1839ko urriaren 25eko legea iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,55 KB

1839ko URRIAREN 25eko LEGEA


Aztergai dugun testua lehen mailako iturria da. Formari dagokionez, testu juridikoa da eta edukiari begira, jorratzen den gai nagusia politikoa da.

Testua Espainiako Gorteek agindu eta Maria Cristina erregeordeak eta Gobernu liberalak berretsitakoa da, eta batez ere euskal lurraldeetako biztanleei zuzendua dago, beraz, publikoa da.

Lege honen helburua, Foruak Konstituziora egokitzea da (marko konstituzionalean sartzea).  Testua, 1839ko urriaren
25ean onartu zen Maria Cristinaren erregeordetzan (Isabel II adin txikikoa), Gerra Karlista amaieran Maroto eta Esparterok Bergarako ituna sinatu ondorengo hilabeteetan.

Legearen ideia nagusia, Foruak esparru konstituzionalera (1837ko Konstituzioa dago indarrean) eramatea, eta beraz, foruen erreformarako oinarri juridikoa ezartzea da.

Sarreran, gerra galdu berri duten karlistei argi uzten zaie Erregina Isabel II dela (“Isabel II.Ak Jainkoaren graziaz…”) eta bera adin txikikoa izanik ama, Mª Cristina, erregeordea. Legea Erregeordeak berresten du.

Testua artikuluetan antolatuta dago: 

  1. ART. Foruak berresten dira baina Konstituzioaren menpe.

  2. ART. Foruen erreforma beharrezkoa da Konstituziora egokitzeko. Prozesua nola garatuko den argi uzten ez baldin bada ere erreforma adostua izango dela ematen du: “Euskal probintziei eta Nafarroari entzun ondoren” Gorteei aldaketak proposatuko zaizkiela aipatzen da.

1839ko Legea, Gerra Karlistaren amaieran kokatu behar da. Fernando VII. Hil ondoren oinordetza arazoa sortu zen.Oinordekoa bere alaba izateak zatiketa eragin zuen, Isabel II.Aren alde liberalak eta Fernando VII.Aren anaia Karlosen alde absolutistak, integrista katolikoak, Antzinako Erregimena mantendu nahi zutenak eta Foruzaleak (liberalek Konstituzioa ezarri nahi zuten eta honek foruen abolizioa ekarriko luke) agertu ziren. Bando bien arteko gerra 1833-1839 bitartean garatu zen, gune nagusia euskal lurraldeak izanik. Gerraren amaiera, liberalen etsipenak, foruak eta ondorengotza arazoa bereizteko nahiak eta Karlisten arteko zatiketa eragin zuten.

Gerra amaitzeko Maroto eta Esparterok, Bergarako ituna sinatu zuten. Sinatutako akordioan, Esparteroren konpromisoa itun honetako 1.Artikuluan agertzen da: Gobernuari gomendatuko dio Gorteei foruak ematea edo aldatzea eta honek foruen inguruko eztabaida sortzeari ateak irekiko dizkio. Batzuk artikulu hori foruak indargabetzeko lehen urrats bezala ikusten dute. Horrez gain, Foruen eta 1837ko Konstituzioaren arteko bateragarritasuna azaldu zen. Konstituzio honek berdintasunaren printzipioa ezarri zuen, foruak ordea, printzipio hori hausten zuten, beraz, foruak 1837ko Konstituzioaren markora egokitzeko beharra sortu zen. 

Egokitze prozesu honetan Lege honez gain, 1841an hainbat dekretu onartu ziren. Nafarroako Lege itundua (Ley paccionada) izenekoaren bidez, erresuma izateari utzi zion, Estatuko probintzia arrunt bilakatuz. Hala ere, zuzenbide zibila, administrazioa eta ekonomia alorretako autogobernua mantendu zituen. Beste dekretu batek, Gasteizko dekretuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foruak murriztu zituen. Zerga eta soldadutza salbuespenak eta zuzenbide zibileko zenbait xedapen baino ez zituen indarrean utzi. 1844an,  Hamarkada moderatuan liberal moderatuak gobernuan zeudela foru erakundeak partzialki berrezarri ziren. 

1868ko iraultzak karlismoaren gorakada suposatu zuen. Bi korronte desberdindu ziren: bide parlamentarioa defendatzen zuena eta altxamendu armatuaren aldekoa. Azken hauek nagusitu zirenean Bigarren Karlistada piztu zen. 1875ean Alfontso XII errege bezala itzultzean karlismoak babesa galdu eta 1876an gerra galdu zuen. Karlismoaren porrotak foru sistemaren abolizioa eragin, 1876ko uztailaren 21eko legearen bidez.

Testuaren garrantziari dagokionez, lege honek Foru erregimenean eta Euskal Lurraldeen historian funtsezko aldaketa suposatu zuen. Izan ere, foruak berretsi arren 1837ko Konstituzioarekin bateratu behar zirenez, eraldaketa prozesua abian jarri zen. Horregatik legea
Foruak indargabetzeko abiapuntutzat hartzen da,  ondorengo lege eta dekretu guztiek bertan dutelako oinarria, bai 1841ekoek, bai Cánovasen ekimenaz Gorteek aprobatutako 1876ko Legeak ere. Bestalde nazionalismoak (S. Arana) egin zuen legearen interpretazioa ere aipatzekoa da: foru-lege tradizionalaren eta, horrekin, Euskal Herriaren “independentziaren“ amaiera eragitea, alegia.


Entradas relacionadas: