuntza garaian. Garai hartako egonkortasun politikoak Industrializazio modernoaren finkapena bermatu zuen eta honekin batera, Langileriaren zapalkuntza gauzatu. Gauzak horrela, historian lehendabiziz Proletalgoak politika egitea erabakiko du; langileen mugimendua delako Fenomenoak langile ororen bizi eta lan baldintzak hobetzea bilatuko du. +Egilea:Vicente Blasco Ibañezek egin zuen, Valentzian jaiotako Idazle eta kazetariak. Gainera, politikaria ere bazen, halaber, Errepublikaren Alde azaldu zen noiznahi; Diputatuen Kongresuan zazpitan okupatu zuen eserleku Bat, Union Republicana delako alderdia ordezkatuz. Intelektual honen lanik Garrantzitsuena, Espainiak zituen arazoei buruz hitz egitea izan zen. +Helburua:Helburu publikoa du, argitaratuta izan zelako. Nazioartekoa da, langileen arazoak unibertsalak direlako. *Analisia: bi Zatitan banatu testua, lehenengo zatian meatzarien lan egoera kontatu eta Bigarren zatian, nola bizi ziren. Bi zatitan banatu arren ideia nagusia Meatzariek bizi zuten egoera txarra da. Testuan bizkaian lan egiten duten Peoien etxea aztertu. *Iruzkina: Berrezarkuntza garaian Espaina Europarekin konparaturik oso atzeratuta zegoen, izan ere, lege babestzaileek, Produktuen kontsumoa bermatu arren ez zuen benetako industria lehiakorra Sortzen. Madozek Trenbidearen Legearen bidez bultzatutako librekanbismoak zein Figuerola ministroaren hautazko sistemak, oligarken aurka egin arren herrialdea Industrializatzeko aukera eman zuen, Katalunian ehungintza monopolioari Modernizatzeko aukera emanez. Bizkaiko industriari dagokionez, halere, Mehatzeen Legea izan zen industrializazioa bermatu zuen neurri aipagarriena, Monokultiboan oinarritutako siderometalurgia enpresa erraldoiak sortuz. Industrializazioak euskal proletalgoaren sorrera ekarriko du, halere, Aipatzekoa da, mehatzeetan lan egiten zuten gehienak nekazaritza estentsibotik Etorritako inmigranteak izan zirela, euskal nazionalismoa sortuz. Talde sortu Berri honek bizi baldintza tamalgarriak sufritu zituen, testuan ikus Daitekeenez, gosea, gaixotasunak, higiene falta... Eta honek bizi-itzaropena Izugarri murriztu zuen. Ez zituzten eskubiderik, 12 ordu lan egiten zituzten Egunero, segururik gabe, jairik gabe, jubilaziorik gabe, eta kualifikaturik ez Zeudenez ez zeukaten baliorik, erraza baitzen hauek ordezkatzea. Bizi eta lan Baldintza hauek hobetzeko asmoz langile mugimenduak sortu ziren. Europan Sortuberria zen ideologia berriak erraz errotu ziren Espainan; Katalunialde Industrializatuan sozialismoak izan zuen arrakasta, jornalarien Andaluzian Aldiz Fanellik ekarritako anarkismoa. Vicente Blasco Ibañez izan zen Nerbioialdeko langileen egoera salatzen lehenetarikoa, testuan ikus Daitekeenez, eta hari esker, 1886an Pablo Iglesiasen alderdi sozialistak Gallartara bidali zuen Facundo Perezagua gaztea, testu honen egilea, Bizkaiko Mehatzeetan langile mugimendua antola zezan. Bertan, Bilboko tipografo talde Batekin batera lehen elkarte sozialista sortu zuen, eta meatzarien artean Arrakasta handia izan zuen. Horrela, lehenengo greba garrantzitsua 1890an Konbokatu zen, janari osasuntsua erosteko eta barrakoietan ez bizitzeko Askatasuna aldarrikatuz. Euskal Herriko lehenengo grebak emaitza onak ekarri Zituen langileentzat, halere, testuan ikus daitekeenez, Loma jenerala Gallartara joan arren, enpresarioek aldaketa gutxi eta poliki egin zituzten. Langileek haren indarra ikusita sindikatuetara afiliatu ziren, 1892ko greba Eraginez, ez zena izan hain arrakastatsua. Hala ere 1891an PSOEren lehen Zinegotzia, Manuel Orbe, hautatu zuten Bilbon. Euskal nazionalistek, orain arte “maketoak” ateo eta zikin gisa ikusten zuten horiek, egoeraz bailiatuta, ELA Sindikatu patriarkala sortu zuten. Orduan, zenbait nazionalista sozialistara Bilakatu ziren, Tomas Meabe kasu, zeinak sozialismo barruan gazteentzat Elkartea sortu zuen. Sindikalismo sozialista ez zen 1911ra arte finkatu ez zen Arren, Eibarrenbertako industria zela Eta, indar handia zeukan jada.1915 urtearen inguruan, alderdi sozialistaren barnean Gatazkak piztu ziren, Indalecio Prieto gazteak moderatuago bilakatu nahi izan Zuen mugimendua, Perezaguaren erradikalismoaren aldean. Prietoren garaipenak Sozialisten eta errepublikanoen arteko ituna indartzea eragin zuten, eta Ondorioz Gorteetako diputatu bilakatu zen 20 urtez, grebak Gorteetan presentzia Egiteagatik ordezkatuz. Perezagua alderdi sozialdemokrata berritik sakabanatu Zen eta Errusiako Iraultza ikusita, 1921ean Alderdi Komunista sortu zuen Euskadin, bertara Dolores Ibarruri bezalako borroka ereduak afiliatuko dira.1921eko Krisiak berriro ere langileen bizi baldintzak kaltetu zituen, Oparotasun-aldiari amaiera emanez. 1914-1918 bitartean 1.Mundu Gerran Espainako Neutraltasunak esportazioak areagotu zituen, batez ere armena eta Soldaduentzako jantziena, eta honek inbertsio gehiago egiteko kapitala ekarri Zuen. Eskaria altua zenez prezioak gora egin zuten, baina langileen soldatek ez Zuten igoerrarik izan eta ondorioz pobrezia hasi egin zen. 1917ko greba Izugarrizkoa izan zen eta langileen jarreraren aurrean egonkortasuna bilatu Zuen burgesiak. Honakoa, Primo de Riveraren diktaduraren bidez lortu zen, Anarkismoa legez kanpo gelditu zen eta alderdi zein sindikatu guztiak debekatuak Izan ziren. Dena den, UGTren kolaborazionismoari esker, Largo Caballero Sozialista kargu ofizial baterako izendatu zuten. Gertakari horiek lagungarriak Izan ziren sozialistak sendo finkatzeko, Bigarren Errepublikan ezkerreko Alderdi garrantzituenetarikoa izanez. *Kritika: gizarte aldaketa Nabarmenak izan ziren inmigrazioa nagusitu baitzen. Orduan sortutako Desberdintasun sozialak desagarrarazteko edo gutxienez langileriaren eskubideak Defenda zitezen langileen mugimenduaren sortu zen bizkaian, langileek jasan Bizi baldintza txarrak hobetzeko asmoz.

LA LUCHA DE CLASES: *Sailkapena: +Testu mota: Testu Historikoa da, egilea eta edukia garaikideak direlako. Halaber, testu soziala Da langileen eskaerak biltzen dituelako. +Ingurune espazio-tenporala:Euskal Herriko Industrializazioaren ardatzean, Bizkaian. Bertan, meatzeetan oinarritutako Industriak langile klasea sortu zuen eta honakoak, ideologia sozialisten Hedapena eragin. Testua, hain zuzen, Langilearen Egunaren ospakizunaren Inguruan idatzi zen, Greba garrantzitsuenaren ostean, eta La Lucha de Clases Aldizkari sozialistan argitaratu. +Egilea:Egilea, segur aski, Facundo Perezagua da, alderdi sozialistak Bizkaira Bidalitako mezularia ideologia zabaltzeko, beraz langile sozialisten buru denez Gero, Langilearen Egunean egindako manifestu oro haren eskuetan egongo da. +Helburua:Helburu publikoa du, argitaratuta izan zelako. Nazioartekoa da, langileen arazoak unibertsalak direlako. *Analisia: Testuak Langile sozialistek Langilearen egunean egindako eskaerei erantzun ez ematea Kritikatzen eta salatzen; Langileek bizitzeko eta erosteko leku libreak eskatu Eta prometitu zizkieten, baina ez da emandako hitza bete. Gainera, beste Eskaera batzuk dituzte: higienea, soldata, ordutegi... Gobernuarekin oso Haserretuta daudenez, neurriak hartzera mehatxatzen dute. *Iruzkina: XIX. Medearen erdialdean, industrializazioak sortu berriko langileriak bizi Baldintza tamalgarriak sufritzen zituen: gosea, gaixotasunak, higiene falta.. . Ez zituzten eskubiderik, 12 ordu lan egiten zituzten egunero, segururik gabe, Jairik gabe, jubilaziorik gabe, eta kualifikaturik ez zeudenez ez zeukaten Baliorik, erraza baitzen hauek ordezkatzea. Gauzak horrela, herrialde Industrializatuenetan langileen bizi zein lan egoera salatzen zuten ideologia Berriak sortu ziren, burges konprometituen aldetik (Marx, Bakunin, Prhoudon). Ideologia berrien helburuak, batik bat, berdinak ziren: klaserik gabeko Gizartea sortzea, prdoukzio bitartekoak kolektibizatzea eta justizia soziala Ezartzea (osasuna, hezkuntza). Manifestu Komunista delako liburua da Aipagarriena zeinak munduko proletalgoaren hein handi bat bildu zuen Lehenengo Internazionalean, langile mugimendua izeneko fenomenoa sortuz.Bertan sortu ziren lehen eztabaidak ez Helburuan bidean baizik, anarkistak eta sozialistak. Europan sortuberria zen Ideologia berriak erraz errotu ziren Espainan; Katalunialde industrializatuan Sozialismoak izan zuen arrakasta, jornalarien Andaluzian aldiz Fanellik Ekarritako anarkismoa. 1886an Pablo Iglesiasen alderdi sozialistak Gallartara Bidali zuen Facundo Perezagua gaztea, testu honen egilea, Bizkaiko mehatzeetan Langile mugimendua antola zezan. Bertan, Bilboko tipografo talde batekin batera Lehen elkarte sozialista sortu zuen, eta meatzarien artean arrakasta handia Izan zuen. Horrela, lehenengo greba garrantzitsua 1890an konbokatu zen, janari Osasuntsua erosteko eta barrakoietan ez bizitzeko askatasuna aldarrikatuz. Euskal Herriko lehenengo grebak emaitza onak ekarri zituen langileentzat, Halere, testuan ikus daitekeenez, Loma jenerala Gallartara joan arren, Enpresarioek aldaketa gutxi eta poliki egin zituzten. Langileek haren indarra Ikusita sindikatuetara afiliatu ziren, 1892ko greba eraginez, ez zena izan hain Arrakastatsua. Hala ere 1891an PSOEren lehen zinegotzia, Manuel Orbe, hautatu Zuten Bilbon. Euskal nazionalistek, orain arte “maketoak” ateo eta zikin gisa Ikusten zuten horiek, egoeraz bailiatuta, ELA sindikatu patriarkala sortu Zuten. Orduan, zenbait nazionalista sozialistara bilakatu ziren, Tomas Meabe Kasu, zeinak sozialismo barruan gazteentzat elkartea sortu zuen. Sindikalismo Sozialista ez zen 1911ra arte finkatu ez zen arren, Eibarrenbertako industria zela eta, indar handia Zeukan jada.1915 urtearen inguruan, alderdi sozialistaren barnean Gatazkak piztu ziren, Indalecio Prieto gazteak moderatuago bilakatu nahi izan Zuen mugimendua, Perezaguaren erradikalismoaren aldean. Prietoren garaipenak Sozialisten eta errepublikanoen arteko ituna indartzea eragin zuten, eta Ondorioz Gorteetako diputatu bilakatu zen 20 urtez, grebak Gorteetan presentzia Egiteagatik ordezkatuz. Perezagua alderdi sozialdemokrata berritik sakabanatu Zen eta Errusiako Iraultza ikusita, 1921ean Alderdi Komunista sortu zuen Euskadin, bertara Dolores Ibarruri bezalako borroka ereduak afiliatuko dira.1921eko Krisiak berriro ere langileen bizi baldintzak kaltetu zituen, Oparotasun-aldiari amaiera emanez. 1914-1918 bitartean 1.Mundu Gerran Espainako Neutraltasunak esportazioak areagotu zituen, batez ere armena eta Soldaduentzako jantziena, eta honek inbertsio gehiago egiteko kapitala ekarri Zuen. Eskaria altua zenez prezioak gora egin zuten, baina langileen soldatek ez Zuten igoerrarik izan eta ondorioz pobrezia hasi egin zen. 1917ko greba Izugarrizkoa izan zen eta langileen jarreraren aurrean egonkortasuna bilatu Zuen burgesiak. Honakoa, Primo de Riveraren diktaduraren bidez lortu zen, Anarkismoa legez kanpo gelditu zen eta alderdi zein sindikatu guztiak Debekatuak izan ziren. Dena den, UGTren kolaborazionismoari esker, Largo Caballero sozialista kargu ofizial baterako izendatu zuten. Gertakari horiek Lagungarriak izan ziren sozialistak sendo finkatzeko, Bigarren Errepublikan Ezkerreko alderdi garrantzituenetarikoa izanez. *Kritika: testuak Bizkaiko langile mugimenduaren errebindikazioen eta borrokaldien berri ematen Digu, industrializazioaren hastapenetan. Korronte sozialistak langile mugimendu Horren eraketan izan zuen garrantzia islatu eta meatzeak eta meatzariek Izandako protagonismoa hasierako langile mugimendu horretan eta lehenengo talde Sozialistetan.

Entradas relacionadas: