1839ko urriaren 25eko legea testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,11 KB

SAILKAPENA

Iruzkindu behar dugun legea
Mª Kristina erreginordea idatzi zuen eta Gorteek berretsi egin zuten. Jatorri eta formaren aldetik testu juridikoa da, garaiko lege batzuk biltzen dituelako eta edukiei begiratuta esan dezakegu politikoa dela eta foruei buruz ari denez esan genezake testu ekonomikoa ere dela. Testu publikoa da.


ANALISIA

Testu hau bi idei garrantzitsu biltzen ditu:

1. Artikuluan lege honekin euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berriz idatziko dira baina monarkiaren batasun konstituzionalari kalte egin gabe.

2. Artikulua foruak gobernuarekin komunean ipini beharko direla esaten du, orduan Espainiako erreginordea Mª Kristina zen. Bera gero egongo diren bilerak eta negoziazioak ahalbidetuko ditu.


IRUZKINA

1833 eta 1839 urteen bitartean Espainian lehenengo gerra karlista borrokatu zen karlista eta isabelinoen artean. Isabelinoak liberalak eta burgesak ziren, herritarrak eta goi kleroa zegoen barruan. Karlistek monarkia absolutista defendatzen zuten eta Karlos Maria Isidroren jarraitzaileak ziren. Karlisten artean, euskal foruen defendatzaileen interesa foruak babestea zen beraz liberalismoak foruak desegingo zituelakoan karlismoaren alde ipini ziren.

1833an Mª Kristinaren erreginordearekin batera Lehenengo Karlistaldia hasi zen. Liberalismoaren ezarkuntza foruak ezabatzeko prozesua hasi zuen Espainian. Gerra karlista hau 1839an amaitu zen Esparterok eta Marotok Bergarako Hitzarmena sinatu zutenean. Hitzarmen hau itun militarra zen bakarrik eta lege bat bihurtzeko 1839ko urriaren 25eko legea sinatu zuen Mª Kristinak. Lege honen barruan foruak baieztatzen dituelakoan monarkia batasun konstituzionala ezarri zuten, beraz, foruek batasun konstituzionala errespetatu behar zezaten negoziazioak hasi ziren. Baina erreginordea arazo larriak eduki zituen liberal aurrerakoiekin eta alde egin zuen eta Espartero jenerala erregeordetza bihurtu zen.

Lurraldetako ordezkariek negoziatzen hasi ziren gobernuarekin foruak nola egokitzeko batasun konstituzionalarekin. Nafarroa eta euskal probintziak ordura arte batera bazeuden ere, Nafarroa banandu zen Gobernuarekin negoziatzeko, Nafarroako ordezkariek liberlak aurrerakoiak zirelako hau da, Espartero aldekoak.

1841eko abuztuan Nafarroak “Lege Hitzartua” sinatu zuen eta foruak ematen zizkion ia pribilegio guztiak galdu zituen, mantendu zuen gauza bakarra zergak administratzeko eskubidea izan zen. Horrez gain Nafarroa erresuma izatetik, Espainiako beste probintzia bat izatera pasatu zen.

Euskal Herriko beste hiru lurraldeetan 1841eko urrian Esparterok sinatutako dekretuarekin foru baimena desagertu zen eta aduanak kostaldera pasatu ziren baina Nafarroan ez bezala salbuespen militarra eta fiskala kontserbatu zuten. Orduan Esparterok bere alde zeudenen sostengua galdu zuen eta erbestera joan zen, Isabel II.Ari ematen tronua adinagusitasuna zuelako.

Hau liberal moderatuak jarri zituen gobernuan. Haiek jarrera desberdina hartu zuten foruekiko eta foruen aspektu batzuk berridatzi zituzten. Horrela, Pedro Egaña liberal moderatua euskal probintziek aginpide gehiago izatea lortu zuen 1844an eta Batzar Nagusiak eta Foru Diputazioak indarrean ipini ziren berriro, baina galdutako pribilegioak ez zituzten berreskuratu. Hau ona izan arren Euskal herritarrak ez ziren pozik geratu.

Bigarren Gerra Karlistan Euskal Foruak aurreko gerra karlistan baino askoz gehiago defendatu ziren. Hala eta guztiz ere, liberalek behin behineko garaipena lortu zuten eta zigor modura 1876an Foruak ezabatu egin zuten.


GARRANTZIA

Beraz, lege hau izugarrizko garrantzia izan zuen etorkizunari begira eta indarrean egon zen 1978ra arte Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan eta gaur egun Nafarroan oraindik indarrean mantentzen da.


Entradas relacionadas: