1839ko urriaren 25eko legea iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,72 KB

Lehen Gerra Karlistaren amaiera 1839ko Bergarako Hitzarmenarekin amaitu zen. Bertan Esparterok gobernu liberalari foruak errespetatzea eskatzeko konpromisoa hartu zuen, bian horiek aldatzeko aukerarekin. Hala, gorteek 1839ko Urriaren 25eko Legea eman zuten, zeinak euskal foruak berresten zituen, baina gobernuak foruak mantentzeko konpromisoa betetzen zuen. 1840an progresistek agintea hartzearekin batera aldaketa handiak gertatu ziren. 1839ko legea ez zuten berdin interpretatu paktistek eta ez paktistek. Foruzale ez paktistek, aldiz, legea foruen abolizioa zela iritzi zioten, batez ere, foruak aldatzeko ahalmena ematen zielako Madrilgo erakundeei. Horregatik etengabe eskatu zuten bertan behera uztea. Nafarroan paktistak nagusitu ziren, gobernu zentralarekin negoziatzera joan zien beraiek bakarrik. Negoziazio horretatik 1841eko Abuztuaren 16ko Hitzartutako Legea sortu zen, foru pribilegio garrantzitsuak kentzen zitzaizkiela nafarrei baina, ordainetan antzinako foru eskubide zibila mantentzen zen. Nafarroa urrunduta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru lurraldeek beren jarrerak bateratzea eta harremanak estutzea erabaki zuten. Hala eta guztiz ere, azkenean, gobernu zentralak bere kontura hartuz zituen erabakiak. 1841ean, Esparterok 1841eko Urriaren 29ko Dekretua atera zuen Gasteizen gorteetan eztabaidatu gabe eta euskal probintziei kontsultarik egin gabe. Dekretu horrek foru baimena indargabetu zuen. Aldaketa horien aurrean protesta handiak egin ziren, aduanen lekualdaketaren kontra bereziki; nahiz eta batzuk azkar asko jabetu ziren hori oso mesedegarria zela merkataritza eta industria negozioetarako. Isabel II.Aren erregealdian, agintean egon zen alderdiaren arabera egoera aldatuz joan zen: moderatuak gobernatu zutenean, galduta zeuden foruetako hainbat eskumen indarrean jarri zituzten berriz ere. Aldiz, progresistek agindu zutenean, aldundiak aldundi edo diputazio probintzial izatera pasa ziren eta batzar nagusiak kendu egin zituzten. 1844ko Uztailaren 4ko Dekretuaren bidez batzar nagusiak eta foru aldundiak itzuli ziren eta botere handiagoa eman; gainera, udalak modu tradizionalean hautatzea onartu zen. Bigarren Gerra Karlistan karlistek gerra galdu izanak egoera hori aldatu egin zuen, 1876ko Uztailaren 21eko Legeak Errestaurazio garaian foruak formalki abolitu baitzituen. Helburua printzipio batzuetan oinarritzea zen. Legea egiten ari zirela espainiarrak eta euskaldunak ez ziren ados jarri, ez paktistak gehiengoa zirelako eta ez zeudelako inolako aldaketarik egitearen alde. Gobernuak, batzar nagusiak kendu zituen, eta hori euskaldun gehienek beretzat zeukaten foru erregimenaren desagerpenaren seinaletzat jo zen. Hala eta guztiz ere, nolabaiteko administrazio autonomia mantendu zuten, karlisten beste altxamendu armatu bat eragoztearren edo. Hori marko ekonomiko eta administratibo berri bati lortu zen 1878an: Kontzertu Ekonomikoa. Hiru probintzietako aldundiak arduratuko ziren zerga bilketaz eta estatu zentraleko ogasunari kupo bat eman beharko zioten. Foruen abolizioa gertatu bazen ere Kontzertu Ekonomikoak Espainiako gainerako probintziek ez zeukaten administrazio autonomia eta foruen ahalmen batzuk mantentzeko aukera eman zuen.

Entradas relacionadas: