1839ko urriaren 25eko legea testu iruzkina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 15,45 KB
1839KO URRIAREN 25EKO FORUAK INDARGABETZEKO DEKRETUA
1839ko urriaren 25eko Foruak Indargabetzeko Dekretua aztertu da iruzkin honetan
Testua kokatze aldera, izaeraren,
Edukiaren eta formaren inguruko xehetasunak aipatu behar dira: testu historikoa
Da (lehen mailako iturria), politikoa eta juridikoa (lege bat). Gainera, testu publikoa da (Espainiako biztanleei zuzendutakoa; oroz gain, euskal probintzietakoei –Araba,
Bizkaia, Gipuzkoa– eta Nafarroakoei)
.
Legearen helburu nagusia Zera izan zen: jakinaraztea zer erabaki onartu zituzten Gorteek foru-berezitasunaren (foruen) inguruan. Aztergai dagoen legeak garrantzi handia izan du, eta sistema Liberalak foru-berezitasun hori nola moldatu zuen ulertzen lagundu du.
Foruak Indargabetzeko Dekretuaren
Egileak Gorteak izan ziren (botere
Legegilea). Gorteek euskal probintzietako eta Nafarroako foru-berezitasuna berretsi
Zuten 1839ko urriaren 25eko Legea baliatuta, baina
Espainiako batasuna arriskuan ipini gabe. Ildo horretatik, legeak berak
Proposatu zien Gorteei zer aldaketa egin. Dekretuaren testua Maria Cristina
Erregeordearen garaian idatzi zen (1833-1840), eta hark onetsi baino ez zuen
Egin1839ko urriaren 25eko Legea; alaba Elisabet-en izenean eman zuen Agindua.
Gogora ekarri behar da Fernando VII.A hil zenean Maria
Cristina emazteak hartu zuela erregeordetza, alaba Elisabet adin txikikoa zelako.
Lehen Gerra Karlista piztu zeneko urteak dira (1833-1840):
Fernando VII.A hil zenean hasi zen, eta
Zazpi urte iraun zuen (Bergarako Hitzarmena izenpetu arte). Lehen Gerra
Karlistak iraun bitartean, karlistei aurre egiteko, liberalismoaren aldeko
Politika egin zuen erregeordeak: liberalen babesa lortu nahi izan zuen. Hasieran,
Oso-oso era moderatuan jardun zuen Martinez de La Rosarekin batera. Alabaina, La
Granjako altxaldian (1837) agintea hartu zuten liberal progresistek politika
Progresistagoa jarri zuten indarrean: 1837ko Konstituzioa eta Mendizabalen desamortizazioa
Jarri ziren abian. Nolanahi ere, moderatuek lortu zuten gehiengoa Gorteetan
1837ko hauteskundeen ondoren, eta hiru urtez eduki zuten agintaritza 1840.
Urtera arte. Esparteroren erregeordetzan izan ziren berriz progresistak nagusi.
Testuaren analisian, gaia zein den adierazi behar da lehen-lehenik:
Foru
berezitasuna
Berrezartzea. Halatan, Espainiako Konstituzioaren barruan, eta zuzenbide- eta
Politika-batasunaren barruan berrezarri behar zen. Horren haritik, honako ideia
Hauek nabarmendu behar dira 1839ko urriaren
25eko Legearen artikuluetan:
Foru-berezitasuna berrezarri nahi zen, baina Espainiako Konstituzioaren kontra egin gabe. (1. Artikulua)
Foruak berriro abian jartzeko, euskal Probintzietako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta Nafarroako foruzaleei entzun Behar zitzaien. Horiek horrela, foruzaleen portaera aintzat hartuta erabaki zen Nola jokatu behar zuten Gorteek. Izan ere, azken hitza Gorteena zen beti. (2. Artikulua)
Garaiko testuinguru historikoari erreparatu Behar zaio, euskal probintzien eta Nafarroako foru-berezitasuna hobeto ulertzeko. Gainera, Lehen Gerra Karlistaren inguruko giro historikoa hartu behar da Aintzat, orobat. Halaxe zegoen Espainiako estatua:
Foru-berezitasuna zegoen indarrean
Lurralde bateko ohitura sorta zen, Lege-balioa zuten, eta idatziz jaso ohi ziren. Gogoratu behar da Antzinako Erregimenak aldaketa handirik gabe eutsi ziola foru-berezitasun horri. Edozein Modutan, forudun lurraldeak gutxituz joan ziren urteak aurrera egin ahala: Aragoiko Koroak 1714an galdu zuen foru-berezitasuna; euskal probintziek eta Nafarroak baino Ez zioten eutsi foru-berezitasunari XIX. Mendetik aurrera. Adierazi behar da lurralde Horiek guztiak zenbait apartekotasun eta abantaila zituztela foruei esker: Zerga- eta soldadutza-salbuespena, foru-baimena, norbanako zuzenbide zibila, kaparetasun Unibertsala, eta Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak –bestelako erakundeak–. Dena Den, foru-sistema krisian sartu zen Antzinako Erregimenaren krisiarekin: Iraultza Liberalak foru-berezitasuna ezabatzeko asmoarekin jardun zuen, zuzenbide-berdintasuna Eta zentralizazioa lortzeko. Hori dela eta, euskal gizartearen gehiengoa Karlisten aldera lerratu zen, haiexek zirelako onurak eskaintzen zizkien Sistemaren defendatzaileak.
Lehen Gerra Karlistaren garaia zen
Fernando VII.Aren heriotzaren ondoren, erabateko Aldaketa-prozesua hasi zen Espainian, eta Iraultza Liberala nagusitu zen. Hartara, Antzinako Erregimenaren oinarri sozialaren eta politikoaren ordez, Gizarte kapitalista, liberala eta burgesa nagusitu zen. Lehen Gerra Karlistan Aurrez aurre jarri ziren Antzinako Erregimenaren aldekoak –Fernandoren anaia Carlos Maria Isidroren aldekoak– eta Elisabet-en aldekoak –mundu berriaren eta Liberalismoaren aldekoak (liberalak)–.
Fernando VII.A hil zenean hasi zen Lehen Gerra Karlista, Lege Salikoa indargabetu (Santzio Pragmatikoa), eta ondorengotzari buruzko eztabaida piztu zenean. Alde batetik, Carlosen jokaera aipatu behar da: Lege Salikoa hartu zuen aintzat –Santzio Pragmatikoak ez zeukan baliorik–, eta, bere Eskubideen alde eginda, tronua berari zegokiola aldarrikatu zuen. Bestalde, Gorteen erabakia nabarmendu behar da: erregearen alabaren alde agertu ziren, eta Elisabet izendatu zuten erregina. Horiek horrela, bi aldeen arteko gatazka Armatua sortu zen; alegia, zazpi urte iraun zuen gatazka. Bada, foru-erakundeak Menderatu ziren, eta landa-jauntxo handiek eta biztanle batzuek etekina atera Zioten Elisabet II.Aren alde jartzeari. Gatazkak Euskal probintzietan eta Nafarroan eragin zuen batez ere, baina baita Aragoin, Katalunian eta Maestrazgon (Castellón) ere. Giro horretan sortu zen mugimendu Karlista, eta indar politiko garrantzitsuenetariko bat bihurtu zen euskal Probientzietan eta Nafarroan, bai XIX. Mendean, bai XX. Mendearen zati batean.
Karlistak foru-berezitasunaren Alde zeuden euskal probintzietan
Absolutismo Monarkikoari, katolizismoari eta ohiko erregimen abantailatuari eustearen alde agertu Ziren karlistak. Haien ikur-hitzak hauxek izan zen: jainkoa, aberria eta erregea; Aurrerago, foruak hitza ere erantsi Zioten. Honako talde hauek agertu ziren bando Karlistaren alde, hain zuzen, sistema liberalarekin kaltetuta atera zirenak: klero Baxua, landa-noble jabegodunak eta nekazariak. Cristinatarren (Elisabeten aldekoen) bandoan, berriz, honako hauek bildu ziren: burgesiako Kideak, funtzionarioak, Armada, goi-nobleziaren zati bat eta Hiri-biztanleriaren alderdi handiak. Elisabeten aldekoek liberalismoa ezarri nahi zuten, Estatua Laikotu, eta legeak bateratu eta zentralizatu. Haatik, ezin izan zuten uztartu Helburu hori eta euskal probientzien eta Nafarroaren sistema tradizionala. Dena Den, argitu behar da euskal probintzietako biztanle guztiek ez zutela defendatu Karlisten arrazoibidea: esaterako, Donostiako burgesiak ideologia liberal Aurrerakoiaren alde egin zuen.
Bergarako Hitzarmena Izenpetu zen
Karlistek gerra galduta, Bergarako Hitzarmena izenpetu zuten Maroto eta Espartero jeneralek (1839-09-31), gerrari bukaera emateko. Karlistei proposaturiko akordioa izan zen; Alegia, Lehen Gerra Karlistarekin bukatzeko estrategia. Argitu behar da bi bandoen Arteko ituna sinatzeko ideia gerra amaitu aurretik hasi zela gorpuzten. Hala, liberalak Ohartu ziren onuragarria izan zitekeela foruen auzia eta Carlos jaunarena Bereiztea bakea lortu ahal izateko. Bando karlistan, ordea, honako bi jarrera hauek Nagusitu ziren:
Transakzionistak Elkartu ziren alde batean. Marotoren agindupeko tropak ziren, eta irtenbide Negoziatuaren alde agertu ziren. Hortaz, bada, zera defendatu zuten: gatazka Negoziazioaren bidez konpondu behar zen eta bando bakoitzak eman behar zuen Amore. Hala, liberalek foru-berezitasuna onartzearen truke, Carlos Maria Isidroren eskubide dinastikoei egin behar zieten uko karlistek.
Nafarrak eta Arabarrak egon ziren beste aldean, ostera. Ez zeuden ados hitzarmenarekin. Ez Zuten etsi nahi izan, Carlos tronuan jarri arte, erreginaren Armadaren aurrean.
Azkenean, Elisabet II.Aren tronu-eskubideak onartu zituen Marotok, eta Carlosek Espainiatik alde egin behar izan zuen laguntza militarrik gabe. Horrenbestez, Foru-berezitasuna defendatzeko konpromisoa hartu zuen Esparterok, gero hala-hola Jardun bazuen ere.
Foru-berezitasuna galdu zen Lehen Gerra Karlistaren ondoren
Liberalen garaipenak berdintasuna eta zentralismoa sustatu
Eta indartu zituen. Gogora ekarri behar da Esparterok zer esan zuen Bergarako
Besarkadan: haren ezpata izango zen lehenengo altxatuko zena euskal probintzietako
Eta Nafarroako foru-berezitasuna defendatzeko. Hala ere, bi hilabete igaro
Baino lehenago, Gorteek 1839ko urriaren
25eko
Legea atera zuten, eta foru-berezitasuna
Erasotzeari ekin zioten. Itun horrek zioen foruei buruzko azken hitza Gorteena zela.
Hartara, Gorteek (gehiengo moderatua) eta Maria Cristinak 1839ko urriaren 25ean
Zera berretsi zuten: euskal probintzietako eta Nafarroako foru-berezitasuna. Haatik,
Ez zioten uko egin Espainiako Konstituzioaren araberako batasunari. Beraz, konstituzio
Hori foru-berezitasunaren gainetik jarri zen, eta foru-sistemak indarra galdu
Zuen, foru-baimena –ezaugarririk indartsuenetariko bat– galdu zuelako. Alegia, foruen
Aurka jartzen zen lege bat ez betetzeko eskubidea galdu zuten euskaldunek: kontraforua
(foru-haustea) nagusitu zen.
Urriaren 25eko Legeak mahai gainean jarri zuen foru-berezitasuna Espainiako Konstituzioaren Esparrura ekartzeko eztabaida. Eztabaida horretan, Legean irakurri dugun Bezala, probintzietako ordezkariei entzun behar zitzaien. Euskal Probintzietatik Gorteetara joan ziren ordezkariek joera moderatu kontserbadorea Eta foruzalea agertu zuten; haatik, Nafarroako ordezkariak askoz Progresistagoak izan ziren. Nafarren proposamenek foru-berezitasuna aldatu zuten Eta mugatu zuten. Iritzi desberdin horiek tarteko, Nafarroako ordezkariek eta euskal Probintzietakoek ez zuten lortu fronte batu bat eratzerik:
Nafarroak Bere aldetik negoziatu zuen. Lege Itundua izan zen emaitza (1841eko abuztuaren 16ko Legea), eta Esparteroren erregeordetzan sinatu zen. Hauxe finkatu zuen Lege horrek: Nafarroak erreinu izateari utzi zion; muga-zerga (aduana) Lurralde-mugetara eraman zen; konstituzio-eskubideak, eta Espainiako zuzenbide- Eta hauteskunde-sistemak onartu ziren. Trukean, autonomia handia lortu zuen administrazioan Nafarroak.
Euskal Probintziek, ostera, ez zuten onartu foru-berezitasunaren inguruko inolako Aldaketa-negoziaziorik. Baina, bitartean, Esparterok legeri aurrerakoia zabaldu Zuen euskal probintzietan, eta, ondorioz, 1841eko urrian matxinada armatua hasi Zuten liberalismo progresistaren aurkako zenbait alderdik: besteak beste, Foruzaleek, karlistek eta Maria Cristinaren aldeko liberal moderatuek. Esparterok berehala zapaldu zuen errebolta hura. Matxinadari erantzuteko, 1841eko urriaren 29ko Dekretua idatzi zuen erregeordeak, eta, haren ondorioz, Honako egoera hau nagusitu zen: bat egin zuten euskal hiru probintziak eta Estatuaren Administrazio- eta zuzenbide-arloak; baita muga-zergak ere; foru-baimena Ezabatu zen, eta Aldundiak eta Batzar Nagusiak kendu ziren; portu eta mugetara Eraman zen muga-zerga; Estatuko Legea ezarri zen udalerriak antolatzeko. Nolanahi ere, Legeak ez zuen ezabatu foru-berezitasuna: Estatu liberalaren Barruan gorde ziren euskal probintzietako zerga- eta soldadutza-salbuespena.
Foruak Indargabetzeko Legea 1839tik 1841era eta 1844tik 1876ra egon zen indarrean. Moderatuek Narvaezekin hartu zutenean agintea –erdiko etapan (1843), Espartero erbestean zegoen eta progresistak agintetik Alboratuta–, berreskuratu egin zen foru-berezitasuna neurri batean. Euskaldunen Presioak eta Pedro Egañaren –diputatu gipuzkoarra Gorteetan– ahaleginak eragina Izan zuten: Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak jarri zituen indarrean berriro 1844ko Uztaileko Legeak. Dena dela, ez zuten lehengo ahalmenik eduki: muga-zerga (aduana) ez zen berriro barnealdera eraman; justizian egindako aldaketak bere Horretan gelditu ziren; ez zen berreskuratu foru-baimena; segurtasun publikoa Guardia Zibilaren esku geratu zen. Behin foru-berezitasunaren ezaugarri horiek Berreskuratuta, foruzaleak Madrilgo moderatuen alde jarri ziren. Horrenbestez, Foruzale moderatuen eskuetan geratu zen euskal probintzien kontrol politikoa, bai Progresisten aurka egiteko, bai karlisten aurka egiteko. Botere politikoaren Legitimitateak gora egin zuen, batez ere nekazaritza nagusi zen guneetan (biztanleriaren Gehiengoa karlisten alde zegoen).
Amaitzeko, 1839ko
Urriaren 25eko Foruak Indargabetzeko
Dekretuaren garrantzia
Nabarmendu behar da.
Lehenik, Azaldu behar da testua oso laburra dela. Hala ere, oso dokumentu garrantzitsua Izan da euskal probintzientzat (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta Nafarroarentzat. Izan ere, foru-berezitasunaren eraldaketari eman zion hasiera. Aipatu behar da Esparteroren erregeordetzan gertatu zela murrizketarik handiena (1840), progresisten programa bateratzailea eta zentralista tarteko.
Bigarrenik, zera Adierazi behar da: karlismoaren eta foru-berezitasunaren inguruko arazoa ez Zela erabat konpondu urte horietan. Aitzitik, XIX. Mendearen bukaera arte iraun Zuen. Horiek horrela, foruen aurkako azken kolpea Bigarren Gerra Karlistaren bukaeran Etorri zen. Agintarien politika laikoa zela eta, matxinatu egin ziren karlistak Katalunian, Nafarroan eta euskal probintzietan (1872: Seiurte Iraultzailea). Programan, Carlos VII.Aren zilegitasuna (dinastia-eskubidea), foruak, erlijioa Eta jabegoa defendatu ziren. Gerrak lau urte iraun zuen, eta karlistak atera Ziren galtzaile (berriz ere). Porrotaren ondoren, 1876ko uztailaren 21eko Foruak Indargabetzeko Dekretua idatzi zen: euskal probintziek zerga- eta Soldadutza-salbuespena (pribilegio militarrak) galdu zituzten betiko. Adierazi Behar da oso kontra egin ziotela euskal probintziek Dekretu horri. Hartara, negoziazioari Ekin zion Antonio Cánovas del Castillo gobernuburuak irtenbidea bilatu nahian Eta, gauzak horrela, Kontzertu Ekonomikoen 1878ko Legea onartu zen. Ondorioz, Aldundiek Autogobernu-maila handia eta zerga-autonomia lortu zuten Espainiako estatuari ordaindutako Kupoaren ordez. Kontzertu Ekonomikoak Gerra Zibilera arte iraun zuen, eta Trantsizioan Berreskuratu zen (1980).